Ertzain­tzak bi lagun atxi­lo­tu zituen larun­ba­tean Her­na­nin: AAM

Pasa den larun­ba­tean, goi­zal­de­ko 3:00ak aldean biko­te bat etxe­ko por­ta­le­ra iris­ten ari zenean Ertzain­tza­ren auto bat hur­bil­du eta zer egin dizu­gu? gal­dez­ka hasi zen Ertzai­ne­ta­ko bat, hone­kin bate­ra doku­men­ta­zioa eskatuz.

Muti­lak ez zue­la ezer esan adie­ra­zi eta lasai ego­te­ko eska­tu zien, doku­men­ta­zioa eman­go zio­la gai­ne­ra­tuz. Une horre­tan, doku­men­ta­zio ate­ratzen ari zela lurre­ra bota zuten, ber­tan hain­bat kol­pe eman ziz­kio­te­la­rik. Doku­men­ta­zioa eskuan zuen uneo­ro, eta kol­peak jasotzen ari zenean ere iden­ti­fi­ka­tu­ko zela adie­ra­zi zien Ertzai­nei. Bai­na poli­ziek bere horre­tan jarrai­tu zuten barra­bi­le­tan eta saihetse­tan kol­peak emanez. 

Den­bo­ra gutxi­ra kalea Ertzai­nez bete zen eta biak atxi­lo era­man zituz­ten. Muti­la osa­sun etxe­ra era­man behar izan zuten zau­riak artatze­ra. Gaua atxi­lo pasa ondo­ren goi­zean epai­lea­ren aurre­ra era­man zituz­ten, epai­lea­ri dena kon­ta­tu eta Ertzain­tza­ren ber­tsioa gezu­rra dela adie­ra­zi zio­te­la­rik. Auto­ri­ta­tea­ri aten­ta­tua egi­tea egoz­ten diote.

Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­du­tik gogor sala­tu nahi Ertzain­tzak era­bi­li­ta­ko bor­tiz­ke­ria. Neu­rriz kan­po­ko bor­tiz­ke­ria­ren era­bi­le­ra ohi­koa izan da beti gor­putz erre­pre­si­bo honen alde­tik, eta kasu hone­tan ere inola­ko jus­ti­fi­ka­zio­rik gabe bi herri­tar atxi­lo­tu eta haue­ta­ko bat zau­ri­tu iza­na sala­tu nahi dugu. Ertzain­tza gor­putz erre­pre­si­bo beza­la desegi­te­ko urratsak eman behar dire­la uste dugu, poli­zia honen mili­ta­ri­za­zioak eta izae­ra erre­pre­si­boak kale han­diak era­gin ditue­la­ko herri honetan.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *