Martxoak 3 herri ekintza

1976ko martxoa­ren 3an Poli­zia Arma­tuak, Espai­niar Esta­tua­ren segur­ta­sun tal­dee­ta­ko batek, bost lan­gi­le erahil zituen ope­ra­zio erre­pre­si­bo batean hemen Gas­tei­zen. San Fran­tzis­ko eli­zan ger­ta­tu zen sarras­kia, Zara­ma­ga­ko auzo lan­gi­lean ale­gia, hiru hila­be­tez lan bal­din­tza dui­nen­ga­tik kon­pro­me­zuz eta irmo­ta­su­nez Gas­teiz gel­di­tu zuen gre­ba oro­ko­rrean borro­ka­tu ostean. Asan­bla­dak, lan­te­gie­tan lehen­da­bi­zi, eta auzo eta ikas­tetxee­tan gero, lan­gi­le mugi­men­dua­ren his­to­rian aztar­na utzi duen borro­ka anto­latze­ko eta kon­tzien­tziatze­ko tres­na izan ziren. Arra­zoi hori zela eta har­tu zuen Gober­nuak, gre­ba oro­ko­rra­ren egun har­tan San Fran­tzis­ko­ko asan­bla­da erre­pri­mitze­ko eta era­sotze­ko era­ba­kia, bost mila gizon eta ema­ku­me baino gehia­go batu baitzi­ren, herri bote­rea­ren gri­na eta irmo­ta­su­na erakutsiz.

Aur­ten, ger­ta­ka­ri hauen berro­gei­ga­rren urteu­rre­na da, eta tama­lez baiez­ta­tu deza­ke­gu, azken berro­gei urte haue­tan ez dela ezer alda­tu. Are gehia­go, 76ko gre­be­kin lor­tu­ri­ko lan eta gizar­te hobe­kun­tzek atze­ra­ka­da jasan dute, deu­sez­ta­tuak izan dire­la­rik kri­si sis­te­mi­ko batean, lan­gi­leak esku­bi­de­rik eta etor­ki­zu­nik gabe­ko nor­ba­na­ko bihur­tzea hel­bu­ru izanik.

Tes­tuin­gu­ru hone­tan jaio da Herri Ekin­tza, era­gi­le zein nor­ba­na­ko ezber­di­nek osa­tu­ri­ko pla­ta­for­ma, Gas­teiz­ko herri mugi­men­dua­ren elkar­gu­nea, alegia.

Lehe­nik eta behin, Herri Ekin­tzak Martxoa­ren 3an erahil, zau­ri­tu eta modu batean edo bes­tean borro­ka har­tan mur­gil­du ziren lan­gi­leei, oroi­men his­to­ri­ko­tik, ome­nal­di apa­la eta zin­tzoa egi­tea bes­te hel­bu­ru­rik ez due­la esan behar da.

Bai­na Herri Ekin­tzak ez du soi­lik zori­gaiz­to­ko ger­ta­ka­ri haien oroitza­pe­nean gera­tu nahi, izan ere, ez da nahi­koa. 1976ko Martxoa­ren 3ko esen­tzia ideo­lo­gi­koa, gaur­ko errea­li­ta­te­ra eka­rri nahi dugu. Borro­ka baten oroi­me­na­ri, ezin baitzaio atze­ra begi­ra­tu­ta soi­lik eutsi. Orai­nean bizi gara, eta belau­nal­di berriok etor­ki­zu­na sis­te­ma ezber­din batean erai­kitze­ko ardu­ra dugu; ber­din­ta­su­na eta elkar­ta­su­na oina­rri dituen bidez­ko sisteman.

Herri Ekin­tzak, eza­gutza­ren eta kon­tzien­tzia­zioa­ren bitar­tez, memo­ria akti­bo­tik abia­tu­ta, asko­rek gal­du­ta dagoe­la uste duten borro­ka­ren grin hori berres­ku­ra­tu nahi du.

Hori dela eta, herri mugi­men­dua­ri, edo­zein iritzi­ren gai­ne­tik, pro­ta­go­nis­mo nabar­me­na iza­te­ko deia luzatzen dio­gu, lan­gi­le kla­sea­re­na eta herria­re­na den kon­me­mo­ra­zio honetan.

Hone­ga­tik guz­tia­ga­tik, otsai­la­ren 10etik martxoa­ren 5era arte Gas­teiz­ko gune ezber­di­ne­tan gara­tu­ko den egi­ta­raua anto­la­tu dugu, zei­ne­tan gaur egun­go gaiei hel­du­ko zaien. Betie­re, ikus­pun­tutzat har­tu­ta beti­da­nik herri mugi­men­dua­ren borro­ka izan den, baden, eta izan­go den, Martxoa­ren 3a.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *