Yvan Colon­na­ren heriotza: agiria.

Pre­soen asi­mi­la­zioan eta infan­ti­li­za­zioan oina­rri­tu­ta­ko Fran­tzia­ko admi­nis­tra­zioak era­bil­tzen duen sis­te­ma buro­kra­ti­koak, finean, per­tso­na­ren sun­tsi­pe­na eta, mili­tan­te poli­ti­koen kasuan, hauen boron­da­tea men­de­ratzea bes­te­rik ez du bilatzen.

Yvan Colon­na mili­tan­te inde­pen­den­tis­ta kor­si­ka­rra­ren heriotza­ren aurrean, Tin­kok dolu­mi­nak hela­ra­zi nahi diz­kie bere seni­de, hur­ko eta bur­ki­de guz­tiei. Yva­nek 19 urte zera­matzan pre­so eta Fran­tzia­ko Esta­tuak bizi oso­ra­ko zigo­rra eza­rria zion.

Hone­kin bate­ra, eta pre­so poli­ti­ko honen heriotza­ren ardu­ra­du­nak mar­katze alde­ra, azken hiru astee­tan Kor­si­ka­ko kalee­ta­ra borro­ka­ra ate­ra diren per­tso­nei babe­sa adie­ra­zi nahi die­gu, bai­ta pai­ra­tu duten erre­pre­sioa­ren aurrean gure elkar­ta­su­na ere.

Esta­tu fran­tse­sa, hitze­tan beti goxo, ekin­tze­tan beti bio­len­toa eta anke­rra. Inda­rra­ren bidez azpi­ra­tu ditu hain­bat eta hain­bat herri mun­du osoan zehar, Kor­si­ka eta Eus­kal Herria bar­ne. Gerra inpe­ria­lis­ta guz­tie­tan har­tu du par­te azken hamar­ka­de­tan, herrial­deak bon­bar­da­tu ditu, armak sal­du, arma nuklea­rrak fro­ga­tu eta, bar­ne ara­zotzat har­tu izan ditue­nean, tor­tu­ra eta erail­ke­ta era­bi­li du (Alge­ria), edo­ta erraz­tu ditu bes­te batzuen ara­zotzat har­tu ditue­nean (Espai­nia­ren gerra ziki­na, edo­ta Fran­tzian bizi diren kur­duen erail­ke­ta azke­nen­go urteetan).

Kar­tze­len egoe­ra­ri dago­kie­nez, Fran­tzia­ko Esta­tua Euro­pa­ko lehe­nen­go postue­tan ager­tzen da super­po­pu­la­zioa­ri dago­kio­nez, eta lehe­nen­go postuan sui­zi­dio tasan (12,6 sui­zi­dio 10.000 pre­so­ko). Honek argi­ki era­kus­ten du pre­soen asi­mi­la­zioan eta infan­ti­li­za­zioan oina­rri­tu­ta­ko Fran­tzia­ko admi­nis­tra­zioak era­bil­tzen duen sis­te­ma buro­kra­ti­koak, finean, per­tso­na­ren sun­tsi­pe­na eta, mili­tan­te poli­ti­koen kasuan, hauen boron­da­tea men­de­ratzea bes­te­rik ez due­la bilatzen. Hori bai, bere burua aska­ta­su­na­ren ber­matzai­le moduan agertuz.

Bukatze­ko, Tin­kok herri zapal­duen auto­de­ter­mi­na­zio esku­bi­dea alda­rri­ka­tu nahi du, bai­ta herri haue­ta­ko lan­gi­leen inde­pen­den­tzia poli­ti­koa­ren beha­rrez­ko­ta­su­na. Don­bas­se­tik Pales­ti­na­raino, Kor­si­ka­tik Eus­kal Herri­raino. Borro­ka­ren bitar­tez baino ez ditu­gu gure esku­bi­deak lor­tu­ko. Agur eta oho­re, Yvan Colon­na! Liber­tá per Corsica!

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *