Urriak 12aren ingu­ru­ko ira­kur­ke­ta /​Irai­le­ko balan­tze errepresiboa

Urriak 12. His­pa­ni­ta­tea­ren, Indar Arma­tu espai­no­len eta Guar­dia Zibi­la­ren egu­na. Ez da kasua­li­ta­tea Espai­nia­ko Egun Nazio­na­la Ame­ri­ke­tan gau­za­tu­ta­ko sarras­kie­tan jato­rria iza­tea, aldi berean Guar­dia Zibi­le­ko tor­tu­ratzai­leen egu­na iza­tea kasua­li­ta­tea ez den modu berean.

Espai­niar Esta­tua­ren sorre­ra oli­gar­kiak bere interes pro­pioak defen­datze­ko boron­da­tean kokatzen den hei­nean, hau bio­len­tzia­ren bitar­tez baino ezin zaio gehien­goa­ri inpo­sa­tu. Hala­xe zen XV. men­dean Ame­ri­ka inba­di­tu zute­nean, eta hala izan da indus­tria­li­za­zio pro­ze­su­tik gaur egu­ne­ra arte. Kapi­ta­lis­moa inpe­ria­lis­ta da iza­tez, eta bere defen­datzai­leek herriak zein lan­gi­le kla­sea zapal­tze­ko bitar­te­ko­rik odol­tsue­nak era­bi­li dituz­te historikoki.

Idaz­ki labur hone­kin bate­ra irai­le­ko balan­tze erre­pre­si­boa argi­ta­ratzen dugu. Bada­ki­gu ez dire­la kasu guz­tiak ager­tzen, bai­na ager­tzen diren guz­tiek era­kus­ten dute erre­pre­sioa beti­ko ter­mi­noe­tan man­ten­tzen dela. Egoe­ra­ren ara­be­ra bere inten­tsi­ta­te mai­la mol­da­tu­ko dute Esta­tuek (Fran­tzia­koa ere ager­tzen bai­ta), bai­na kasu guz­tie­tan bur­ge­sia­ren pri­bi­le­gioak man­ten­tzea izan­go dute helburu.

Balan­tze hone­tan age­rian gel­ditzen da kasu hauek guz­tiek zeri­ku­sia dute­la plus­ba­lioa­ren lapu­rre­ta­re­kin, jabe­go pri­ba­tua­ren defen­tsa­re­kin, espa­zio publi­koen kon­trol poli­zia­la­re­kin, kon­trol sozia­la­re­kin, aska­ta­sun poli­ti­koen aur­ka­ko era­soe­kin, makro­proiek­tuen inpo­si­zioa­re­kin eta zapal­kun­tza nazio­na­la­re­kin. Labur­bil­duz, kapi­ta­lis­moa eta inperialismoarekin.

Erre­pre­sio kasu­rik pai­ratzen badu­zu edo horren berri badau­ka­zu, hel­bi­de hone­tan jaki­na­ra­zi die­za­gu­ke­zu: [email protected]​protonmail.​com.

Irai­le­ko balan­tze errepresiboa

2021/​09/​02 Tuba­cex-eko lan­gi­le baten aur­ka­ko epaiketa.

2021/​09/​02 Errotxa­pea­ko Gaz­tetxea des­alo­ja­tu dute. 6 atxi­lo­tu eta 40 iden­ti­fi­ka­tu­tik gora.

2021/​09/​03 28 egun eta gero, gose eta komu­ni­ka­zio gre­ba­ri amaie­ra eman dio Iña­ki Bil­bao “Txi­ki­to” pre­so politikoak.

2021/​09/​04 Errotxa­pea­ko des­alo­joa­ren aur­ka­ko kaze­ro­la­dan iden­ti­fi­ka­zioak burutzen dira.

2021/​09/​06 20 urte­ko ema­ku­me bat atxi­lo­tu dute Gas­tei­zen PP-ko kide bati era­so egi­tea­ga­tik egotzita.

2021/​09/​10 Lan juri­di­ko eta anto­la­kun­tza gai­ta­su­na­ri esker Gas­teiz­ko Zen­tro Sozia­lis­ta­ren hus­tea atze­ratzen dute.

2021/​09/​13 Jen­dar­meek Haz­par­ne­ko gaz­tetxea hus­ten dute.

2021/​09/​15 4 gaz­te atxi­lotzen dituz­te Lapur­din uztai­la­ren 14an Doni­ba­ne Lohi­zu­nen egin­da­ko mani­fes­ta­zioa­ren harira.

2021/​09/​16 15 urte­ko zigo­rra ezar­tzen dio­te Mari­xol Ipa­rra­gi­rre pre­so politikoari.

2021/​09/​17 Muna­rri Gaz­tetxe­ko kideei des­alo­jo abi­sua hel­tzen zaie.

2021/​09/​19 3 gaz­te iden­ti­fi­katzen dituz­te Ses­taon eta 4500 euro arte­ko isun bate­kin mehatxatzen dituz­te pro­pa­gan­da poli­ti­koa jartzeagatik.

2021/​09/​21 Arra­sa­ten Vox-en aur­ka­ko pro­tes­te­tan poli­zia kar­gak ego­ten dira.

2021/​09/​22 Sor­tu­ren “Kale­ra info” aldiz­ka­ria ixte­ko agin­dua hel­tzen da Auzi­te­gi Anzio­na­la­ren eskutik.

2021/​09/​22 Ernai­ko kide bati dekla­ratze­ra deitzen dio­te maiatza­ren 7ko mani­fes­ta­zioa­ren harira.

2021/​09/​22 Guar­dia Zibi­lak 600 euro­ko isun bana ezar­tzen die Ekin­klik eta Ahot­sa-ri Aroz­te­gia­ren aur­ka­ko pro­tes­ta bat babesteagatik.

2021/​09/​23 Donos­tia­ko Infer­nu­ko bizi­la­gu­nak epaitzen hasi dira usur­pa­zio delituagatik.

2021/​09/​24 Zipaioek Tuba­cex-eko lan­gi­le bat era­ma­ten dute.

2021/​09/​25 Topa­gu­ne Sozia­lis­ta­ren aur­kez­pe­na debe­katzen dute Gasteizen.

2021/​09/​25 Zipaioek Aba­di­ñon AHTren aur­ko pro­tes­ta batean 20 per­tso­na iden­ti­fi­ka­tu dituzte.

2021/​09/​25 Piko­le­toek Jar­kik Leitzan anto­la­tu­ta­ko Guda­ri Egu­nean kon­tro­lak jarri dituz­te eta bi auto­bu­se­ko per­tso­na guz­tiak iden­ti­fi­katzen dituzte. 

2021/​09/​27 Biz­kai­ko meta­le­ko bi lan­gi­leei 23 hila­be­te­ko espetxe zigo­rra eskatzen die­te 2019an egin­da­ko gre­ba­ren harira.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *