Urri­ko balan­tze errepresiboa

Hona hemen urri­ko erre­pre­sioa­ren ingu­ru­ko balan­tzea. Bes­te behin ere ikus deza­ke­gu erre­pre­sioa ez dela fun­tzio­na­rio jakin batzuen era­ba­ki indi­bi­dua­la, Esta­tuek lan­gi­le­ria zapal­du­ta man­ten­tze­ko era­bil­tzen duten meka­nis­moa baizik.

Jabetza pri­ba­tua, inpe­ria­lis­moa, gerra ziki­na, kode pena­la, kar­tze­lak, poli­zia, epai­te­giak, diru­du­nen enpre­sa diren komu­ni­ka­bi­deak… Horiek guz­tiak dira beha­rrez­koak erre­pre­sioa modu­rik era­gin­ko­rre­nean gauzatzeko.

Erre­pre­sioa gehien­goa­ren izer­dia eta odo­la­ri esker gutxi batzuen pri­bi­le­gioak man­ten­tze­ko meka­nis­moa da. Era­so indi­bi­dual gisa uler­tze­tik urrun, Esta­tuen era­so bakoitza oso­ta­sun baten bar­nean uler­tu behar dugu. Horre­ga­tik eran­tzu­na kolek­ti­boa izan behar da. Tin­kok anto­la­kun­tza­ra­ko deia luzatzen du berriz ere. Erre­pre­sio kasu­rik sufritzen edo eza­gutzen badu­zu, tinkoamnistia@​protonmil.​com hel­bi­dean jaki­na­ra­zi diezagukezu.

2021/​10/​01 65 bideo kame­ra jarri dituz­te Zizur Nagu­sian “Ekin­tza ban­da­li­koak nahiz deli­tuz­koak pre­be­nitze­ko eta ger­tatzen dire­nak jazartzeko.”

2021/​10/​06 236 egun ondo­ren Tuba­cex-eko lan­gi­leek gre­ba buka­tutzat eman dute.

2021/​10/​07 Doku­men­tu batean Espai­nia­ko Gober­nuak HB-ko kideei bon­bak bida­li ziz­kie­la aza­la­ra­zi da.

2021/​10/​08 Zipaioek Zor­notza­ko Muna­rri gaz­tetxea des­alo­ja­tu dut, sei per­tso­na iden­ti­fi­ka­tu eta bes­te bi atxi­lo­tu dituzte.

2021/​10/​08 Muni­pek Bil­bo­ko Leni­nen txo­koa des­alo­ja­tu dute.

2021/​10/​13 Ibai Agi­na­ga pre­so poli­ti­koak gose eta ega­rri gre­ba hasi du pre­soei eza­rri­ta­ko kon­fi­na­men­duen bal­din­tzak salatzeko.

2021/​10/​13 Her­na­ni­ko Kon­tra­kantxa Gaz­tetxea era­so egin dute.

2021/​10/​14 Iso­la­men­du­tik ate­ra eta gero ber­tan behe­ra uzten du gose eta ega­rri gre­ba Ibai Aginagak.

2021/​10/​17 Mugi­men­du Sozia­lis­ta­ko kide batzuk sei­na­la­tu ditu El Mun­do egun­ka­riak, beraien datuak eta argaz­kiak publikatuz.

2021/​10/​19 Bor­tiz­ki atxi­lo­tu eta irain arra­zis­tak egin diz­kio poli­ziak bara­kal­dar bati.

2021/​10/​20 Errotxa­pea Gaz­tetxea eraitsi dute.

2021/​10/​20 Fran­tzia­ko Esta­tuak bes­te urte erdiz luza­tu­ko ditu muge­ta­ko kontrolak.

2021/​10/​20 Mila sol­da­duin­gu­ru iritsi dira Eus­kal Herri­ra NATO­ko goi-buru­za­gi batek agin­du­ta­ko ari­ke­tak burutzeko.

2021/​10/​21 San­tur­tzi­ko Eguz­ki­lo­re etxe oku­pa­tua des­alo­ja­tu dute zipaioek, bi atxi­lo­tu egon dira.

2021/​10/​21 Vox-eko kide baten sala­ke­ta­ga­tik Sare Anti­fa­xis­ta­ko boze­ra­mai­lea dekla­ratze­ra joan behar izan da.

2021/​10/​29 Urta­rri­lean iden­ti­fi­ka­tu­ta­ko Itaia­ko kidee­ta­ko batzuei 700 euro­ko isu­nak hel­du zaiz­kie, guz­ti­ra 3900 euro­tik gora.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *