XXI. men­de­ko inpe­ria­lis­moa­ren aitza­kiak eta infor­ma­zioa­ren bila­ke­ta

o

“….Mila­ka haur eta emaz­te /​erru­ga­be hil behar /​mila­ka bon­ba erein­da /​Asia­ko zelaie­tan /​gaur egun ere mor­do­ka /​txi­ki­tu Ame­ri­kak /​Afga­nis­tan edo Irak /​Jus­ti­zia Uni­ber­tsa­la.
Behin eta berriz (ger­ta­tu behar) /​Makur­ke­ria­ren ize­nak /​alda­tu egi­ten dira /​sioux esan nahiz txe­ro­ki /​gorria nahiz tali­ban /​Onak, ordea, beti on /​jain­koa­ren lagun­tzaz /​guz­tion aska­ta­su­na /​dute hel­bu­ru baka­rra…..”

X. Mon­to­ia.

Batai­la bor­titze­nak urrun xamar beti” esal­diak dioen beza­la Euro­pa­ko men­de­ba­le­ko biz­tan­leek komu­ni­ka­bi­dee­tan ikus­ten ditu­gu urru­ne­ko guda eta inba­sio­rik anke­rre­nak, bai­ta gure gizar­teek boz­ka­tu­ta­ko gober­nuek eta alder­diek era­ba­ki­ta­koak edo­ta lagun­du­ta­koak ere.

Bai­na kon­tzien­tzia lasai edu­ki deza­gun onen aldean gau­de­la sinis­tu behar dugu, sines­ta­ra­zi behar digu­te, inba­di­tu­ta­koak tirano odol­tsua eta anke­rra baten­gan­dik askatzen ditu­gu­la pen­tsatzeak gure ize­nean gau­zatzen diren sarras­ki­rik basa­tie­nak lasaia­go irens­ten lagun­tzen digu behin­tzat. Horre­taz gain inba­sioak eta sarras­kiak garai bakoitze­ko goi mai­la­ko balo­re­tan oina­rritzen dire­la kon­tu­tan har­tzen badu­gu oso uler­ga­rria da gure gizar­tea­ren dau­den izpi­ri­tu bakea eta nagu­si­ta­sun mora­la­ren sen­ti­men­dua.

Ezer berri­rik ez arlo hone­tan. XI. men­de­tik Euro­pa Gurutza­dak gau­zatzen hasi zene­nean kris­tau­ta­su­na­ren ize­nean mili­oi­ka gar­bi­tu zituz­ten mai­ru fede­ga­be­koak ani­ma­lien pare­koak bila­ka­tua ziren pul­pi­tu­ren bidez gehien­bat.

XV. Men­de­tik aurre­ra Ame­ri­ka eta bes­te kon­ti­nen­teak inba­di­tu, kolo­ni­za­tu, eskla­bi­za­tu eta arpi­la­tu zituz­ten gure arba­so euro­pa­rrek, eus­kal­du­nok bar­ne, bene­ta­ko fede kris­tau era­ma­teaz gain, goi maia­ko zibi­li­za­zio eta kul­tu­ra era­ma­ten omen zituz­ten, arra­zen pira­mi­deen goi­ko pun­tuan zegoen/​dagoen Euro­pa­ko gizon zuria­ri zego­kion legez.

Orain moder­noa­goak gara. Atzean gera­tu dira erli­jioa eta arra­za nagu­si­ta­su­na aitza­ki nagu­si gisa. Orain “demo­kra­zia” eta “giza esku­bi­deak” zabal­tzen ditu­gu inba­sio, sarras­ki eta lapu­rre­ta bakoitzean. Eta tokian-toki­ko aldae­rak sor­tze­ko iru­di­me­na dau­ka­gu. Adi­bi­dez; Afga­nis­tan-en fana­ti­ko erli­jio­so batzuk zeu­den gober­nuan, “terro­ris­ten” babes­le­kua zen eta hori gutxi izan­go balitz ema­ku­meei bur­ka janz­ten behar­tzen zie­ten. Arra­zoi sobe­ran 2001ean gure demo­kra­zia eta aska­ta­su­na hara era­ma­te­ko. Ehun mila­ka hil­da­ko gure arra­kas­ta­ren leku­koak dira (“gure” esa­ten dut Espai­nia­ko hala­beha­rrez men­de­ko nai­zen alde­tik horre­tan era­bil­tzen bai­ta nire zer­gen kopu­ru bat).

Bes­te adi­bi­de bat: Irak-en zital hut­sa zen ize­ne­ko Sadam Hus­sein ize­ne­ko dik­ta­do­re bat iza­teaz gain exis­titzen ez ziren “Sun­tsi­pen Masi­bo­ko Armak” omen zeu­den. Eta horre­ga­tik bakea eta demo­kra­zia era­man zituz­ten gure gober­nuek 2003an, arra­kas­ta han­diz, sexu eta adin guz­tie­ta­ko mili­oi bat hil­da­koek eta zen­ba­te­zi­nak diren elba­rri, alar­gun eta ume­zur­tzek ongi baino hobe­to era­kus­ten duten beza­la.

Eta 2011an Libia­ren txan­da izan zen. Han ere tirano mal­tzur bat zegoen, Gada­fi, eta inork egiaz­ta­tu ez dituen sarras­kiak egi­ten zituen bere herria­ren aur­ka. Eta hara joan zen NATO­ren arma­da giza esku­bi­deak zabal­tze­ra. Eta Afga­nis­tan eta Ira­ken beza­la arra­kas­ta han­dia lor­tu zuten Euro­pa­ko poten­tzien gober­nuek eta Esta­tu Batuek. Herria sun­tsi­tu­ta, eko­no­mi­ko­ki bir­ko­lo­ni­za­tu­ta eta hamar mila­ka hil­da­koe­kin.

Eta orain Siria eta Iran-en txan­da da (adi­tu batzuk dio­te Erru­sia eta Txi­na dire­la bene­ta­ko hel­bu­ruak), eta aurre­koe­tan beza­la gure gizar­te­tan zabal­duen dau­den komu­ni­ka­bi­deek herri horien agin­ta­rien dea­brutzea­ri ekin dio­te. Siria­ko Al-Assa­de­kin era­bil­tzen ari diren gidoi des­in­for­ma­ti­boa Libia­re­kin era­bi­li zuten ber­be­ra da (“uda­be­rri ara­bia­rra” eta “giza-esku­bi­deak” babes­tea dira hel­bu­ru ofi­zia­lak), eta Ira­nen aur­ka arma nuklea­rra sor­tzea arris­kua­ren argu­dioa era­bil­tzen ari dira (ez dizue gogo­raz­ten Irak-en aur­ka era­bi­li zuten “Sun­tsi­pen Masi­bo­ko Armak” aitza­kia ?). Sarras­ki eta lapu­rre­ta berrien oihar­tzu­na gero eta oze­na­goa da. Ez dira inoiz amai­tu­ko XI. men­de­tik euro­pa­rrak gau­zatzen ari garen gurutza­dak?

Komu­ni­ka­bi­de nagu­siak

Interes zita­lak asmo onez jan­tzi behar dira, eta Euro­pa­ko komu­ni­ka­bi­de nagu­siek lehen­ta­su­nez­ko lan hori dau­ka­te inba­sio­ra­ko unea hel­tzen den hei­nean. Petro­lioa eta bes­te lehen­gaien kon­tro­la, Israe­len etsaiak sun­tsitzea, Erru­sia eta Txi­na poten­tzia aur­ka­riak ingu­ratzea, eta antze­ko arra­zoiak dau­den lekuan, gure komu­ni­ka­bi­deek ema­ku­meak askatzea, terro­ris­moa eza­batzea, demo­kra­zia era­ma­tea, giza esku­bi­deak babes­tea eta tan­ke­ra­koak aur­kez­ten diz­ki­gu­te. Lasai asko lo egin deza­gun gure zer­ge­kin mili­oi­ka erru­ga­be gar­bitzen dituz­ten bitar­tean.

Esan beza­la, Libia izan da azken adi­bi­dea. Infor­ma­zio­ra­ko era­bil­tzen ziren itu­rriak NATO­ren esku har­tzea eskatzen zuen opo­si­zioa­re­nak ziren, edo NATO­re­nak zuze­nean. Hila­be­tee­tan Gada­fi­ren iru­di odol­tsua erai­ki zuten egiak eta gezu­rrak nahas­ten eta kan­po­ko inba­sioa ozto­patzen edo­zein infor­ma­zioa azken une­raino ezku­tatzen; esa­te­ra­ko, hasie­ra­tik bel­tzen aur­ka opo­si­zio­ko kideek egi­ten zituz­ten hil­ke­ta arra­zis­tak. Irak edo Afga­nis­ta­nen beza­la infor­ma­zioa eta pro­pa­gan­da des­ber­din­tzea ezi­nez­koa bila­ka­tu zitzai­gun.

Adi­bi­de pare bat aipa­tu­ko dut; mani­fes­ta­zioen aur­ka inoiz ger­ta­tu ez ziren guda hegaz­ki­nen bon­bar­da­ke­tak edo­ta Gada­fi­ren gober­nuen alde­ko lagu­nak hil­tzen zituz­te­nean opo­si­zio­ko kideak bali­ra beza­la ager­tu ziz­ki­gu­ten tele­bis­te­tan. Eta azken kasu xele­bre bat: abuz­tuak 21 Qua­ta­re­ko Al Jazee­ra tele­bis­tak itu­rria zela­rik eta gai­non­tze­ko mun­du­ko komu­ni­ka­bi­deek eman­da iku­si ahal genuen Tri­po­li­ko Pla­za Ber­dea jen­dez gai­nez­ka Gada­fi­ren eror­ke­ta ospatzen. Ara­zotxo bat zegoen; Gada­fi ez zen ero­ria, ager­tzen zen jen­detza akto­reak ziren eta ikus­ten genue­na ez zen Tri­po­li­ko Pla­za Ber­dea bai­zik eta Qua­tar-ren erre­gea­ren agin­duz herri horre­tan erai­ki­ta­ko deko­ra­tu bat bai­zik.

Amaitze­ko Libia­re­kin. Guda­ren hasie­ran “Uda­be­rri ara­bia­rra­ren” iraul­tzai­le gaz­te eta jato­rra moduan aur­kez­ten ziz­ki­gu­te­nak guda­ren amaie­ran, eta gure Txa­nek egi­ten duen beza­la, “artxi­la murtxi­la” esan eta Al Quae­da­ko isla­mis­tak bila­ka­tu ziren eta orain Sha­ria da Libia­ko lege­rik nagu­sie­na. Zen­bat gau­za ezku­ta­tu zigu­ten hasie­ra­tik?

Eta orain Siria­re­kin gidoi ber­be­ra betetzen ari dira.

Ba al dago alter­na­ti­ba­rik?


Zoritza­rrez Eus­kal Herri­ko komu­ni­ka­bi­de nagu­sien artean neuk bes­te askok beza­la ez genuen aur­ki­tu eta ez dugu aur­kitzen Esta­tu Batuak eta Euro­pa­ko poten­tzien intere­sen gidoi infor­ma­ti­bo­tik ate­ratzen dena; ezta ezke­rre­koak, aber­tza­le­koak edo­ta eus­kal­du­nak dire­nen artean ere. Guz­tiak, ñabar­du­rak ñabar­du­ra, gidoi antze­koa aur­kez­ten digu­te eta inpe­ria­lis­moa­ren alde­ko agen­tziek bidal­tzen diz­kie­ten infor­ma­zio gehie­nak islatzen dituz­te infor­ma­zio horiek kolo­kan jar­tzen dituz­ten bes­te datu eta berriak jaso gabe edo­ta tra­tae­ra antze­ma­ne­zi­na ema­ten.

Eta non dau­de egia­ra hur­bil­du ahal gai­tuz­ten datu edo berri horiek? Erre­za da; era­so mili­tar horien aur­ka dau­den era­kun­de, agen­tzia eta komu­ni­ka­bi­dee­tan. Eta une hone­tan USA eta Euro­par Bata­su­na­ren inpe­ria­lis­moa­ren aur­ka­ko era­gi­le akti­boak iza­ten ari dira Hego Ame­ri­ka­ko ezke­rre­ko gober­nuak, Erru­sia, Txi­na, Iran edo­ta Siria­ko gober­nua berak, eta nos­ki, haien agen­tzia infor­ma­ti­boak. Eta esku­ra dau­de.

Hona hemen lotu­ra batzuk:

Tele­sur: http://​www​.tele​surtv​.net/

Pren­sa Lati­na: http://​www​.pren​sa​-lati​na​.cu/​i​n​d​e​x​.​p​h​p​?​l​a​n​g​=ES

Cuba Infor­ma­ción: http://​www​.cubain​for​ma​cion​.tv/

Erru­sia­ko Tele­bis­ta gaz­te­la­niaz: http://​actua​li​dad​.rt​.com/​a​c​t​u​a​l​i​d​a​d​/​i​n​t​e​r​n​a​c​i​o​nal

Siria­ko Agen­tzia ofi­zia­la gaz­te­la­niaz: http://​www​.sana​.sy/​i​n​d​e​x​_​s​p​a​.​h​tml

Iran­go Agen­tzia ofi­zia­la gaz­te­la­niaz: http://​www​.his​pantv​.com/

Txi­na­ko Agen­tzia ofi­zia­la gaz­te­la­niaz: http://​spa​nish​.chi​na​.org​.cn/

Red Vol­tai­re: http://​www​.vol​tai​re​net​.org/es

Cia­ra­mac: http://​cia​ramc​.org/

Baten batek lepo­ra­tu­ko dit “hi bai azka­rra hi, filo­so­foen harria aur­ki­tu duzu eta egia zein den bada­ki­zu”. Ez da hori.

Aipa­tu komu­ni­ka­bi­de horiek, eta nik azter­tzen dudan gaia­ri dago­kio­nez, NATO­ren gidoi des­in­for­ma­ti­boak ezku­tatzen diz­ki­gun gakoak argi­tu ahal diz­ki­gu­te, bene­ta­ko egoe­ra zein den uler­tze­ko auke­ra gehia­go ema­nez. Ez gehia­go ez gutxia­go.

Bes­te batek ere aur­pe­gi­ra­tu­ko dit “ Hara! Egia­ren zain­da­riak dira komu­ni­ka­bi­de horiek ala ?” Nos­ki ezetz. Bakoitza­ri eman nahi dio­gun sines­ga­rri­ta­su­na eman­da, argi dago gober­nu edo­ta era­kun­de horiek beren intere­sak dauz­ka­te­la, altruis­tak ala zita­lak izan­da ere.

Nik ez dut espe­ro, adi­bi­dez, Siria, Tur­kia, Irak edo­ta Ira­nen agen­tziek haien alde­tik kur­duek pai­ratzen duten zapal­ke­ta nazio­na­la ager­tzen duten berriak islatzea. Edo­ta Erru­sia­ko agen­tziek Txetxe­nian egi­ten dute­na ere ez. Edo­ta Txi­nak uigu­re eta bes­te nazio batzue­kin egi­ten due­na ere ez. Kasu horie­tan bes­te itu­rriak bila­tu behar­ko ditu­gu.

Bai­na USA eta Euro­pa­ko poten­tzia nagu­sien era­so inpe­ria­lei buruz­ko infor­ma­zioa alter­na­ti­boa lor­tze­ko itu­rri inter­es­ga­rriak dira horiek.

Egia bene­tan zein den zalan­tza­tan egon gai­tez­ke, nor­ma­la eta osa­sun­tsua da, bai­na bera­ren­gan­dik hur­bi­la­go egon­go gare­la ziur baietz.

Egin fro­ga.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *