Martxoak 8. Gora borro­ka feminista!!!

Patriar­ka­tua, jen­dar­tea­ren estruk­tu­ra ideo­lo­gi­ko, poli­ti­ko eta eko­no­mi­koan inte­gra­tua dago eta ema­ku­meon aur­ka­ko zapal­kun­tza, esplo­ta­zio eta gene­ro men­de­ratzea­ren bidez adie­raz­ten da. Hone­la kapi­ta­lis­moak ema­ku­meok era­bil­tzen gai­tu bere bizi­rau­pe­ne­ra­ko sexuen arte­ko lana­ren bana­ke­ta­ren bitar­tez. Ideo­lo­gia patriar­ka­lak gure bizitza­ko espa­rru guz­tie­tan era­gi­ten du.

Sis­te­ma honen bizi­rau­pe­na eta erre­pro­duk­zioa ziur­tatzen dituz­ten bote­re harre­ma­nak beti­kotze­ko indar­ke­ria oina­rriz­ko osa­gaia da. Egi­tu­raz­ko indar­ke­ria hau antze­ma­ne­zi­na iza­tea bilatzen du sis­te­mak, exis­titzen ez dela sines­ta­ra­zi arte. Ema­ku­meon kon­tra­ko bio­len­tzia guz­tien artean bali­te­ke indar­ke­ria fisi­koa ikus­ga­rrie­na iza­tea, age­ri­koe­na bai­ta. Bai­na patriar­ka­tuak, kapi­ta­lak beza­la, egi­tu­raz­ko indar­ke­ria beha­rrez­koa du.
Patriar­ka­tuak ema­ku­meon zapal­kun­tza ziur­tatze­ko, bes­te bide batzuen artean, ema­ku­meon kon­di­zio mate­ria­lak bal­din­tzatzen ditu, kapi­ta­lis­moak bikain ika­si eta era­bil­tzen due­na. Gizo­ne­ki­ko eko­no­mi­ko­ki men­pe­koak iza­te­ra kon­de­na­tu nahi gaitu.

Kapi­ta­lis­moa gero eta per­tso­na gehia­go­ren pobretze pro­ze­sua era­gi­ten ari da bai­na egoe­ra hau ez da neu­troa gene­roa­ri dago­kio­nez. Kri­sia dei­tu duten pobretze eta pre­ka­ri­za­zio pro­ze­su azkar­tu honek gero eta herri­tar sek­to­re gehia­go­tan eta gero eta bizitza­ko espa­rru gehia­go­tan era­gi­ten ari da. Hori egia bada ere argi izan behar dugu badau­de­la kol­pa­tua­goak diren sek­to­re sozia­lak. Eta sis­te­ma patriar­kal baten bizi garen hei­nean ema­ku­meok gara aipa­tu beha­rre­ko lehenengoa.

Datu batzuk ema­tea­rren: lanal­di murriz­tuen %80a ema­ku­meok oku­patzen ditu­gu eta horie­ta­tik %62ak ez dugu nahi­ta egi­ten (2008an %33a ginen), lan ber­di­na­ga­tik ema­ku­meon sol­da­ta gizo­nez­koe­na baino %24 – 28 baxua­goa da. Bes­te alde bate­tik lan mer­ka­tuan sar­tu iza­nak, ema­ku­meon lanal­dia bikoiz­tu edo hiru­koiz­tu egin du, lan erre­pro­duk­ti­boak nagu­si­ki gure gain jarraitzen bai­tu. Honi zer­bitzu sozia­len eta publi­koen murriz­ke­tak gehi­tu behar diz­kio­gu. Murriz­ke­ta hauek bi zen­tzu­tan era­gi­ten gai­tuz­te zuzen zuze­nean. Murriz­ke­ta horie­ta­tik era­tor­tzen den lan kar­ga gugan ero­ri ez ezik zer­bitzu horie­tan lan egi­ten dugun per­tso­nen gehien­goa ema­ku­meak iza­nik sol­da­ta­pe­ko lan­gi­le moduan ere era­gi­ten gaituzte.

Badau­de gogor­ki kol­pa­tu­ta­ko bes­te sek­to­re batzuk ere: kide baka­rra den gura­soa, migra­tuak, eman­tzi­pa­tu ezin dai­tez­keen gaz­teak, lan­ga­be­tuak, pen­tsio­nis­tak eta gero eta gehia­go lan­gi­le pobreak. Aipa­tu­ta­ko sek­to­re guz­ti haue­tan egoe­ra are gehia­go gogor­tzen dela­rik ema­ku­mea izanda.

Errea­li­ta­te hone­kin bate­ra, ema­ku­meok, gizon gehien gehie­nek eta adi­na ain­tzat har­tu gabe, kapi­ta­la­re­kin egin­da­ko alian­tza pai­ratzen dugu. Kapi­ta­lis­moa egun­go fami­lia ere­du patriar­ka­laz baliatzen da, ezin­bes­te­ko jen­dar­te jar­due­ra gehie­na supo­satzen duen etxe­ko lana ikus­te­zin bila­ka­tuz, esplo­ta­zio oro uka­tuz eta fami­lia ere­du horre­tan bere buruak kokatzen ez dituz­ten per­tso­na guz­tiak ikus­te­zi­nak bihur­tuz. Patriar­ka­tuak sis­te­ma kapi­ta­lis­ta sos­ten­gatzen duen beza­la fami­liak patriar­ka­tua sus­tatzen du, patriar­ka­tua­ren erre­pro­duk­zioa ziur­tatzen lagun­tzen duelarik.

Bada, sis­te­ma patriar­ka­la gain­ditze­ra­ko bidean urratsak ema­ten has­te­ko ezin­bes­te­koa da lan pro­duk­ti­boa eta erre­pro­duk­ti­boa banatzea, Pobre­zia­ren Muga ezar­tzea (BPG per kapi­ta­ren %37,5a) eta kan­ti­ta­te hau ber­din­du edo gain­di­tu­ko duen gizar­te sol­da­ta bat ezar­tzea. Era berean, lan­gi­leen arte­ko gutxie­nen­go sol­da­ta BPG per kapi­ta­ren %50ean eza­rri behar da gene­ro ezber­di­ne­ta­ko lan­gi­leen arte­ko sol­da­ta ezber­din­ta­su­na eki­di­nez. Inde­pen­den­tzia eko­no­mi­ko­rik barik aska­ta­su­na eta inde­pen­den­tzia per­tso­na­la hitz hutsak baino ez dira. Bide hone­tan anto­la­kun­tza eta borro­ka ezin­bes­te­ko tres­nak dira.

Gora borro­ka feminista!!!
Elkar­tzen
Eus­kal Herrian, 2017ko martxoa­ren 6an

[wpdm_​package id=“92104”]

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *