GAZTEIRAULTZA.INFO proiektu komunikatiboaren tentakuloak zabaltzen goaz pixkanaka-pixkanaka formatu ezberdinetara (ez brasa emateko, baizik eta aukera guztietaz baliatzeko), eta gaurko txanda IRAULI aldizkariaren lehen zenbakiarentzat da. Paperezko gazte komunikabide herritarra abenduaren 10ean Gasteizko Gaztetxean antolatutako jaialdian aurkeztu zen, eta hurrengo asteotan auzo zein ikastetxe ezberdinetara helduko da: berriak, elkarrizketak, erreportaia, MusikGerrilla, formakuntza, agenda,…
Lehenengo alea besterik ez da, eta Arabako gazte proiektu komunikatibo osoa bezala hemendik aurrera etengabe hobetu eta geroz eta partehartzaileagoa izateko helburuarekin jaioa. Beraz, egin nahi dituzuen ekarpen guztiak (iritzi-artikuluak, kolaborazioak, proposamenak, etab.), gure e‑mailera bidali ditzakezue ‑webgunera bidaltzen dituzuen ekarpen guztiekin bezala-: [email protected]gmail.com