EHA­ren geroa ezta­bai­da­gai

Mugi­men­du aber­tza­leak, Ipar Eus­kal Herria­ren geroa­ri begi­ra, momen­tu poli­ti­ko inpor­tan­te bat iza­nen du kudeatze­ko ondo­ko martxoan: Balla­dur erre­for­ma­ren ezta­bai­da­ren giroan, eskul­dee­ta­ko hau­tes­kun­deak ira­ga­nen dira eta bes­te­tik, Bate­rak Kon­tsul­tak anto­la­tu­ko ditu hain­bat herrie­tan.

Hor­taz, momen­tu poli­ti­koak duen garran­tzia kon­du­tan har­tuz, iku­si da beha­rra EHA­ren ingu­ruan bil­du diren mili­tan­te ezker­tiar eta aber­tza­leen mul­tzo zaba­lean haren kudea­ke­tak supo­satzen dituen ezta­bai­da eta era­ba­kien kon­par­titzea. Izan ere, joan den Euro­par hau­tes­kun­dee­tan mili­tan­te anda­nak akti­bo­ki par­tehar­tu du EHA­ren kan­pai­nan eta ehun­ka izan dira hau­ta­gaitza hori sus­ten­ga­tu duten aber­tza­le eta ezker­tia­rrak. Hala­ber, lor­tu diren mila­ka boze­kin proiek­tu aber­tza­le eta ezker­tia­rra ongi erro­tua dela Ipa­rral­dean era­kutsi da.

Hori dela eta, aben­dua­ren 12an anto­la­tua den bil­tzar nagu­siak hitza eman nahi die, EHA­ren ingu­ruan mugi­tu diren mili­tan­te ezker­tiar eta aber­tza­le guzie­ri

Bil­tzar nagu­si hor­tan 3 gai aipa­tu­ko dira: martxo­ko eskual­dee­ta­ko bozak, Bate­ra­ren gal­de­ke­ta eta EHA­ren geroa.

1- Martxo­ko eskual­dee­ta­ko bozak
Hel­duen den martxoan eskual­de­ko hau­tes­kun­deak ira­ga­nen dira. 2014 urtea arte era­ma­nen gai­tuen ziklo berri baten has­ta­pe­na. Aber­tza­leak, ain­tzi­ne­ko Lege­bil­tza­rre­ko eta Kan­to­na­men­du­ko hau­tes­kun­de­ta­ra­ko, EH BAI for­mu­la horren pean (3 alder­di osatzen duten koa­li­zioa AB, Bata­su­na eta EA), aur­kez­tu ziren. Euro­pa­rren­da­ko, aldiz ez da posi­ble izan. EH BAIk emaiz­tak bizi­ki onak erdietsi ditu. Eus­kal Herrian eskui­na eta zen­troa­ri balio­ga­rria den alter­na­ti­ba gisa azal­du dira aber­tza­leak. Ide­kitzen den hau­tes­kun­deen zikloa alter­na­ti­ba horren kon­kre­ti­za­zioa eta indar­tzea lor­tzea da hel­bu­rua,. Horren ondo­rioz, hel­du diren hau­tes­kun­dee­ta­ko EH BAI era­gin­ko­rre­na den for­mu­la gisa ikus­ten da. Beraz, ondo­ko eskual­dee­ta­ko hau­tes­kun­deetzat EH BAIn ingu­ruan alder­diek mami­tu deza­ke­ten akor­dioa ontzat har­tzea pro­po­sa­tu­ko da

2- Bate­ra­ren gal­de­ke­ta
Balla­dur dei­tu Fran­tses ins­ti­tu­zioen erre­for­mak depar­ta­men­dua­ren des­ager­tzea­ren pers­pek­ti­ba argi­ki pau­sa­tua du. Tes­tuin­gu­ru hone­tan, azpi­ma­rra­tu behar da lehe­nik eta behin, Auto­no­mia beza­la­ko alda­rri­ka­pe­nak geroz eta sen­tsu gehia­go har­tzen due­la.

Bai­nan duda­rik gabe, Bate­rak anto­latze­ko asmo duen kon­tsul­tak Ipa­rral­dean ezta­bai­da ins­ti­tu­zio­na­lak har­tu­ko duen bila­kae­ran ondo­ko urtee­tan mar­ka­tu­ko du. Hor­taz posi­ti­bo­ki balo­ra­tu behar da Bate­ra­ren bai­tan, depar­ta­men­dua­ren alda­rri­ka­pe­na gain­ditze­ko sor­tu diren ezta­bai­dak. Izan ere, depar­ta­mem­duen des­ager­tze pers­pek­ti­ba geroz eta argia­goa ema­ten ari denean, ezta­bai­da ins­ti­tu­zio­na­la mol­de ide­kian pau­sa­tu behar da, bihar Euro­pa mai­lan gau­za­ga­rriak iza­nen diren for­mu­len ingu­ruan gogoe­ta­tuz, eta gizar­tean gure herrial­deek haien geroa erai­ki ahal iza­te­ko beha­rrez­koak lituz­ke­ten pode­re ere­muen (edo esku­me­nen) ingu­ru­ko ezta­bai­da ide­ki bat zabal­tze­ko auke­ra eskai­niz.

Hori dela eta, badi­ru­di ezta­bai­da bat sor­tua dela Bate­ran, martxo­ko gal­de­ke­ta­ren for­mu­la­zioa ide­kian uzte­ko, depar­ta­men­dua­ren erre­fe­ren­tzia espres­ki aipa­tu gabe.

Ari­ke­ta demo­kra­ti­koa den neu­rrian, begi onez iku­si dai­te­ke kon­tsul­ta baten alde­ko eki­men bat. Hor­tik hara­ta­go, martxoan Bate­rak pau­satze­koa duen gal­de­ra, Ipa­rral­deak behar­ko lukeen ins­ti­tu­zio­ri begi­ra mol­de ide­kian for­mu­la­tua bada poz­tu behar­ko gara, horrek Auto­no­mia beza­la­ko alda­rri­ka­pe­na defen­diatzen dute­nei eki­me­na­ren par­te iza­te­ko auke­ra eskain­tzen bai­tie.

3- EHA­ren geroa
Euro­par hau­tes­kun­dee­tan EHA­ren hau­ta­gaitzak age­rian utzi duen proiek­tu ezker­tiar eta aber­tza­lea­ren alde­ko sus­ten­gu zaba­la. Ehun­ka mili­tan­te­ek sus­ten­ga­tu dute EHA­ren hau­ta­gaitza eta sei mila boz­ka esku­ra­tu dira Auto­de­ter­mi­na­zioa­ren alde eta libe­ra­lis­mo basa­tia­ren aur­ka­ko jarre­ra bul­tzatze­ko eta indar­tze­ko.

Gal­de­ra pau­sa­tua orain, nola eman auke­ra Euro­par hau­tes­kun­deen kan­pai­na den­bo­ran proiek­tu aber­tza­le eta ezker­tia­rra­ren alde lan egin dute­nei proiek­tu honen alde iraun­kor­ki lan egi­te­ko. Hau da, zer segi­da eman EHA­ren alde­ko dina­mi­ka­ri?

Hor­taz, aben­dua­ren 12ko Bil­tzar Nagu­sian, hau­tes­kun­de soi­le­ta­tik-at, euro­par hau­tes­kun­dee­tan EHA­re­kin abia­tu zen dina­mi­ka­ri jarrai­pe­na ema­tea pro­po­sa­tu­ko da.

Bil­tzar Nagu­sia Kan­bo­ko Larraz­ke­na gelan iza­nen da eta goi­ze­ko bede­ratzi­tan hasi­ko da.

Ezker Aber­tza­lea

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *