Pan­de­mia­re­kin ala gabe, anto­la­tu deza­gun borro­ka, anto­la gaitezen!/¡Con pan­de­mia o sin ella, orga­ni­ce­mos la lucha, organicémonos!

[wpdm_​package id=“118651” template=“5c51ba687615d”]

Maiatzak 1 berria dugu aurrean, borro­ka egu­na lan­gi­le kla­sea­ren­tzat. Aur­ten­goa, ordea, ezber­di­na izan­go da, bai­na ez buru­ja­betza lor­tu eta borro­ka beha­rra gain­di­tu dela­ko. COVID-19a­ren zabal­kun­tza­ren ondo­rioz bizi dugun tes­tuin­gu­ru mun­dia­lak eta gober­nuek eza­rri­ta­ko neu­rriek bul­tza­tu­ta, aur­ten­goa ezohi­ko maiatza­ren lehe­na izan­go da.

Maiatza­ren lehe­na lan­gi­le kla­sea­ren egu­na da, borro­ka iraul­tzai­le­ra­ko egu­na, eta his­to­riak era­kus­ten due­nez kapi­ta­lis­mo eta bur­ge­sia­ren aur­ka­ko lan­gi­le kla­sea­ren kon­fron­ta­zioa gor­detzen duen egu­na. Hori abia­pun­tutzat har­tu­ta, porro­te­ra gara­matza­ten alder­di eta sin­di­ka­tuen dina­mi­ka opor­tu­nis­ta eta erre­for­mis­tak uka­tu behar ditu­gu. «Bake sozial»-ez jan­tzi­ta­ko porro­te­ra zigor­tzen gai­tuz­te, «bake­tik» zein «sozia­le­tik» ezer ez due­na. Maiatza­ren lehe­na­ren alda­rri­ka­pe­na ez da lan espa­rru­ra baka­rrik mugatzen, gure bizi bal­din­tzen alde­ko borro­ka ere bar­ne­bil­tzen du, kapi­ta­lis­moa­ren aur­ka­ko bidean eta lan­gi­le kla­sea­ren aska­ta­su­ne­rantz aurre eginez.

Kapi­ta­la­ren logi­ka da, bur­ge­sia­ren kla­se domi­na­zioa dela medio, lan­gi­le kla­sea zapal­du eta mise­ria­ra bul­tzatzen due­na. Orain­goa beza­la­ko kri­si garaie­tan, bes­te behin are argia­go geratzen da esplo­ta­zio bur­ge­sak bizitzaz uler­tzen due­la, honek ete­ki­nak ekar­tzen diz­kion hei­nean. Des­ja­be­tuok gara gure aska­ta­su­na lor deza­ke­gun baka­rrak, kla­se borro­ka garatzen badu­gu eta gure intere­sak eta bur­ge­sia­re­nak era­bat kon­tra­koak dire­la uler­tzen badu­gu. Beha­rrez­koa da lan­gi­le kla­sea osatzen duten sub­jek­tu ezber­di­nak aitor­tu eta bis­ta­ra ekar­tzea, hauek osatzen duten sek­to­re pro­le­ta­ri­za­tu ezber­di­ne­tan kla­se borro­ka­ri bul­ka­da berria eman die­zaio­ten, kapi­ta­la­ren poli­ti­ken aur­ka era­gin­ko­rra­goak izan­go diren eta herri bote­rea bul­tza­tu­ko duten prak­ti­kez hornituz.

COVID-19a­ren era­gi­nez mun­du­ko pro­duk­zioa­ren behe­ra­ka­da egon bada ere, kapi­ta­lis­moak bere horre­tan jarraitzen du, zalan­tza­rik gabe. Kapi­ta­la­ren meta­ke­ta, esplo­ta­zioa, erre­pre­sioa eta des­ja­be­tuon men­de­ko­ta­su­nek hor jarraitzen dute, edo­ta larria­go­tu egin dira. Esta­tu des­ber­di­nek egin duten eta egi­ten ari diren egoe­ra sozial eta eko­no­mi­koa­ren kudea­ke­ta, eta zehaz­ki esta­tu Espai­no­lak egi­ten due­na, duten bote­rea metatze­ra muga­tu da. Horren adi­bi­de da sal­bues­pen egoe­ra balia­tu­ta Hego Eus­kal Herria bir­zen­tra­li­za­zio­ra behar­tu dute­la, hori guz­tia PNV-ren ones­pe­na­re­kin, nahiz eta bere poli­ti­ka neo­li­be­ra­len aur­ka joan. Era­ba­kiok lan­gi­le kla­sea­ren onu­ra­ra­ko dire­la sinez­ta­ra­zi nahi digu­te; «denok elka­rre­kin gaude»-naren gezu­rra sinetsi­ko dugu­la pen­tsatzen dute, bai­na ez da egia. Entzu­ten ditu­gun gezur guz­tien artean, bes­te gezur bat gehia­go bes­te­rik ez da. «Babes sozial» neu­rri oro bur­ge­sia­ren intere­sen ira­gaz­ki­tik pasatzen da, lan-inda­rra ber­ma­tu zein kri­si­rik leher ez dadin. Argi izan deza­gun lan­gi­le kla­sea bera izan­go dela neu­rri hauek ordain­du­ko ditue­na, beti bezala.

Bes­tal­de, kri­sial­di honek eki­din ezi­nak diren eta jasan behar­ko ditu­gun ondo­rioak izan­go ditue­la erre­pi­katzen digu­te eten­ga­be. Horiek, oste­ra, lan­gi­le kla­sea­ri eta bere bizi bal­din­tzei zuzen­du­ta­ko kol­peak dira. Hemen Bil­bon ere iku­si ditza­ke­gu, ERTE moduan edo­ta kale­ratze masi­boe­tan, erre­pre­sioan, isu­ne­tan, atxi­lo­ke­te­tan, segur­ta­sun neu­rri­rik gabe lan egi­te­ra behar­tze­ra­koan, San Fran­tzis­ko beza­la­ko auzoen mili­ta­ri­za­zioan, per­tso­na arra­zia­li­za­tuen jazar­pe­ne­tan, beha­rrez­koa ez den pro­duk­zioa­ri berri­ro eki­tean, kirol­de­gie­tan etxe­rik gabe­ko per­tso­nen meta­ke­ta ema­ten denean…

Argi geratzen ari da, beraz, kri­si berri baten ata­rian gau­de­la. Mun­du mai­lan naba­ria den kri­sia eta naba­riak diren ondo­rioak. Eus­kal Herrian, pan­de­miak abia­tu duen kri­si horrek sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren arra­ka­la ezber­di­nak zabal­du ditu. Arra­ka­la horiek han­ditzea beha­rrez­koa da, alda­ke­ta sako­nak eka­rri­ko dituen momen­tu honek para­dig­ma alda­ke­ta ekar deza­kee­la­ko. Alda­ke­ta hauen nora­bi­dea ez dago defi­ni­tua orain­dik. Eza­rri diren kon­trol-sozial eta dis­zi­pli­na­men­du neu­rriek berri­ro baiez­tatzen dute zein den bur­ge­sia­ren jarre­ra, eta, era berean, zein izan­go den bul­tza­tu­ko duten nora­bi­dea. Zapal­kun­tza, erre­pre­sio eta kon­trol sozia­la­ren han­dia­gotzea­re­kin bate­ra lan mun­dua­ren berre­gi­tu­ra­ke­ta berri bate­ra­ko prest egon behar­ko dugu. Hala ere, esan dugun moduan, his­to­ria ez dago idatzia eta horre­ga­tik jarrai­tu behar dugu borro­ka alda­rri­katzen irtee­ra bakar beza­la. Lan­gi­le kla­sea­ren anto­la­kun­tza arti­ku­la­tuz gure aska­pe­na lor­tze­ko eta sis­te­ma hau gainditzeko.

Izan deza­gun beti pre­sen­te maiatza­ren lehe­nak duen mezu iraul­tzai­lea. Hori­xe da auke­ra baka­rra, atzo gaur beza­la, lan­gi­le kla­sea­ren bene­ta­ko buru­ja­betza sozial eta poli­ti­ko­rantz abiatzeko.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

2 comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *