«Jarri­ta­ko hel­bu­ruak guz­tiz gain­di­tu­ta» eman die­te amaie­ra V. Topa­ke­ta Feministei

TOPAKETA FEMINISTAK

Eus­kal Herri­ko Bil­gu­ne Femi­nis­tak gaur eman die amaie­ra hiru egu­ne­tan zehar 600 ema­ku­me ingu­ru bil­du dituen V. Topa­ke­ta Feministei.

Balan­tzea egi­te­ra­koan, Miren Aran­gu­re­nek azal­du du hamar urte­ren buruan, Topa­ke­te­ta­ko par­tai­de kopu­rua bikoiz­tea lor­tu dute. Aran­gu­re­nen hitze­tan, horrek era­kus­ten du borro­ka femi­nis­ta «bizi­rik eta osa­sun­tsu» dagoe­la eta Eus­kal Herria­ren erai­kun­tza­ra­ko «ezin­bes­te­koa» dela.

Bideo batek, dan­tzak eta poe­siak osa­tu­ta­ko itxie­ra eki­tal­di baten ondo­ren, nabar­men­du dute «aurrei­kus­pen guz­tiak haus­teaz gain, Eus­kal Herri­ko femi­nis­ta sarea­ren ordez­ka­ritza zaba­la» izan dela ber­tan. «Gaur berretsi deza­ke­gu lan esti­lo pro­pioa­re­kin femi­nis­moan aritze­ko erak sor­tzen jarraitzen dugu­la», azpi­ma­rra­tu dute.

Azken hiru egu­no­ta­ko balan­tzea egi­teaz gai­ne­ra, epe motzean zain duten hitzor­du «garran­tzitsu» baten berri eman die­te ber­ta­ra­tu­ta­koei: dato­rren martxoa­ren 29rako Eus­kal Herri­ko gehien­go sin­di­ka­lak dei­tu­ta­ko gre­ba oro­ko­rra. «Ema­ku­meok asko dugu esa­te­ko eta egi­te­ko. Ema­ku­meak kalean izan­go gara», adie­ra­zi dute.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *