Israe­len aur­ka­ko BDS nazioar­te­ko egu­nean ere Eus­kal Herrian Pales­ti­na­ren alde­ko mobi­li­za­zioak izan dira- Askapena

Martxoa­ren 30ean, Israe­len aur­ka­ko Boi­kot, Desin­ber­tsio eta Zigor (BDS) nazioar­te­ko egu­na izen­da­tua izan den horre­tan, Pales­ti­na­ren alde­ko mobi­li­za­zio eta ekin­tza uga­ri era­man ziren aurre­ra Eus­kal Herrian barre­na. Aipa­ga­rrie­nen artean hegoal­de­ko lau hiri­bu­rue­ta­koak ditu­gu, non tokian toki­ko “Pales­ti­na­re­kin elkar­ta­sun pla­ta­for­mek” anto­la­tu zituzten.

Elkar­ta­ratzeak, kale­ji­ra zara­tatsuak eta super­mer­ka­tue­tan ekin­tzak egon ziren, Iru­ñean, Bil­bon, Gas­tei­zen zein Donos­tian. Ehun­da­ka lagu­nek har­tu zuten par­te elkar­ta­sun ari­ke­ta hone­tan, eta Gas­teiz­ko “El cor­te inglé­s’en eta Donos­tia­ko Arc­co-ko Eros­kin Israel­go pro­duk­tuak iden­ti­fi­katze­ko egin ziren ekin­tzek arre­ra ona izan zuten beze­roen alde­tik nahiz eta bi kasue­tan kan­po­ra­tuak izan ginen.

Pales­ti­na­ren geno­zi­dioa jarraitzen duen bitar­tean, beraien esku­bi­de zibil eta poli­ti­koak zan­pa­tuak jarraitzen duen bitar­tean, pales­ti­nar erre­fu­xia­tuen itzu­le­ra ukatzen duten bitar­tean eta Gaza zein Zis­jor­da­nia­ko blo­keo eta erre­pre­sio egoe­ra iraun bitar­tean, Pales­ti­na­ko era­gi­le sozia­lek egin­da­ko deial­dia­ri eutsi­ko dio­gu, Pales­ti­na­ren aska­ta­su­na­ren alde gau­den guz­tiok Israel boi­ko­teatzea dela bide era­gin­ko­rre­na adie­ra­ziz.

Israe­li boi­ko­ta! Gora Pales­ti­na aska­tu­ta! Gora Herriok!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *