Eskubide zibil eta politikoen defentsa eta amnistiaren aldarria Berangon
Agiria eta argazkiak 2022ko Martxoaren 13an Ibai Aginaga Berangoko euskal preso politikoari egindako ongi etorrian parte hartzea leporatuta, 17 pertsona prozesatu ditu Espainiako Audientzia Nazionalak. Bertako fiskaltzak honako eskaera gogor hauek egin ditu: ‑36 urte baino gehiagoko espetxe zigorrak.-171 urteko inhabilitazioak.-75900 euroko isunak. Nahiz eta hasiera batean, eta inork eskatu gabe, ongi etorri ekitaldia baimendu, gerora auzia zabaldu eta orain 17 pertsona prozesatu egin ditu Ismael Moreno epaileak. Nola ez, zirkulu faktiko horietan mugitzen diren komunikabide