Euskal Herriko gazteok sormena garatzeko dugun gaitasuna agerian geratu da urtez urte. Baina, gazte sormenak argitaletxe edota disketxetan, zinema aretotan edota arte galerietan lekurik ez duela ikusi dugu gehienetan. Askotan ikusi dugu ekonomikoki errentagarria den ala ez begiratzen dutela soilik. Horregatik gazte sortzaileentzako aukera eskaini nahi dugu. Zuen poesiak, ipuinak, animazioak, abestiak, fanzineak edota artelanak plazaratu ahal izateko tresna eta gunea izango da Durangoko Azokako Gazte Sorkuntza gunea.
Dei berezia egin nahi diegu ere gaztetxe, gazte asanblada eta gazte mugimenduko eragile ezberdinei sortu dituzten gauzak bertara eramateko (aldizkariak, dvd-ak, diskak…).
Beraz, gogo izanez gero oso erraza da zuen sorkuntza Durangoko Azokan jarriko dugun gunean izatea. Idatzi email bat (eskertuko genuke urriaren 15‑a baino lehen bidaltzea) [email protected]topatu.info edo [email protected]gmail.com helbidera.