Pasa den larunbatek Fleuryko espetxean aurkitzen diren hainbat euskal preso politikok bisita bikoitza eskatua zuten, baina bisitak eramaten dituen enpresak izandako akats baten ondorioz azkenean bisita sinplea izan zuten. Sinplea izango zutela jakitean espetxezainekin hitz egin eta azkenean bisita hamar minutuz luzatzeko aukera izan zuten.
Berari egozten zaizkion delituak preskribituak daudela argudiatuta, Espainiako Entzutegi Nazionalak Murillo libre uzteko deliberoa hartu du aste honetan. Txantreako euskal preso politikoak astearte arratsaldean berreskuratu zuen askatasuna. Autoaren aranera bere aurkako lehen inputazioa delitu izan zenetik hamabost urte baino gehiagora eman da.
Esteban Murillo libre gelditu zen astearte arratsaldean
Esteban 2008ko urrian atxilotu zuten poliziek Bidarrain, ipar Euskal Herrian. Bertan hainbat urte zeramatzan bizitzen, bizitza erabat normala eta publikoa eginez. Han atxilotu ondoren euroagindu bidez espainiaratu zuten.
Alex Akarregi, Iurgi Mendinueta, Jon Salaberria eta Aitor Llorente ziren bisitekin arazo izan zuten presoak. Gainontzekoek eskatu zuten moduan izan zuten bisita.
Gertaera honen ondoren D2ko presoek protesta egin zuten eta berriz ere Mitardera eramanak izan ziren. Hauek dira Mitardera eraman zituzten presoak:
Jose Juan Garcia, Aitor Lorente, Ekaitz Agirre, Jon Salaberria, Aitzol Etxaburu, Iñaki Iribarren, Ugaitz Astiz, Alex Akarregi eta Jurgi Mendinueta.
Dirudienez presoek aurrez bazekiten asteburu horretan eta datorrenean bisitekin arazoak izango zituztela, baina konpontzen saiatu arren espetxe arduradunek ez zieten kasurik egin. Beraz asteburuan planto egin ondoren ostirala arte Mitardean izango dituzte. Zuzendaritzarekin hitz egiteko aukera izan dute eta asteburu honetan bisita bikoitzekin ez dela arazorik izango ziurtatu diete.