Zorio­nak 7Katu! Bost urte… eta aurrera!

Itzia­rren Semeak eta Pirritx eta Porrotxek 7Katu Gaz­tetxea­re bos­ga­rren urteu­rre­na ospatze­ko kan­ta kale­ra­tu dute. Aste­bu­ru hone­ta­ra­ko urteu­rre­na­ren ospa­ki­zu­na anto­la­tu dute eta Alde Zaha­rrean zein Gaz­tetxean egi­tas­mo ezber­di­nak buru­tu­ko dituzte.

Aste­bu­ru hone­tan aur­kez­tu­ko dute Itzia­rren Semeak eta Pirritx eta Porrotxek 7Katu gaz­tetxea­ren urteu­rre­ne­ra­ko egin duten abes­tia. Horre­ta­ra­ko, aste­bu­ruan zehar anto­la­tu diren egi­tas­moen artean Itzia­rren Semea­ken kon­tzer­tua egon­go da larun­bat gauean Gaz­tetxean bertan.

7Katuk bost urte bete ditu sen­ti­tuz, pen­tsa­tuz eta oku­pa­tuz. Hiru hitz hauek auke­ra­tu dituz­te Gaz­tetxe­ko kideek euren bost urtee­ta­ko ibil­bi­dea des­kri­batze­ko. 7Katuren proiek­tua sen­titzen duten gaz­teak dire­la azal­du dute, bizi ere­du eta ideia batzuen alde nahi dute­na egi­te­ko eta lor­tze­ko “gai dire­la sen­titzen dute­la­ko”. Orain arte jasan dituz­ten “gol­peen” aurrean argi utzi dute “haien ametsek eta sen­ti­men­duek dirau­ten bitar­tean gel­die­zi­nak” direla.

Pen­tsa­men­duak garran­tzi bere­zia du haien­tzat “bost urte haue­tan kohe­ren­tziaz jar­du­ten aha­le­gin­du” dire­la­ko, auzoa­ren­tzat zer nahi duten eta zer behar den pen­tsa­tuz. Lan modu ezber­di­nak sor­tu dituz­te­la azal­du dute eta akatsak izan badi­tuz­te ere, bost urte­tan gau­zak era ego­kian egi­ten ika­si dute­la argi dute.

Bai­na oku­pa­zioa da euren iden­ti­ta­tea, “sen­ti­pe­na eta pen­tsa­men­du guz­tiak adie­raz­te­ko tres­na”. Oku­pa­zioa eskain­tzen ez die­ten guz­tia lor­tze­ko bidea dela dio­te, bai­ta “ilu­sioz eta lana­ren era­gi­nez edo­zein gau­za lor­tze­ko tres­na indar­tsua” ere.

Guz­ti horren aurrean eta bos­ga­rren urteu­rre­na ospatze­ra doa­ze­nean, “inoiz baino indar gehia­go­re­kin” ikus­ten dute euren burua 7Katuko kideek eta gehia­go haz­te­ko asmoa era­kutsi dute.

Bos­ga­rren urteu­rre­na­ren ospa­ki­zu­na aste­bu­ru hone­tan izan­go da, hila­ren 26, 27, 28 eta 29an, “5 urte sen­ti­tuz, pen­tsa­tuz… oku­pa­tuz” lema­pean. Egi­tas­mo ezber­di­nak egon­go dira, ekin­tza kul­tu­ra­lak, kon­tzer­tuak, baz­ka­riak eta jai giroa orokorrean.

Oku­pa­zioa­ren alde­ko manifestazioa

Aste­bu­ru luze eta bere­zi honek biga­rren data garran­tzitsua supo­sa­tu­ko du Oku­pa­zio Mugi­men­dua­ren­tzat. Larun­ba­tean, arratsal­de­ko 17:00etan, Arria­ga­ko pla­za­tik oku­pa­zioa­ren alde­ko mani­fes­ta­zio nazio­na­la abia­tu­ko da “Gure ametsak dirauen bitar­tean zue­nak egin du!” lema­pean. 19:00etatik aurre­ra, Alde Zaha­rra oku­pa­tuz eki­me­na buru­tu­ko dute 7Katuko kideek, kale ani­ma­zioa, ber­tso­la­riak, DJak eta abar kalee­tan barre­na egon­go direlarik.

Bran­ka

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *