XXI. men­de­ko inpe­ria­lis­moa­ren aitza­kiak eta infor­ma­zioa­ren bilaketa

o

“….Mila­ka haur eta emaz­te /​erru­ga­be hil behar /​mila­ka bon­ba erein­da /​Asia­ko zelaie­tan /​gaur egun ere mor­do­ka /​txi­ki­tu Ame­ri­kak /​Afga­nis­tan edo Irak /​Jus­ti­zia Unibertsala.
Behin eta berriz (ger­ta­tu behar) /​Makur­ke­ria­ren ize­nak /​alda­tu egi­ten dira /​sioux esan nahiz txe­ro­ki /​gorria nahiz tali­ban /​Onak, ordea, beti on /​jain­koa­ren lagun­tzaz /​guz­tion aska­ta­su­na /​dute hel­bu­ru bakarra…..”

X. Mon­to­ia.

Batai­la bor­titze­nak urrun xamar beti” esal­diak dioen beza­la Euro­pa­ko men­de­ba­le­ko biz­tan­leek komu­ni­ka­bi­dee­tan ikus­ten ditu­gu urru­ne­ko guda eta inba­sio­rik anke­rre­nak, bai­ta gure gizar­teek boz­ka­tu­ta­ko gober­nuek eta alder­diek era­ba­ki­ta­koak edo­ta lagun­du­ta­koak ere.

Bai­na kon­tzien­tzia lasai edu­ki deza­gun onen aldean gau­de­la sinis­tu behar dugu, sines­ta­ra­zi behar digu­te, inba­di­tu­ta­koak tirano odol­tsua eta anke­rra baten­gan­dik askatzen ditu­gu­la pen­tsatzeak gure ize­nean gau­zatzen diren sarras­ki­rik basa­tie­nak lasaia­go irens­ten lagun­tzen digu behin­tzat. Horre­taz gain inba­sioak eta sarras­kiak garai bakoitze­ko goi mai­la­ko balo­re­tan oina­rritzen dire­la kon­tu­tan har­tzen badu­gu oso uler­ga­rria da gure gizar­tea­ren dau­den izpi­ri­tu bakea eta nagu­si­ta­sun mora­la­ren sentimendua.

Ezer berri­rik ez arlo hone­tan. XI. men­de­tik Euro­pa Gurutza­dak gau­zatzen hasi zene­nean kris­tau­ta­su­na­ren ize­nean mili­oi­ka gar­bi­tu zituz­ten mai­ru fede­ga­be­koak ani­ma­lien pare­koak bila­ka­tua ziren pul­pi­tu­ren bidez gehienbat.

XV. Men­de­tik aurre­ra Ame­ri­ka eta bes­te kon­ti­nen­teak inba­di­tu, kolo­ni­za­tu, eskla­bi­za­tu eta arpi­la­tu zituz­ten gure arba­so euro­pa­rrek, eus­kal­du­nok bar­ne, bene­ta­ko fede kris­tau era­ma­teaz gain, goi maia­ko zibi­li­za­zio eta kul­tu­ra era­ma­ten omen zituz­ten, arra­zen pira­mi­deen goi­ko pun­tuan zegoen/​dagoen Euro­pa­ko gizon zuria­ri zego­kion legez.

Orain moder­noa­goak gara. Atzean gera­tu dira erli­jioa eta arra­za nagu­si­ta­su­na aitza­ki nagu­si gisa. Orain “demo­kra­zia” eta “giza esku­bi­deak” zabal­tzen ditu­gu inba­sio, sarras­ki eta lapu­rre­ta bakoitzean. Eta tokian-toki­ko aldae­rak sor­tze­ko iru­di­me­na dau­ka­gu. Adi­bi­dez; Afga­nis­tan-en fana­ti­ko erli­jio­so batzuk zeu­den gober­nuan, “terro­ris­ten” babes­le­kua zen eta hori gutxi izan­go balitz ema­ku­meei bur­ka janz­ten behar­tzen zie­ten. Arra­zoi sobe­ran 2001ean gure demo­kra­zia eta aska­ta­su­na hara era­ma­te­ko. Ehun mila­ka hil­da­ko gure arra­kas­ta­ren leku­koak dira (“gure” esa­ten dut Espai­nia­ko hala­beha­rrez men­de­ko nai­zen alde­tik horre­tan era­bil­tzen bai­ta nire zer­gen kopu­ru bat).

Bes­te adi­bi­de bat: Irak-en zital hut­sa zen ize­ne­ko Sadam Hus­sein ize­ne­ko dik­ta­do­re bat iza­teaz gain exis­titzen ez ziren “Sun­tsi­pen Masi­bo­ko Armak” omen zeu­den. Eta horre­ga­tik bakea eta demo­kra­zia era­man zituz­ten gure gober­nuek 2003an, arra­kas­ta han­diz, sexu eta adin guz­tie­ta­ko mili­oi bat hil­da­koek eta zen­ba­te­zi­nak diren elba­rri, alar­gun eta ume­zur­tzek ongi baino hobe­to era­kus­ten duten bezala.

Eta 2011an Libia­ren txan­da izan zen. Han ere tirano mal­tzur bat zegoen, Gada­fi, eta inork egiaz­ta­tu ez dituen sarras­kiak egi­ten zituen bere herria­ren aur­ka. Eta hara joan zen NATO­ren arma­da giza esku­bi­deak zabal­tze­ra. Eta Afga­nis­tan eta Ira­ken beza­la arra­kas­ta han­dia lor­tu zuten Euro­pa­ko poten­tzien gober­nuek eta Esta­tu Batuek. Herria sun­tsi­tu­ta, eko­no­mi­ko­ki bir­ko­lo­ni­za­tu­ta eta hamar mila­ka hildakoekin.

Eta orain Siria eta Iran-en txan­da da (adi­tu batzuk dio­te Erru­sia eta Txi­na dire­la bene­ta­ko hel­bu­ruak), eta aurre­koe­tan beza­la gure gizar­te­tan zabal­duen dau­den komu­ni­ka­bi­deek herri horien agin­ta­rien dea­brutzea­ri ekin dio­te. Siria­ko Al-Assa­de­kin era­bil­tzen ari diren gidoi des­in­for­ma­ti­boa Libia­re­kin era­bi­li zuten ber­be­ra da (“uda­be­rri ara­bia­rra” eta “giza-esku­bi­deak” babes­tea dira hel­bu­ru ofi­zia­lak), eta Ira­nen aur­ka arma nuklea­rra sor­tzea arris­kua­ren argu­dioa era­bil­tzen ari dira (ez dizue gogo­raz­ten Irak-en aur­ka era­bi­li zuten “Sun­tsi­pen Masi­bo­ko Armak” aitza­kia ?). Sarras­ki eta lapu­rre­ta berrien oihar­tzu­na gero eta oze­na­goa da. Ez dira inoiz amai­tu­ko XI. men­de­tik euro­pa­rrak gau­zatzen ari garen gurutzadak?

Komu­ni­ka­bi­de nagusiak

Interes zita­lak asmo onez jan­tzi behar dira, eta Euro­pa­ko komu­ni­ka­bi­de nagu­siek lehen­ta­su­nez­ko lan hori dau­ka­te inba­sio­ra­ko unea hel­tzen den hei­nean. Petro­lioa eta bes­te lehen­gaien kon­tro­la, Israe­len etsaiak sun­tsitzea, Erru­sia eta Txi­na poten­tzia aur­ka­riak ingu­ratzea, eta antze­ko arra­zoiak dau­den lekuan, gure komu­ni­ka­bi­deek ema­ku­meak askatzea, terro­ris­moa eza­batzea, demo­kra­zia era­ma­tea, giza esku­bi­deak babes­tea eta tan­ke­ra­koak aur­kez­ten diz­ki­gu­te. Lasai asko lo egin deza­gun gure zer­ge­kin mili­oi­ka erru­ga­be gar­bitzen dituz­ten bitartean.

Esan beza­la, Libia izan da azken adi­bi­dea. Infor­ma­zio­ra­ko era­bil­tzen ziren itu­rriak NATO­ren esku har­tzea eskatzen zuen opo­si­zioa­re­nak ziren, edo NATO­re­nak zuze­nean. Hila­be­tee­tan Gada­fi­ren iru­di odol­tsua erai­ki zuten egiak eta gezu­rrak nahas­ten eta kan­po­ko inba­sioa ozto­patzen edo­zein infor­ma­zioa azken une­raino ezku­tatzen; esa­te­ra­ko, hasie­ra­tik bel­tzen aur­ka opo­si­zio­ko kideek egi­ten zituz­ten hil­ke­ta arra­zis­tak. Irak edo Afga­nis­ta­nen beza­la infor­ma­zioa eta pro­pa­gan­da des­ber­din­tzea ezi­nez­koa bila­ka­tu zitzaigun.

Adi­bi­de pare bat aipa­tu­ko dut; mani­fes­ta­zioen aur­ka inoiz ger­ta­tu ez ziren guda hegaz­ki­nen bon­bar­da­ke­tak edo­ta Gada­fi­ren gober­nuen alde­ko lagu­nak hil­tzen zituz­te­nean opo­si­zio­ko kideak bali­ra beza­la ager­tu ziz­ki­gu­ten tele­bis­te­tan. Eta azken kasu xele­bre bat: abuz­tuak 21 Qua­ta­re­ko Al Jazee­ra tele­bis­tak itu­rria zela­rik eta gai­non­tze­ko mun­du­ko komu­ni­ka­bi­deek eman­da iku­si ahal genuen Tri­po­li­ko Pla­za Ber­dea jen­dez gai­nez­ka Gada­fi­ren eror­ke­ta ospatzen. Ara­zotxo bat zegoen; Gada­fi ez zen ero­ria, ager­tzen zen jen­detza akto­reak ziren eta ikus­ten genue­na ez zen Tri­po­li­ko Pla­za Ber­dea bai­zik eta Qua­tar-ren erre­gea­ren agin­duz herri horre­tan erai­ki­ta­ko deko­ra­tu bat baizik.

Amaitze­ko Libia­re­kin. Guda­ren hasie­ran “Uda­be­rri ara­bia­rra­ren” iraul­tzai­le gaz­te eta jato­rra moduan aur­kez­ten ziz­ki­gu­te­nak guda­ren amaie­ran, eta gure Txa­nek egi­ten duen beza­la, “artxi­la murtxi­la” esan eta Al Quae­da­ko isla­mis­tak bila­ka­tu ziren eta orain Sha­ria da Libia­ko lege­rik nagu­sie­na. Zen­bat gau­za ezku­ta­tu zigu­ten hasieratik?

Eta orain Siria­re­kin gidoi ber­be­ra betetzen ari dira.

Ba al dago alternatibarik?


Zoritza­rrez Eus­kal Herri­ko komu­ni­ka­bi­de nagu­sien artean neuk bes­te askok beza­la ez genuen aur­ki­tu eta ez dugu aur­kitzen Esta­tu Batuak eta Euro­pa­ko poten­tzien intere­sen gidoi infor­ma­ti­bo­tik ate­ratzen dena; ezta ezke­rre­koak, aber­tza­le­koak edo­ta eus­kal­du­nak dire­nen artean ere. Guz­tiak, ñabar­du­rak ñabar­du­ra, gidoi antze­koa aur­kez­ten digu­te eta inpe­ria­lis­moa­ren alde­ko agen­tziek bidal­tzen diz­kie­ten infor­ma­zio gehie­nak islatzen dituz­te infor­ma­zio horiek kolo­kan jar­tzen dituz­ten bes­te datu eta berriak jaso gabe edo­ta tra­tae­ra antze­ma­ne­zi­na ematen.

Eta non dau­de egia­ra hur­bil­du ahal gai­tuz­ten datu edo berri horiek? Erre­za da; era­so mili­tar horien aur­ka dau­den era­kun­de, agen­tzia eta komu­ni­ka­bi­dee­tan. Eta une hone­tan USA eta Euro­par Bata­su­na­ren inpe­ria­lis­moa­ren aur­ka­ko era­gi­le akti­boak iza­ten ari dira Hego Ame­ri­ka­ko ezke­rre­ko gober­nuak, Erru­sia, Txi­na, Iran edo­ta Siria­ko gober­nua berak, eta nos­ki, haien agen­tzia infor­ma­ti­boak. Eta esku­ra daude.

Hona hemen lotu­ra batzuk:

Tele­sur: http://​www​.tele​surtv​.net/

Pren­sa Lati­na: http://​www​.pren​sa​-lati​na​.cu/​i​n​d​e​x​.​p​h​p​?​l​a​n​g​=ES

Cuba Infor­ma­ción: http://​www​.cubain​for​ma​cion​.tv/

Erru­sia­ko Tele­bis­ta gaz­te­la­niaz: http://​actua​li​dad​.rt​.com/​a​c​t​u​a​l​i​d​a​d​/​i​n​t​e​r​n​a​c​i​o​nal

Siria­ko Agen­tzia ofi­zia­la gaz­te­la­niaz: http://​www​.sana​.sy/​i​n​d​e​x​_​s​p​a​.​h​tml

Iran­go Agen­tzia ofi­zia­la gaz­te­la­niaz: http://​www​.his​pantv​.com/

Txi­na­ko Agen­tzia ofi­zia­la gaz­te­la­niaz: http://​spa​nish​.chi​na​.org​.cn/

Red Vol­tai­re: http://​www​.vol​tai​re​net​.org/es

Cia­ra­mac: http://​cia​ramc​.org/

Baten batek lepo­ra­tu­ko dit “hi bai azka­rra hi, filo­so­foen harria aur­ki­tu duzu eta egia zein den bada­ki­zu”. Ez da hori.

Aipa­tu komu­ni­ka­bi­de horiek, eta nik azter­tzen dudan gaia­ri dago­kio­nez, NATO­ren gidoi des­in­for­ma­ti­boak ezku­tatzen diz­ki­gun gakoak argi­tu ahal diz­ki­gu­te, bene­ta­ko egoe­ra zein den uler­tze­ko auke­ra gehia­go ema­nez. Ez gehia­go ez gutxiago.

Bes­te batek ere aur­pe­gi­ra­tu­ko dit “ Hara! Egia­ren zain­da­riak dira komu­ni­ka­bi­de horiek ala ?” Nos­ki ezetz. Bakoitza­ri eman nahi dio­gun sines­ga­rri­ta­su­na eman­da, argi dago gober­nu edo­ta era­kun­de horiek beren intere­sak dauz­ka­te­la, altruis­tak ala zita­lak izan­da ere.

Nik ez dut espe­ro, adi­bi­dez, Siria, Tur­kia, Irak edo­ta Ira­nen agen­tziek haien alde­tik kur­duek pai­ratzen duten zapal­ke­ta nazio­na­la ager­tzen duten berriak islatzea. Edo­ta Erru­sia­ko agen­tziek Txetxe­nian egi­ten dute­na ere ez. Edo­ta Txi­nak uigu­re eta bes­te nazio batzue­kin egi­ten due­na ere ez. Kasu horie­tan bes­te itu­rriak bila­tu behar­ko ditugu.

Bai­na USA eta Euro­pa­ko poten­tzia nagu­sien era­so inpe­ria­lei buruz­ko infor­ma­zioa alter­na­ti­boa lor­tze­ko itu­rri inter­es­ga­rriak dira horiek.

Egia bene­tan zein den zalan­tza­tan egon gai­tez­ke, nor­ma­la eta osa­sun­tsua da, bai­na bera­ren­gan­dik hur­bi­la­go egon­go gare­la ziur baietz.

Egin fro­ga.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *