Ekai­ne­ko erre­pre­sioa­ren balantzea

2022/​06/​03 Xabier Atris­tain pre­so poli­ti­ko ohia berriz espetxe­ra­tua izan da.

2022/​06/​06 Sarai Goi­tia eta Gal­der Bar­ba­dok poli­zia­ren jazar­pe­na salatzen dute epaitegian.

2022/​06/​06 Zen­bait gaz­te jipoi­tu eta bat atxi­lo­tua era­ma­ten du ertzain­tzak Irunen.

2022/​06/​08 100 egun betetzen ditu kar­tze­lan Pablo Gon­za­lez kazetariak.

2022/​06/​08 EHUk eta Aran­za­di Elkar­teak egin­da­ko txos­te­na­ren ara­be­ra Txa­bi Etxe­ba­rrie­ta “exeku­zio estra­ju­di­zia­la” baten bik­ti­ma izan zen.

2022/​06/​09 13 urte eta 6 hila­be­te­ko kar­tze­la zigo­rra eskatzen dute Hase­len espetxe­ratzea salatze­ko pro­tes­tan atxi­lo­tu­ta­ko lau gazteri.

2022/​06/​10 26 per­tso­na atxi­lo­tu dituz­te Hego Eus­kal Herrian gra­fi­tiak egi­tea leporatuta.

2022/​06/​13 Bor­tiz­ki hus­tu dute zipaioek Lau­dio­ko gaztetxea.

2022/​06/​13 Ia 10 urte­ren ostean Espai­nia­ra­tu dute eta libre gel­di­tu da Izas­kun Lesa­ka pre­so burlatarra.

2022/​06/​14 Pre­so bat hilik ager­tzen da Basau­ri­ko espetxean.

2022/​06/​15 Iaz­ko maiatzean Ernai­ren mobi­li­za­zioe­tan atxi­lo­tu­ta­ko 8 per­tso­na epai­lea­ren aurre­tik pasa dira.

2022/​06/​15 2016an Leioa­ko kan­pu­sean atxi­lo­tu­ta­ko 5 per­tso­na­ri ia 40 urte­ko espetxe zigo­rra eskatzen diete.

2022/​06/​16 Auzi­te­giak Ion Parot bal­din­tza­pean askatzea ebatzi ostean pro­ku­ra­do­reak hele­gi­tea jarri du.

2022/​06/​22 4 gaz­te atxi­lo­tuak Sen­pe­ren higie­zi­nen agen­tzie­tan mar­go­ke­tak egi­tea leporatuta.

2022/​06/​23 Espai­nia­ko Auzi­te­gi Nazio­na­lak kau­sa ire­ki eta 3 lagun inpu­tatu ditu Ibai Agi­na­ga­ri egin­da­ko ongi etorriagatik.

2022/​06/​24 Espai­nia­ko Auzi­te­gi Gore­nak ber­tan behe­ra uzten du Ant­ton López eta J.M. Lata­sa­ren abso­lu­zioa eta epai berria ebaz­te­ko agin­dua ema­ten dio.

2022/​06/​25 Espai­nia­ko kon­gre­suak legea alda­tu eta 18 hila­be­te­ra arte­ko espetxeal­diak eza­rri ahal izan­go dituz­te 400€-tik behe­ra­ko lapu­rre­ta txi­kiak berriz ere egiteagatik.

2022/​06/​26 Madri­le­ra zihoa­zen NATO­ri EZ pla­ta­for­ma­ko kideak Arri­go­rria­gan gel­di­tu zituen Guar­dia Zibi­lak, arme­kin mehatxa­tu eta gal­de­ka­tu zituen eta mugi­ko­rrak mia­tu zizkien.

2022/​06/​28 Hain­bat gaz­te zau­ri­tu eta 2 atxi­lo­tu dituz­te zipaioek Legu­tio­ko Des­ja­be­tuon Hote­la­ren desalojoan.

2022/​06/​30 Zen­bait lan­gi­le jipoi­tu eta bat atxi­lo­tu dute zipaioek Iurre­tan Biz­kai­ko Metal­gin­tza­ko gre­ba egunean.

2022/​06/​30 Guar­dia Zibi­la­ren kon­trol uga­ri Nafarroan.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *