La Gaz­te Asan­bla­da de Bara­kal­do denun­cia la acti­tud repre­si­va mos­tra­da por la poli­cia muni­ci­pal

Gaur goi­zean, Bara­kal­do­ko Gaz­te Asan­bla­dak pren­tsau­rre­ko bat buru­tu du uda­letxea­ren aurrean. Ber­tan jaki­na­ra­zi dute Bara­kal­don gaz­tetxe berri bat dagoe­la, pasa den larun­ba­tean, hilak 26, Olae­ta kalean hutsik zeu­den sei etxe­bi­zitza oku­pa­tu ostean. Bes­tal­de, gogor sala­tu nahi izan dute Bara­kal­do­ko udal­tzain­goak azken urteo­tan era­kutsi­ta­ko jarre­ra, non mehatxuak, iden­ti­fi­ka­zioak eta harro­puz­ke­ria nagu­si­tu izan diren. Joka­bi­de honen azken adi­bi­dea aste hone­tan ber­tan ger­ta­tu omen da gaz­tetxe berrian. Pren­tsau­rre­koan kon­ta­tu duten moduan, gar­bi­ke­ta lanak egi­ten ari zire­la udal­tzain­goa hara hur­bil­du eta, inola­ko agin­du judi­zia­lik era­kutsi gabe, leiho­tik sar­tu ostean hain­bat gaz­te iden­ti­fi­ka­tu dute, “eten­ga­be porra eskua­ren aur­ka igur­tziz eta mehatxuak egi­nez”. Hori dela eta, BGA­tik Bara­kal­do herri­ta­rrei udal­tzain­goa­ren jarre­ra harroa salatze­ra eta hori eki­di­te­ko har­tu beha­rre­ko neu­rri guz­tiak har­tze­ra dei egi­ten die­te.

Median­te la rue­da de pren­sa cele­bra­da en la maña­na del día 30 de diciem­bre, la BGA se ha feli­ci­ta­do de que la juven­tud de Bara­kal­do ya cuen­te con un nue­vo espa­cio auto­ges­tio­na­do don­de poder desa­rro­llar hábi­tos de ocio alter­na­ti­vos. Han afir­ma­do que el nue­vo gaz­tetxe situa­do en la calle Ole­ta del barrio de Bagatza, se situa en una vivien­da que en su sía adqui­rio una empre­sa cons­truc­to­ra con el fin de espe­cu­lar. Miem­bros de la BGA han indi­ca­do que su fina­li­dad es muy dife­ren­te, ya que lejos de espe­cu­lar, tra­ta­rán de cons­truir un nue­vo espa­cio libe­ra­do para la juven­tud del muni­ci­pio. Aquí están par­te de las decla­ra­cio­nes de los por­ta­vo­ces del colec­ti­vo juve­nil. Así mis­mo, han afir­ma­do no ver­se sor­pren­di­dos­por las mane­ras de actuar de poli­cia nacio­nal, guar­dia civil o Ertzain­tza pero han mos­tra­do su preo­cu­pa­ción por la deri­va repre­si­va que a su enten­der está adqui­rien­do la poli­cia muni­ci­pal de Bara­kal­do. Ani­man a la ciu­da­da­nía a res­pon­der ante esta acti­tud hacien­do fren­te a la impu­ni­dad.

gaztetxe berriaBadu­gu gaz­tetxe berria! Tontxu aurre­ra jarraitzen dugu! Ezin ditu­zu gure proiek­tuak eta ametsak zapuz­tu!
Bara­kal­do­ko gaz­teok orain arte gaz­tetxe baten beha­rra eto­rri gara alda­rri­katzen, horre­ta­ra­ko ditu­gun arra­zoiak asko bai­ti­ra. Gaz­te asan­bla­dan lan­tzen eta jorratzen ditu­gun gaiak anitzak dira: eus­ka­ra, ema­ku­meon borro­ka, jai herri­koiak, kul­tur, aisial­di eta bizi ere­du askatzai­leak, pre­soe­ki­ko elkar­ta­su­na, erre­pre­sioa, etxe­bi­zitza esku­bi­dea, kontsumismoa,etab. Ekin­tza eta akti­bi­ta­te alter­na­ti­boak ere anto­latzen ditu­gu, hala nola, bideo foru­mak, musi­ka ema­nal­diak, ber­tso saioak, tai­le­rrak (musi­ka, mala­ba­reak, esku­la­nak, komi­kiak, eus­kal dan­tzak…)…

Gaz­tetxea gaz­teon­tza­ko leku askea eta auto­ges­tio­na­tua da edo­zein era­gi­lek zein gaz­tek, par­te har­tu eta era­bil deza­kee­na. Beraz, lanean hasi­ko gara orain arte egin ditu­gun akti­bi­ta­te eta ekin­tzak aurre­ra ekin deza­ten.

Gaz­te asan­bla­dak espe­ku­la­zioa­ren etsaia da eta etxe hutsak oku­pa­tuz gaz­teok uka­tua dugun etxe­bi­zitza esku­bi­dea alda­rri­katzen dugu. Orain­go hone­tan, Ole­ta kalean 2 urtez hutsik egon den eta “kons­truk­to­ra” batek espe­ku­latze­ko asmoz ero­si zuen erai­ki­na oku­pa­tu dugu. Gure asmoa bes­te bat da, ez dugu ez espe­ku­la­tu­ko ezta gure pol­tsi­koak diru ziki­nez bete­ko, gaz­teon­tza­ko leku libre eta auto­ges­tio­na­tua, hala nola, gaz­tetxea eskai­ni­ko dugu. Horre­ta­ko, erai­ki­nean behar ditu­gun gelak eta guneak iza­te­ko, ego­kitzen eta berre­rai­kitzen hasi­ko gara.

Geroz­tik, gaz­tetxe­ra hur­bil­tze­ra eta akti­bi­ta­te eta ekin­tze­tan par­te har­tze­ra gon­bi­datzen zai­tuz­te­gu.

Lehe­nik eta behin, mila zorion Bara­kal­do­ko gaz­teei aben­dua­ren 26tik gaz­tetxe berria dute­la­ko. Daki­zue­nez, aste luzee­ta­ko jazar­pen eta mehatxu ito­ga­rrien ostean, aben­dua­ren 1ean Ertzain­tzak eta Udal­tzain­goak, Uda­la­ren agin­duz, Maka­la gaz­tetxea hus­tu eta itxi egin zuten. Maka­la gaz­tetxeak bi urte pasatxo­ko ibil­bi­dea egi­na zuen eta herri­ko hamai­ka era­gi­le zein auzo­ta­rren babe­sa jaso zuen. Gure herri­ko agin­ta­rien­tzat, ordea, mehatxua gu geu gara, euren jen­dar­te ere­dua­ren bes­te kate-begi bat ez gare­la­ko eta, horre­taz gain, atze­ra­koia, alie­natzai­lea eta injus­tua den jen­dar­te ere­du horri aurre egin eta bere kon­trae­sa­nak age­rian uzten ditu­gu­la­ko.

Gaz­teok, sis­te­ma honen balio atze­ra­koiak nabar­men uztea­ga­tik, komu­ni­ka­bi­deek lau hai­zee­ta­ra zabal­tzen dituz­ten gezu­rren jo-pun­tuan gau­de: gaiz­ki­leak, aitatxo eta amatxo­ren kon­tu­ra bizi garen para­si­toak, kol­pe zorri­rik jo gabe bes­te­ren etxee­tan gauez sar­tzea gogo­ko dugun ban­pi­ro­ak… dene­tik entzun dai­te­ke guri buruz. Bar­ka die­za­gu­te­la hala pen­tsatzen dute­nek bai­na guk espe­ku­latze­ko, lan­gi­leak esplo­tatze­ko eta diru ziki­nez bete­ta­ko ete­ki­nak lor­tze­ko era­bil­tzen diren etxe hutsak herria­ren zer­bitzu­ra jar­tzen ditu­gu. Hori deli­tua bada, ados, gaiz­ki­leak gara. Aitatxo eta amatxo­ren kon­tu­ra bizi garen para­si­took, hamai­ka irain, kol­pe, isun eta epai­ke­ta sufri­tu behar iza­ten dugu jen­dar­te jus­tu eta soli­da­rioa­goa bihur­tze­ko borro­kan. Gure lana, gure kon­pro­mi­soa larru­tik ordain­tzen dugu, bai­ta kar­tze­la­re­kin ere. Aitzi­tik, diru publi­koa­re­kin pol­tsi­koak betetzen dituz­te­nek, euren agin­ta­ri izae­ra pre­ba­ri­katze­ko era­bil­tzen dute­nek, guz­tion pre­ka­rie­ta­tea gutxi batzuen luxu bihur­tzen dute­nak ez dira gaiz­ki­leak, alka­te, enpre­sa­ri edo poli­zia ere­du­ga­rriak bai­zik. Olae­ta kalean hutsik zeu­den sei etxe­bi­zitzak ez ditu­gu gure kapritxo­ra­ko oku­pa­tu, ezta askok dioen moduan, ezer ordain­du gabe ber­tan bizi ahal iza­te­ko ere (azken hau era­bat zile­gi litza­te­keen arren). Pol­tsi­ko ziki­nak betetze­ko era­bil­tzen dituz­ten etxe hutsak gaz­tetxe bihur­tzen ditu­gu, Bara­kal­do­ko Herria­ren zer­bitzu­ra jar­tze­ko, nahi duen orok bere lau pare­ten barruan gor­detzen den uni­ber­tsoa nahi beza­la era­bil dezan. Beraz, gure interes per­tso­na­le­ra­ko ez, bai­zik eta guz­tion beha­rri­za­nei eran­tzu­te­ko diren tres­nak sor­tzea­ga­tik hamai­ka era­so sufri­tu behar iza­ten dute gu beza­la­ko gaiz­ki­leok.

Eus­kal Herri­ko hegoal­dean bizi gare­non­tzat ez da nobe­da­de Poli­zia Espai­no­lak, Guar­dia Zibi­lak edo Ertzain­tzak bio­len­tzia era­bil­tzen due­la entzu­tea. Hain zuzen ere, Eus­kal Herrian bete behar duten rola hori­xe dela­ko, jen­dar­tea­ren­gan bel­du­rra zabal­du, gaz­teak jaza­rri, kar­tze­la­tu… bio­len­tzia era­bi­li, azken finean. Bai­na oso larria da Bara­kal­do­ko Udal­tzain­goak, ustez Bara­kal­do­ko bizi­la­gu­non zer­bitzu­ra behar lukeen poli­zia baketsua iza­nik (poli­zia beti poli­zia dela ahaz­tu gabe, jaki­na!), azken urtee­tan bizi izan duen olda­rral­di erre­pre­si­boa. Ez da baka­rrik Bara­kal­do­ko era­gi­le ezber­di­non lan poli­ti­koa artez edo mol­dez ozto­patzen tematzen dire­la, bai­zik eta euren jar­du­na egu­ne­tik egu­ne­ra bor­titza­goa dela.

Adi­bi­deak uga­riak dira: Maka­la gaz­tetxea bizi zenean, ez ziren gutxi izan era­ba­te­ko harro­ke­riaz hara ber­ta­ra­tu eta gaz­teak iden­ti­fi­ka­tu nahi­rik egin­da­ko saia­ke­rak; 2008ko Bara­kal­do­ko jaie­tan Gaz­te Asan­bla­da­ko kide baten aur­ka­ko atxi­lo­ke­ta eta jipoia edo­ta egu­ne­ro­ko­ta­su­nean ager­tzen duten harro­puz­ke­ria zigor­ga­bea. Gaz­te Asan­bla­dak gaur gogor sala­tu nahi du, Olae­ta kale­ko gaz­tetxe berria­ren gar­bi­ke­ta lanak egi­ten ari ginen bitar­tean, Udal­tzain­goa ber­ta­raino hur­bil­du, inola­ko agin­du judi­zia­lik era­kutsi ez eta modu ile­ga­lean leiho­tik sar­tu ostean, hain­bat gaz­te iden­ti­fi­ka­tu iza­na. Horre­ta­ra­ko, gaz­te bat pare­ta­ren aur­ka kikil­tzen saia­tu ziren, eten­ga­be borra eskua­ren aur­ka igur­tziz eta mehatxuak egi­nez. Beraz, dei egi­ten die­gu Bara­kal­do­ko herri­ta­rrei Udal­tzain­goa­ren jarre­ra harroa sala­tu eta hori eki­di­te alde­ra har­tu beha­rre­ko neu­rri guz­tiak har­tze­ra. Zigor­ga­be­ta­su­nak ere badu pre­zioa. Hemen gaiz­ki­le baka­rrak guz­tion kon­tu­ra abe­ras­tu, gure bizitze­kin jolas­tu eta interes poli­ti­ko eta eko­no­mi­ko ziki­nak bio­len­tziaz betea­raz­ten dituz­ten poli­ziak dira.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *