Kar­los Rene­do aske gera­tu da eza­rri dio­ten ber­mea ordain­du­ta – Branka

Otxar­koa­ga­ko pre­soa­ri 12.000 euro­ko ber­mea eza­rri dio­te, beraz, hau ordain­du­ta libre gera­tu­ko da eta dato­zen ordue­tan Bil­bo­ra buel­ta egin­go du. Gaur azken osti­ra­la izan­da, pre­soen esku­bi­deen alde­ko mobi­li­za­zioa egin­go da Arria­ga­ko plazan.

Kar­los Rene­do Otxar­koa­ga­ko eus­kal pre­soa Aran­jue­zen espetxe­ra­tua egon da 2010eko maiatze­tik eta epai­leak eza­rri­ta­ko 12.000 euro­ko ber­mea ordain­du eta gero, Bil­bo­ra buel­ta­tu­ko da. Ziu­rre­nik gaur ber­tan utzi­ko dute libre.

Rene­do 2010eko maiatza­ren 6an atxi­lo­tu zuen Fran­tzia­ko Poli­ziak Olatz Iza­gi­rre, Asier Colo­ma eta Gaiz­ka Liko­na­re­kin bate­ra Lapur­din. 2009ko aza­roan Doni­ba­ne Lohi­zu­ne­ra alde egin zuen Espai­nia­ko Poli­ziak gaz­te inde­pen­den­tis­ten auka egin­da­ko ope­ra­zioan tor­tu­ra­tua iza­tea eki­di­te­ko. Eus­kal Herri­ko Ipa­rral­dean bizitza publi­koa egin zuen 2010eko maiatza arte Otxar­koa­ga­ko pre­soak. Rene­do­re­kin bate­ra, Zuri­ñe Goge­no­la eta Gaiz­ka Liko­na Lekei­tia­rrak aske gera­tu­ko dira.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *