Gor­ka Urta­ran-EAJ: kapi­ta­la­ren dik­ta­du­ra­ren atal euskal-espainiarra

Eus­kal bur­ge­siak, lotsa­go­rri­tu gabe, adie­ra­zi zuen ez zue­la apli­ka­tu­ko Espai­nia­ko mozal legea, bur­ge­sia­ren defen­tsa­ra­ko legea ale­gia. Hala ere, 2015az geroz­tik, lege horre­ta­tik era­to­rri­ta­ko mila­ka zeha­pen jaso ditu­gu Eus­kal Herrian Espai­nia­ko poli­zia auto­no­mi­koen eta udal­tzai­nen aldetik.

CAZA AL GRAFITERO. Cri­mi­nó­lo­gos, gra­fó­lo­gos, agen­tes de la Poli­cía y de la lim­pie­za uni­dos en la tarea. Ya hemos pilla­do a varios/​as y no para­re­mos has­ta iden­ti­fi­car a todos los gra­fi­te­ros y sus pin­ta­das. Lo paga­rán. No es arte, es una cochi­na­da que des­lu­ce”. Gor­ka Urta­ran EAJ­ren Gas­teiz­ko alka­teak esandakoak.

Kri­si garaian, behe­koen­tza­ko zoritxa­rrak azkar eta pila­tu­ta datoz. Due­la gutxi, herri eta auzo asko­tan, pin­ta­da erre­bin­di­ka­ti­bo eta poli­ti­koek orduak irau­ten zituz­ten kasu gehie­ne­tan. Aldi berean, gra­fi­ti batzuk luza­roan ego­ten ziren hor­ma ber­di­ne­tan. Kla­se-intere­sa. Age­ri­koa baino gehiago.

Egun­go egoe­ran, pre­sa­ka dabil­tza­la diru­di, orien­ta­zio prak­ti­ko uni­for­me­rik gabe bai­na bai izae­ra erre­pre­si­bo glo­bal argia­re­kin. Inoiz ez zaie horren ezin­bes­te­koa izan “uga­za­ba­ren ahot­sa”, eus­kal­du­na, espai­nia­rra edo fran­tse­sa izan.

Sare sozia­le­ta­ko kon­tro­la hedatzen da, segur­ta­sun-kame­re­ta­ko kon­trol bio­me­tri­koa (alde guz­tie­ta­tik ins­ta­la­tu­ta dau­den «pri­ba­tuak» zein publi­koak izan)… Bihar itxi ditza­ke­te aldi bate­ra­ko, selek­ti­bo­ki, aldiz­ka edo modu iraun­ko­rrean gure mezua hela­raz­te­ko auke­ra ema­ten digu­ten sare sozialak.

Gero eta zen­tzu gutxia­go du demo­kra­zia, giza esku­bi­deak, esku­bi­de kolek­ti­boak, poli­ti­koak eta sozia­lak alda­rri­katzeak. Gaur inoiz baino beha­rrez­koa­goa da eus­kal iraul­tza sozia­lis­ta gure egu­ne­ro­ko zere­gi­ne­ta­ra hurbiltzea.

Amnis­tia osoa.

Eus­kal Esta­tu Sozia­lis­ta erai­kitzea­ren alde.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *