Auto­go­ber­nu fal­tsuen defen­tsa­tik at, Eus­kal Herriak askatasuna!

Espainiar estatu inperialistaren auzitegi konstituzionalak Nafar Foru Erkidegoko sasi-legebiltzarraren  erabaki batzuk bertan behera utzi dituela-eta hainbat eragilek manifestazio bat antolatu dute «Nafarroaren autogobernuaren defentsan» martxoaren 18an Iruñean. Hedatu duten irakurketan «bultzada zentralizatzailea» gaitzetsi eta «politikaren judizializazioa demokrazia eteten ari dela» aipatu dute besteak beste.

Zer­taz ari dira ordea? Zer eli­katzen du ira­kur­ke­ta horrek?

Espai­niar esta­tuak plan­te­atu­rik du men­pean dituen herrien asi­mi­la­zioan sakon­tzea. Horren bai­tan argi­ki fro­gatzen ari da auto­no­mie­ki­ko bere era­ba­te­ko bote­rea. Area­go, espai­niar esta­tuak mehatxu gisa era­bil­tzen du orain arte dele­ga­tuak dituen kudea­ke­ta espa­rru batzuen zuze­ne­ko kon­tro­la har­tze­ko auke­ra. Hel­bu­ru horre­kin dihar­du­te Ciu­da­da­nos alder­di ultra­es­pai­no­lis­ta bultzatzen.

Bai­na zinez­ko afe­ra ez datza men­pe­ko auto­no­mia­ren nola­ko­ta­su­nean. Zinez­ko afe­ra buru­ja­betza­re­na da.

Egoe­ra honek berez nabar­men­du egin behar­ko luke iru­zur auto­no­mi­koa. Eta bai­ta espai­niar esta­tu zapal­tzai­lea­re­kin haus­tea­ren pre­mia. Bai­na alde­ran­tziz, sobe­ra­nis­ta eta inde­pen­den­tis­ta gisa aur­kez­ten diren indar nagu­siak «arris­ku zentralizatzailea»-ren ize­nean, mar­ko auto­no­mi­koan eta auto­no­mis­moan kokatzen ari dira «auto­go­ber­nua­ren» defen­t­sa. Hau da, espai­niar oku­pa­zio­pe­ko egun­go sta­tu quo‑a ari dira «auto­go­ber­nu» eta «demo­kra­zia» gisa sal­tzen, era horre­tan zapal­kun­tza estruk­tu­ra­la nor­ma­li­zatzen eta esta­tu oku­patzai­lea­ren posi­zio estra­te­gi­koa indartuz.

Hori dela eta Eus­kal Herriak Aska­ta­su­na pla­ta­for­ma­tik mani­fes­ta­zio horri atxi­ki­men­dua ukatzeaz gain, sala­tu egi­ten dugu aipa­tu­ri­ko koka­pen auto­no­mis­ta eta desitxu­ratzai­lea. Lan­gi­le eta sek­to­re herri­koien aur­ka­ko murriz­ke­ta sozia­lei dago­kio­nez, zapal­kun­tza nazio­na­la eta sozia­la lotu­rik dau­de­la gogo­ra­tu eta aska­pen borro­kak inte­gra­la izan behar due­la berres­ten dugu.

Ohar hau baliatzen dugu ere eus­ka­rak pai­ratzen dituen muga eta inpo­sa­ke­tak gain­ditzea­ren alde martxoa­ren 24rako Iru­ñean ber­tan dei­tu­rik dagoen nazio mani­fes­tal­dia­ri gure sos­ten­gua ager­tze­ko. Gure hiz­kun­tza­ren eta nor­ta­su­na­ren alde, gure aska­pen nazio­nal eta sozia­la­ren alde, hauts ditza­gun inpo­sa­ke­ta inpe­ria­lis­ta­ren kateak!

Eus­kal Herriak Aska­ta­su­na plataforma

2018ko martxoa­ren 14an

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *