Erra­ki, gune auto­ges­tio­na­tuen babes sarea aur­kez­tu da

[wpdm_​package id=“100353”]

Garai zai­lak bizi ditu­gu egun domi­na­zio bur­ge­sak bahi­tu­ta dituen Eus­kal lurre­tan. Kri­sial­di kapi­ta­lis­tak lan­gi­le kla­sean geroz eta gor­di­na­goa den pro­le­ta­ri­za­zioa eka­rri du. Geroz eta gehia­go dira legea­ren eta orde­na sozia­la­ren dog­ma zibi­koa gain­di­tu eta hala­beha­rrez euren burua lege­di bur­ge­se­tik at pen­tsatze­ra behar­tu­ta dau­den lan­gi­le sek­to­reak. Izan ere, jabe­go eza pro­le­tar­goak gizar­te kapi­ta­lis­tan berez­ko duen bal­din­tza sozia­la da, legea­ren eta lan­gi­le kla­sea­ren beha­rren arte­ko bate­ra­ezin­ta­su­na­ren isla.

Modu horre­tan, auto­an­to­la­kun­tza gure beha­rri­zan mate­rial zein poli­ti­koak asetze­ko ezin­bes­te­ko bitar­te­ko gisa age­ri zai­gu lan­gi­leoi, eta Eus­kal Herrian horren adi­bi­de uga­ri aur­ki ditza­ke­gu. Gaz­tetxeak, etxe­bi­zitza oku­pa­tuak, komu­ni­ta­te poli­ti­koak, eta aba­rrak ter­mino haue­tan kokatzen ditu­gun espe­rien­tzia anta­go­ni­koak dira, eta, ondo­rioz, etsaiak meka­nis­mo erre­pre­si­boen bitar­tez kol­patzen ditu eten­ga­be zaur­ga­rri­ta­sun egoe­ra­ra kon­de­na­tuz. Guretza­ko egu­ne­ro­ko ogia dira des­alo­joak, argi eta ur moz­ke­tak jar­due­ra ezber­di­nak aurre­ra era­ma­te­ko tra­bak, mehatxuak, isu­nak, kri­mi­na­li­za­zioa eta abar luze bat.

Gure aur­ka­ko era­so bakoitzean gero eta gehia­go nabar­men­tzen zai­gu elkar babes­te­ko beha­rra. Elka­rre­ki­ko lehian oina­rritzen den gizar­te sis­te­man hil ala bizi­koa zai­gu kla­se elkar­ta­su­na ardatz izan­go duten babes sare era­gin­ko­rrak martxan jar­tzea. Bur­ge­siak ezar­tzen diz­ki­gun bizi bal­din­tza mise­ra­blee­ta­tik babes­tea. Gune auto­ges­tio­na­tu bat era­sotzen dute­nean lan­gi­le­ria kol­patzen dute­la­ko bere osotasunean.

ERRAKI pau­so bat gehia­go da nora­bi­de horre­tan, lan­gi­leon auto­an­to­la­ke­ta ardatz duen erre­min­ta poli­ti­ko bat. Hel­bu­rua, gune auto­ges­tio­na­tuek modu iso­la­tuan aur­kitzen dituz­ten mugak gain­ditzea eta kla­se elkar­ta­su­naz euren burua defen­datze­ko meka­nis­mo ezber­di­nez hor­nitzea da. Lan lerro ezber­di­nak gara­tu­ko ditu gune auto­ges­tio­na­tuek izan ditza­ke­ten beha­rrei eran­tzu­te­ko, euren burua zen­tzu guz­tie­tan bir­pro­du­zitze­ko, balia­bi­de ezber­di­nak esku­ratze­ko, etsaia­ren olda­rral­die­ta­tik babesteko.

Lege­di bur­ge­sak ezar­tzen digun ahul­ta­sun egoe­ra estruk­tu­ra­la­ren aurrean, des­ja­be­tuoi kolek­ti­bo­ki gure burua­ren kar­gu egi­tea bes­te­rik ez zai­gu gel­ditzen. Mise­ria era­gi­ten duen bizi for­ma­tik hara­ta­go gure burua pen­tsatzea dagold­gu. Etsaiak gure txo­ko bat era­sotzen duen bakoitzean hor egon­go gara, gal­ta­sun ezber­di­nak meta­tuz, elka­rre­kin indar­tuz, ezin­ta­su­na­re­kin hautsiz.

Elkar babe­sa anto­latze­ko garaia da.

BATU BORROKARA!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *