Herri Den­da 2014, Herri mugi­men­duen azoka


Aben­dua­ren 15etik Urta­rri­la­ren 5rarte Herri Den­da ospa­tu­ko da Ziri­ka! herri gunean. Ber­tan mun­du berri baten alde urte osoan zehar lan egi­ten duten 30 gizar­te mugi­men­du ingu­ru par­te har­tu­ko dute; Bes­te asko­ren artean eko­lo­gis­moa, inter­na­zio­na­lis­moa, femi­nis­moa, komu­ni­ka­zio librea, pre­so poli­ti­koak, anti­fa­xis­moa, kul­tu­ra, inmi­gra­zioa edo­ta anti­mi­li­ta­ris­moa espa­rruak lan­tzen dituz­ten era­gi­leak par­te har­tu­ko dute.
Erron­da 12ra ger­tu­ratzen dire­nok era­gi­le hauek urtean zehar egi­ten duten lana­ren ingu­ru­ko infor­ma­zioa aur­ki­tu­ko dute eta beraien auto­ges­tio­ra­ko sal­men­tan duten mate­ria­la eros­te­ko auke­ra izan­go dute (libu­ruak, kami­se­tak, egu­te­giak, kua­der­noak, txa­pak, CDak, DVDak eta abar). Herri den­da gizar­te kapi­ta­lis­ta­ren kon­tra borro­katzen duten era­gi­leen espa­zio bat da, gizar­te mugi­men­duek elkar­la­nean sor­tzen duten gunea gabo­nak sus­tatzen duten gizar­te kon­tsu­mis­ta muga­ga­bea­ren aurrean alter­na­ti­bak dau­de­la erakusteko.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *