Argala gaur

Jeitsie­rak /​Descargas PDF (A4) PDF (A5) PDF (Let­ter) ePUB mobi (Kind­le) Nota: Seis pun­tos para la cha­r­­la-deba­­te sobre Arga­la en Arra­sa­te, el 6 de diciem­bre. Arga­la

DqLiMcFXcAAYVEp

Estrasburgoko epaiaren aurean /​Ante la sentencia de Estrasburgo

[EUS]

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Frantzian betetako zigorren metatzearen harira gaur kaleratutako epaiaren aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak elkartasuna eta babesa adierazi nahi die erabaki honek eragiten dien preso zein hurkoei, eta honako balorazio politikoa egin nahi du:

Euskal Herria zanpatzen duten Estatuei gure herria okupatzeko zilegitasunik onartzen ez diegun neurri berean, ez diegu ere inolako zilegitasunik onartzen, hain zuzen, zanpaketa horren aurka altxatu zirenen kontra zigorrak ezartzeari, ez baitiegu onartzen gerraren parte eta aldi berean epaile izateko eskubidea.

Espainiako eta Frantziako Estatuek etsaiaren zuzenbide penala aplikatzen diete euskal militante politikoei. Horren adierazle ezberdinak ikusi ahal izan ditugu azken urteetan zehar, besteak beste Lapurdiko militanteei Frantziak baldintzapeko askatasuna ukatzeko asmatutako argudioak, Espainiak aplikatutako Alderdien Legea, Parot Doktrina, preso eriak ez askatzeko legediz mozorrotutako erabaki politikoak, Espainiak ezarritako 40 urtera arteko zigorrak, Parisko Epaitegiaren bizi osorako zigorrak…

Salatu beharra dugu Espainiako eta Frantziako Estatuek, gure herriaren eta bere militanterik zintzoenen aurka gerra zigor hauek aplikatzeko orduan, gaizki deitutako «Nazioarteko Komunitatearen» babesa izan dutela beti, bai alderdi juridikoan zein instituzionalean, eta Estrasburgoko Auzitegia ere horren parte dela.

Europar Batasuna herrien eta langileentzako kaiola erraldoi bat besterik ez da, parte diren estatu kapitalistek lurra ustiatzea eta produkzio bitartekoak kontrolatzea bermatzea duela bere zeregin nagusia. Eta Estrasburgoko Auzitegia esplotazio horri guztiari justiziazko itxura emateko ezinbesteko elementua besterik ez da.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azpimarratu behar du militante politikoen eskubideak esparru guztietan, baita juridikoan ere, defendatzearen aldekoa den arren, soilik herri borrokak lortuko duela errepresioa, bere alderdi guztietan, geldiaraztea. Ezin dugu gure patua instituzio ustelen esku, Estrasburgoko Auzitegia kasu. Horregatik, beste behin ere amnistia osoaren aldeko borrokari ekiteko deia egiten dugu.

Euskal Herria, 2018ko urriaren 23a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

[ES]

Ante la sentencia hecha pública hoy por el Tribunal Europeo de Derechos Humanos sobre la refundición de condenas cumplidas en Francia, el Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión desea mostrar su solidaridad y apoyo a lxs prexs y allegadxs a lxs que les afecta dicha decisión, y quiere hacer la siguiente valoración política:

En la misma medida en la que no otorgamos a los Estados que nos oprimen legitimidad para ocupar nuestro pueblo, tampoco les otorgamos ninguna legitimidad para establecer condenas a, precisamente, aquellxs que se levantaron contra esa opresión, ya que no les reconocemos el derecho a ser parte de la guerra y al mismo tiempo jueces.

Los Estados español y francés aplican el derecho penal del enemigo a lxs militantes políticxs vascxs. En los últimos años hemos podido ver diferentes ejemplos de ello, entre otros los argumentos inventados por Francia para negar la libertad condicional a los militantes de Lapurdi, la Ley de partidos aplicada por el Estado español, la Doctrina Parot, las decisiones políticas disfrazadas de legalidad para no liberar a lxs presxs enfermxs, las condenas de hasta 40 años impuestas por España, las cadenas perpetuas del tribunal de París…

Debemos denunciar que los Estados español y francés siempre han tenido el apoyo de la mal llamada «Comunidad Internacional» a la hora de aplicar estos castigos de guerra contra nuestro pueblo y sus mejores militantes, tanto en el plano jurídico como en el institucional, y que el Tribunal de Estrasburgo forma parte de ello.

La Unión Europea no es más que una gran jaula para los pueblos y para lxs trabajadorxs,
siendo su principal cometido garantizar que los estados capitalistas que la componen puedan explotar la tierra y controlar los medios de producción. Y el Tribunal de Estrasburgo no es más que un elemento imprescindible para darle un aspecto jurídico a toda esa explotación.

El Movimiento Pro Amnistía debe subrayar que aunque es partidario de defender los derechos de lxs militantes políticxs en todos los campos, también en el jurídico, solo la lucha popular conseguirá parar la represión en todas sus vertientes. No podemos dejar nuestro destino en manos de instituciones corruptas, como lo es el Tribunal de Estrasburgo. Por eso, una vez más, hacemos un llamamiento a emprender la lucha por la amnistía total.

En Euskal Herria, a 23 de octubre de 2018.

Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

Leave a Reply

avatar

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

  Subscribe  
Notify of

Artxiboa

Denda

  • Liburuak / Libros
  • Bestelakoak /otros

2018 (copyleft) Boltxe Kolektiboa

Made with ❤ by Elementor