Ibai Agi­na­ga eus­kal pre­so poli­ti­koak gose gre­ba­ri ekin dio Basau­ri­ko kartzelan

Osti­ra­le­ra arte man­ten­du­ko du pro­tes­ta kon­fi­natzen dituz­te­la eta kon­fi­na­men­du horre­tan ezar­tzen diz­kie­ten bal­din­tzak salatzeko.

Idaz­ki honen bidez Ibai Agi­na­ga Beran­go­ko pre­so poli­ti­koak atzo gose gre­ba­ri ekin zio­la jaki­na­ra­zi nahi dugu. Pro­tes­ta hau dato­rren osti­ral arratsal­de­ra arte man­ten­du­ko du, hain zuzen ere kon­fi­na­men­du­tik ate­ratzen duten arte.

Basau­ri­ko kar­tze­lan dago Ibai eta, larun­ba­tean zego­kion aurrez-aurre­ko bisi­ta buka­tu eta gero, bes­te bi pre­so­re­kin bate­ra kon­fi­na­tu dute zie­ga batean Covid-19a­ren aitza­kia­pean. Kon­fi­natzeaz gain, kon­fi­natze­ko era­bil­tzen dituz­ten zie­ge­tan ez dago kale­fak­zio­rik eta gai­ne­ra alde horre­tan eguz­kiak ez du jotzen, era ondo­rioz hotza pasatzen ari dira. Patio­ra 15 minu­tuz baino ez dituz­te ate­ratzen eta gai­non­tze­koa zie­gan itxi­ta pasatzen ari dira.

Gogo­ra eka­rri behar dugu bi aste baino gutxia­go dire­la Mar­tu­te­ne, Zaba­lla eta Basau­ri­ko kar­tze­len kudea­ke­ta Gas­teiz­ko Gober­nua­ren eskue­ta­ra pasa­tu dela eta, Covi­da­re­kin eza­rri­ta dau­ka­ten pro­to­ko­loa­ren ara­be­ra, intzi­den­tzia tasa 100etik behe­ra dagoe­nean ez lituz­ke­te­la kon­fi­na­tu behar­ko aurrez-aurre­koak egin eta gero.

Pan­de­mia hasi zene­tik eten­ga­beak izan dira pre­soen esku­bi­deen murriz­ke­tak. Kalean ger­tatzen dena­ren isla iza­ten da kar­tze­lan ger­tatzen dena, bai­na beti era gor­di­na­goan orain­dik. Neu­rri ezber­di­nak apli­ka­tu diz­kie­te pre­soei hasie­ra­tik, tar­te­ka bisi­ta­rik gabe utziz, haien akti­bi­ta­te guz­tiak ber­tan behe­ra utziz eta, para­do­xi­ko­ki, osa­su­na­ren ize­nean, medi­kuen par­te­tik jaso behar zuten arre­ta murriz­tu dute.

Kar­tze­lak sis­te­ma­ren mise­riak ezku­tatze­ko tokiak dira, han­dik kan­po­tik dau­de­nen­tzat barruan zer dagoen ikus­te­ko opa­koak, eta ondo­rioz pre­soen esku­bi­deak, bai legal­ki zein lega­li­ta­te­tik kan­po, eten­ga­be urratze­ko leku aproposak.

Azken egu­ne­tan PNVren Gober­nua­ren ordez­ka­riak egon dira kar­tze­lak bisi­tatzen tele­bis­tak lagun­du­ta, zulo horien onta­sun guz­tiak azal­tzen, beraiek ikus­pe­gi huma­noa­goa eman­go die­te­la­koan. Bai­na kar­tze­la sis­te­ma hone­ta­ra mol­datzen ez diren guz­tiak dizi­pli­natze­ko zulo hil­tzai­lea baino ez da, eta hauen kudeatzai­leak haien kla­se intere­sak eta pri­bi­le­gioak ber­matze­ko arma gisa era­bil­tzen dituzte.

TIN­KOk bere elkar­ta­su­na adie­ra­zi nahi die Ibai­ri eta bere fami­lia­ri, bai­ta denon esku­bi­deen alde burutzen ari den pro­tes­ta hone­ga­tik eske­rrak ema­tea ere.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *