«Etxe­ko lanak oso bakar­tzai­leak izan dira emakumeentzat»

Urtee­ta­ko desore­kak zorrotz azter­tu ditue­na­ren nekea sumatzen zaio begie­tan, bai­na ahots sen­doz min­tzo da. Sil­via Fede­ri­cik (Par­ma, Ita­lia, 1942) hiru hiri zapal­du ditu aste­be­tean, eta guz­tie­tan dei­tu dio­te elka­rriz­ke­te­ta­ra­ko. «Ez gal­de­tu idatzi­ta dagoen ezer», eska­tu du Iru­ñe­ra hel­du denean. Kata­kra­kek gon­bi­da­tu­ta eto­rri da; aste­le­he­ne­ko bere hitzal­dian, gai­nez­ka egin zuen aretoak.

1970eko femi­nis­moak hain­bat gau­za­tan ez zue­la asma­tu dio­zu; esa­te bate­ra­ko, sol­da­ta­pe­ko lanak askea­go egin­go gin­tue­la uste izan zue­nean. Zer­ga­tik ez?

Etxe­tik kan­po lan egi­teak, sol­da­ta­pe­ko lanak eta gizo­nek men­de­ra­tu­ta­ko ere­mue­tan sar­tzeak auto­no­mia eko­no­mi­ko han­dia­goa eman­go zigu­la uste izan genuen; bote­re sozial han­dia­goa izan­go genue­la, eta horrek alda­ke­ta sozia­la abia­tu­ko zue­la. Iku­si dugu­nez, hori ez da ger­ta­tu, hain­bat arra­zoi dire­la eta. Has­te­ko, eko­no­mia mun­du mai­lan berran­to­latzen ari zen garai batean sar­tu ziren ema­ku­meak lan mer­ka­tu­ra. Sol­da­ta­pe­ko lana bere ezau­ga­rriak gal­tzen hasi zen: lan­pos­tuak eta indus­triak atze­rri­ra joa­ten ari ziren; sol­da­tak, kolap­satzen; sin­di­ka­tuak, murriz­ke­tak nego­ziatzen… ondo­rioz, oker uler­tu genuen etxe­tik kan­po­ko lanen borro­ka­ren tes­tuin­gu­ru soziala.

Bes­tal­de, ema­ku­meak ez ziren gai izan erre­pro­duk­zio bal­din­tzak aldatze­ko. Gizo­nek domi­na­tu­ta­ko mun­duan sar­tze­ko borro­kan kon­tzen­tra­tu zituz­ten inda­rrak, eta, ondo­rioz, era­kun­de femi­nis­ta gehie­nek alde bate­ra utzi zuten erre­pro­duk­zioa borro­ka ere­mu gisa; AEBe­tan, esa­te­ra­ko, orain­dik ez dau­ka­gu ama­ta­sun bai­men ordain­du­rik. Ondo­rioz, espe­ro­ta­ko hain­bat gau­za ez dira ger­ta­tu: sol­da­ta­pe­ko ema­ku­meek ez dituz­te erre­pro­duk­zio bal­din­tzak ere alda­tu; fabri­ka eta bule­goe­tan ez dago haur­tzain­de­gi­rik; ezta lana ete­te­ko orduak nego­ziatze­ko auke­ra­rik ere hau­rrei bula­rra ema­te­ko. Horren ordez, sol­da­ta­pe­ko lanak ezi­nez­ko bihur­tu du ema­ku­meen­tzat lana fami­lia­re­kin bate­ratzea, zain­tza­re­kin, lagu­ne­kin… euren burua­ren zain­tza­re­kin ere ez!

Ema­ku­me gehia­go dau­de gaur egun bote­re egi­tu­re­tan. Iaz, AEBe­tan auke­ra izan zenu­ten bat pre­si­den­te edu­kitze­ko. Posi­ble da bote­re espa­zioe­tan kri­ti­ka femi­nis­ta egitea?

Ez dut uste [barre egin du]. Femi­nis­moa zeri deitzen dio­zun, horren ara­be­ra izan­go da; Hillary Clin­ton femi­nis­ta omen da, bai­na nik ez dut bat egi­ten Nazio Batuen femi­nis­mo horre­kin. Otzan­du­ta­ko eta etxe­ko­tu­ta­ko femi­nis­mo bat da: hiz­kun­tza­ren zati bat era­bil­tzen du, eskae­ren zati bat, bai­na sis­te­ma kues­tio­natzen ez duen tes­tuin­gu­ru batean kokatzen du. Area­go: ema­ku­meen auto­no­mia­ra­ko exijen­tziak era­bil­tzen ditu ema­ku­meak gara­pen kapi­ta­lis­tan txer­tatze­ko lan-esku mer­ke gisa. Nazio Batuek kon­ben­tzi­tu dituz­te gober­nuak alda­ke­tak egi­te­ko, haien mese­de­ra­ko izan­go zire­la uler­ta­ra­zi­ta; kla­se kapi­ta­lis­ta­ren mese­de­ra­ko. Kapi­ta­lis­moa kri­sian zegoen garai batean —borro­ka anti­ko­lo­nia­lak, gataz­kak fabri­ke­tan, ema­ku­meen mugi­men­dua, ikas­lee­na… — , esan zien gober­nuei: «Begi­ra ema­ku­me horiei guz­tiei. Hortxe duzue lan inda­rra, diru gutxi­ren tru­ke jar­du­te­ko prest». Horre­la, esta­tua­ren eta ema­ku­meen borro­ka­ren arte­ko bitar­te­ka­ri gisa jar­dun­go zuen masa femi­nis­ta bat sor­tu zuten, gober­nuei uler­ta­raz­te­ko ez zio­te­la mugi­men­du femi­nis­ta­ri era­so behar, bai­zik eta atea ire­ki, ema­ku­meak era­bil­ga­rri izan zitez­kee­la­ko pro­duk­zio kapi­ta­lis­ta berra­biatze­ko. Ema­ku­meen lana nonahi dago orain: erre­pro­duk­zioan, zer­bitzue­tan, indus­trian. Mexi­kon, maqui­la sis­te­man ordu­te­gi fin­ko­rik gabe lan egi­ten dute, sol­da­ta baxue­ne­kin. Edo begi­ra Fox­conn, Txi­nan: hori guz­tia ema­ku­meen lana da. 1980ko urtee­ta­tik, ekoiz­pen kapi­ta­lis­ta berra­biatze­ko moto­rra ema­ku­meak izan dira. Eta hori­xe izan da gober­nue­ta­ra sar­tu diren ema­ku­meen fun­tzioa. Bote­re­tu­ta dau­de­la esan digu­te, bai­na, ema­ku­meen bene­ta­ko bal­din­tza eko­no­mi­koei begi­ra­tu­ta —pro­duk­zioan zein erre­pro­duk­zioan — , ikus­ten da ema­ku­me batzuek ira­ba­zi dute­la auto­no­mia pix­ka bat gizo­ne­ki­ko, bai­na oro­ko­rrean ema­ku­meak lehen baino men­pe­koa­goak dire­la kapitalarekiko.

Zain­tza lanak orain­dik ema­ku­meen gain geratzen dira…

Eta gehie­na ema­ku­me etor­ki­nek egi­ten dute, bal­din­tza bel­dur­ga­rrie­tan. Poli­ti­ka zini­koa dute gober­nuek, bai­ta Euro­pa­ko Bata­su­ne­koek ere: immi­gra­zio esku­bi­deak murriz­ten dituz­te, ema­ku­meen lana are gehia­go esplo­ta­tu ahal iza­te­ko. Esku­bi­deen moz­ke­ta oso era­gin­ko­rra da lana­ren pre­zioa jais­te­ko. Pape­rik gabe dato­rren ema­ku­meak edo­zein mota­ta­ko lan­pos­tuak onar­tu behar­ko ditu, esku­bi­de gehia­go baleuz­ka onar­tu­ko ez lituzkeenak.

Alter­na­ti­ba gisa, zain­tza lanak kolek­ti­bi­zatzen —eta, kasik auto­ma­ti­ko­ki, esta­tua­ren gain uzten— dituz­ten zer­bitzuak pro­po­sa­tu izan dira: haur­tzain­de­gi publi­koak, zahar etxeak. Ez al gabil­tza zain­tza gure bizitze­ta­tik ate­ratze­ko ere­du baten bila, guz­tio­nean txer­ta­tu ordez?

Nire ustez, erre­pro­duk­zio lanak berran­to­la­tu behar ditu­gu: zain­tza­koak, eta etxe­koak oro­ko­rrean. Orain arte anto­la­tu­ta egon diren beza­la, oso bakar­tzai­leak izan dira ema­ku­meen­tzat: etxean baka­rrik jar­dun dute, balia­bi­de gutxi­re­kin, eta, ondo­rioz, kri­si guz­tiei baka­rrik aurre egin die­te. Bes­tal­de, nik beti bereiz­ten ditut modu sozia­la­goan egin litez­keen zain­tza lanak, eta zer­bitzu publi­ko gisa anto­la­tu­ta­ko zain­tza lanak. Zer­bitzu publi­koa esta­tua da, eta esta­tua, gaur egun, logi­ka kapi­ta­lis­ta batean mugitzen da; inber­tsio eta ira­ba­zien logi­kan; zei­ne­tan zain­tza lanak ere pila­ke­ta kapi­ta­lis­ta­ren hel­bu­rue­ta­ra ego­ki­tu behar diren. Ondo­rioz, hau­rren eta adi­ne­koen ongi­za­tea baz­te­rre­ko hel­bu­rua baino ez da. Horre­ga­tik uste dut garran­tzitsua dela bakar­tze egoe­ra hori apur­tzea, erre­pro­duk­zio ere­du koo­pe­ra­ti­boa­goak sor­tze­ko. Ondo jakin behar dugu zer­taz ari garen: behe­tik era­ba­ki eta kon­tro­la­tu­ta­ko erre­pro­duk­zio moduez, edo­ta esta­tuak anto­la­tu­ta­koez. Orain tar­te­ko fase batean gau­de, ema­ku­me asko­ren­tzat bizi­rik irau­te­ko ezin­bes­te­koa bai­ta hain­bat zer­bitzu iza­tea, bai­na ez genu­ke ipa­rra gal­du behar. Komu­ni­ta­tea bar­ne har­tzen duen erre­pro­duk­zio ere­du batean pen­tsa­tu behar dugu.

Ema­ku­me gaz­teen artean zapal­dua iza­tea­ren iden­ti­ta­tea des­ager­tzen ari dela uste duzu?

Garai batean, gaz­teek pen­tsa­tu zuten ez zute­la femi­nis­mo­rik behar, «orain esku­bi­deak dauz­ka­da­la­ko». Bes­tal­de, badi­ra erra­di­ka­lak diren hain­bat ema­ku­me gaz­te ere uste dute­nak femi­nis­moa per­ber­ti­tu­ta dagoe­la, pren­tsan eta Nazio Batue­tan ikus­ten dute­la­ko. Bai­na, azken urteo­tan, ema­ku­meen mugi­men­du berri bat hasi da hedatzen, geroz eta gehia­go ohar­tzen dire­la­ko gure garai­ko ara­zo asko kon­pon­du gabe dau­de­la. Ez daki­te non jarri ener­gia; hau­rrak edu­ki edo ez era­ba­kitze­ko auke­ra­rik ere ez dute. AEBe­tan, nes­ka asko 50.000 dola­rre­ko zorra­re­kin ate­ratzen dira uni­ber­tsi­ta­te­tik. Egoe­ra gogo­rra da; segur­ta­su­nik eza, lan­ga­be­zia, zer­bitzu fal­ta… eta indar­ke­ria­ren eten­ga­be­ko mehatxua mun­du osoan. Inter­es­ga­rria izan zen Argen­ti­na­ko ema­ku­meen deial­diak jaso­ta­ko oihar­tzu­na; toki guz­tie­ta­tik eran­tzun zuten, indar­ke­ria leku guz­tie­tan hazi delako.

Donald Trum­pek AEBe­ta­ko bozak ira­ba­zi iza­nak berrak­ti­ba­tu al du mugi­men­du feminista?

Bai, hala espe­ro dut. Mutu­rre­ko miso­gi­nia bat gor­puz­ten du Trum­pek, eta horrek erreak­zio bat era­gin du: mani­fes­ta­zio jen­detsuak, seku­la pro­tes­ta­ra ate­ra gabe­ko ema­ku­meak kalean… Espe­ro dudan baka­rra da erreak­zioa ez iza­tea soi­lik Trum­pe­ki­ko, hara­go joa­tea bai­zik. Berak sis­te­man ezku­tua­go dau­den joe­rak modu nabar­me­nean baino ez ditu iru­di­katzen. Ez genu­ke pen­tsa­tu behar bera sal­bues­pe­na dela.

Eus­kal Herrian pil-pilean dago haur­dun­tze subro­ga­tuen gaia. Aur­ka­koek dio­te ema­ku­me pobree­nak esplo­tatze­ko modu bat dela; alde­koek erre­gu­latze­ko eskatzen dute, argu­dia­tu­ta posi­ble dela itun komer­tzia­lik gabe. Zer uste duzu? 

Ni era­bat aur­ka nago. Ez da solik ema­ku­meak esplo­tatze­ko modu bat: hau­rrak sal­tzea da. Subro­ga­zioak mun­du mai­la­ko indus­tria bat sor­tu du, zei­ne­tan India­ko ema­ku­meak kli­ni­ke­ta­ra joa­ten diren hel­bu­ru baka­rra­re­kin: intse­mi­natzea eta gero eman­go dituz­ten umeak pro­du­zitzea. Orain kon­tatzen digu­te gure gor­putza kon­tro­latzea dela gure ugal­ke­ta­ren pro­duk­tua sal­tze­ko gai­ta­su­na. Haur bat edu­ki­ko badu­zu, horre­ta­ra­ko modua behar duzu; ama askok eman behar izan dute hau­rra adop­zioan. Bai­na hasie­ra­tik jaki­tea zure umea utzi­ko duzu­la, hori onar­te­zi­na da. Kla­se indar­ke­ria­ren bes­te adi­bi­de bat da, ema­ku­me behar­tsuek ez dituz­te­la­ko umeak edu­kitzen nahi dute­la­ko, bai­zik eta diru­du­nei emateko.

Ez duzu sines­ten modu altruis­tan egin litekeenik?

Diru­rik gabe, bai. Bai­na gus­ta­tu­ko litzai­da­ke hori ikus­tea; ger­tatzen ari dena ez da hori. Ger­tatzen ari dena mer­ka­tu bat da, eta altruis­moaz hitz egi­tea… estal­ga­rri bat da. Egiaz, ez bada zure ahiz­pa­ren­tzat edo asko mai­te duzun nor­bai­ten­tzat, inork ez luke hau­rrik egin­go atze­rri­ko ema­ku­me eze­za­gun baten­tzat arra­zoi­rik gabe. Nork ordain deza­ke? Inork ez, eta ahal dute­nek ez luke­te egin­go. Altruis­moak soi­lik ema­ku­me pobreei era­gi­ten die nonbait.

Askok alde­ra­tu dute pros­ti­tu­zioa­ren eztabaidarekin.

Bai, bai­na pros­ti­tu­zioan zure gor­putza sal­tzen duzu, ez bes­te per­tso­nak. Hain­bat pros­ti­tu­zio mota dau­de. Zure bagi­na sal­tzea ez da gau­za oke­rre­na: bada bere garu­na sal­tzen duen jen­dea, bere inte­gri­ta­tea, bere hitzak. Gizar­te kapi­ta­lis­tan nahi­ko behar­tu­ta gau­de geu­re burua­ren zer­bait sal­tze­ra. Bai­na gau­za bat da era­ba­kitzea zer sal­du nahi dugun, eta bes­te bat hau­rrak sal­tzea, giza­kien mer­ka­tu baten par­te bihurtzea.

Femi­nis­ta gisa, heriotza zigo­rra­ren aur­ka egon behar genu­kee­la idatzi izan duzu, gutxie­gi­tan har­tzen dugu­la­ko kon­tuan zigor horien atze­ko bik­ti­mak ere ema­ku­meak dire­la sarri. Exis­ti­tu lite­ke jus­ti­zia feministarik?

Niretzat, jen­deak onda­su­ne­ta­ra­ko sar­bi­dea dau­kan gizar­te bate­tik has­ten da jus­ti­zia. Orduan, jus­ti­zia ez litza­te­ke orain sis­te­mak admi­nis­tratzen duen hori. Orain kla­se jus­ti­zia bat dau­ka­gu. AEBe­tan, espetxeak beltz gaz­tez bete­ta dau­de: %50eko lan­ga­be­zia dau­ka­te, ikas­te­ko auke­ra­rik ez, eta gero zigor­tu egi­ten dituz­te. Femi­nis­moak esan nahi badu hie­rar­kia­rik gabe­ko sis­te­ma bat, orduan jus­ti­ziak esan nahi­ko luke abu­suak ez dau­de­la kla­se des­ber­din­ta­su­ne­tan oina­rri­tu­ta, eta gure artean argi­tu ditza­ke­gu­la, ez des­ber­din­ta­su­nak area­gotze­ko, koo­pe­ra­zioa sen­dotze­ko baizik.

Arti­ku­lu hura ira­ku­rri­ta, zai­la da Bar­tze­lo­na­ko aten­ta­tuez ez oroitzea. Poli­ziak arratsal­de baka­rrean bost per­tso­na hil zituen, eta publi­koak txa­lo­tu egin zuen, ia auzi­tan jarri gabe. Ez al da sor­gin ehi­za berri bat zabal­tzen ari?

Jaki­na baietz. Neu­re burua­ri gal­detzen diot zer­ga­tik ez ote zie­ten han­ke­ta­ra tiro egin, infor­ma­zioa lor­tu ahal iza­te­ko, eta guz­tiok jakin gene­zan zein­tzuk ziren per­tso­na horiek, non­dik zeto­zen, nola­tan egin zuten egin zute­na. «Terro­ris­tak dira», dio­te, bai­na nor­tzuk dira? Zein da Ekial­de Hur­bi­le­ko gerre­kin duten lotu­ra? Azken hiruz­pa­lau hamar­ka­de­tan, eten­ga­be­ko ongi­za­te esta­tua izan dugu, eta, ondo­rioz, segu­ru gau­de­la esan digu­te. Bai­na, egiaz, geroz eta segur­ta­sun gutxia­go­ko mun­du bat sor­tzen ari dira. Amo­rrua ema­ten dit giro horre­tan jen­dea ez dela ari gal­de­ra­rik egi­ten, eta ez dela ari ger­ta­ka­riak nazioar­te­ko poli­ti­ka­re­kin lotzen. Non­dik dator Esta­tu Isla­mi­koa? Azken hogei urteo­tan, petro­lioa dau­ka­ten herrial­de guz­tie­tan sun­tsi­tu dute nazio esta­tua, eta, ondo­rioz, petro­lio enpre­sek aur­ka­ri­rik gabe­ko domi­na­zioa dau­ka­te han. Gal­de­ra hori egin behar dugu. Migra­zioa­re­kin ere antze­ra ger­tatzen da: jen­deak etor­ki­nei egi­ten die era­so, ez migra­zio­ra­ko bal­din­tzak sor­tzen dituz­ten poli­ti­kei. Gerrak, berre­gi­tu­ra­ke­tak, harre­man kapi­ta­lis­ten heda­pe­nak… horrek era­gi­ten du migra­zioa. Gure gober­nuak herri horie­ta­ra doaz, pro­duk­zio bideak sun­tsitzen dituz­te, jen­dea migratze­ra behar­tzen dute eta gero etor­ki­nak kri­mi­na­li­zatzen dituz­te. Hori pasi­bo­ki onar­tzea tra­ge­dia bat da.

Sama­ra Velte

2017ko ira­li­la­ren 9an

Itu­rria: http://​www​.berria​.eus/​p​a​p​e​r​e​k​o​a​/​1​9​1​3​/​0​0​8​/​0​0​1​/​2​017 – 09-17/etxeko_lanak_oso_bakartzaileak_izan_dira_emakumeentzat.htm

[wpdm_​package id=“93695”]

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *