Valen­ti­na eta Gaiz­ka aske 5.000 euro­ko fidantzapean

Espai­nia­ko Esta­tuak ia 9 hila­be­te bahi­tu ostean, Valen­ti­na eta Gaiz­ka aske gera­tu­ko dira 5.000 euro­ko fidan­tza­pean. Gogo­ra­tu nahi dugu Ertzain­tza, EAJ­ren poli­zia tor­tu­ratzai­lea, izan zela ope­ra­zioa pis­to­laz buru­tu zue­na. Auzi­te­gi Nazio­na­le­tik iga­ro ostean, kar­tze­lan sar­tu dituz­te gaur arte. Zie­ga alda­ke­ta eten­ga­beak, iso­la­men­duak, erres­pe­tu modu­luak, dis­per­tsioa eta abar izan dira bahi­tu­ta­ko bi mili­tan­te poli­ti­ko horien egunerokoa.

Tin­ko era­kun­de­tik, Gaiz­ka, Valen­ti­na eta bere ingu­rua zorion­du nahi ditu­gu erre­pre­sioa­ren aurrean tin­ko man­ten­du iza­na­ga­tik, gaue­tik goi­ze­ra Esta­tuak per­tso­na gisa eta mili­tan­te gisa sun­tsi­tu nahi duen zie­ga baten bakar­da­dean ikus­ten den mili­tan­te poli­ti­ko orok era­kutsi behar duen jarre­ra­ri dago­kio­nez, era­kutsi­ta­ko duin­ta­su­na eta tin­ko­ta­su­na jarrai­tu beha­rre­ko ere­dua dira.

Bes­tal­de, gogo­ra­tu nahi dugu due­la gutxi bes­te bi per­tso­na atxi­lo­tu zituz­te­la Lekei­tion, Gaiz­ka eta Valen­ti­na­ren ope­ra­ti­bo bera­re­kin lotzen dituz­te­nak. Beraz, orain­goz 4 dira pro­ze­su judi­zial honi aurre egin behar diotenak.

Irmo­ki salatzen dugu EAJ­ren eta bere poli­zia arma­tua­ren eta Esta­tu espai­nia­rra­ren artean dagoen lan­ki­detza estua, azken horrek ez bai­tu ete­nik izan bere atza­pa­rre­ta­tik pasatzen diren eus­kal mili­tan­te­ak tor­tu­ratzen. Horren adi­bi­de gar­bia 13/​13 suma­rio­ko tes­ti­gan­tze­tan iku­si ahal izan dugu orain dela gutxi. Pro­ze­su guz­tia Guar­dia Zibi­lak, eta Auzi­te­gi Nazio­na­lak babes­tu­ta, egin­da­ko tor­tu­ra, irain eta sexu-era­soen dekla­ra­zio bel­dur­ga­rriek mar­katzen dute. Azke­nik, berres­ten dugu beha­rrez­koa dela Amnis­tia osoa­ren alde­ko borro­ka aurre­ra era­ma­tea eta egu­nez egun, Eus­kal Herria zapal­tzen duten Esta­tuen aur­ka­ko borro­kan, lan­gi­le­ria eta gai­ne­ra­ko herri-sek­to­reak pai­ratzen duten erre­pre­sioa­ri aurre egi­te­ko behar diren tres­nak antolatzea.

ERREPRESIOAREN AURREAN TINKO!
AMNISTIA OSOA!

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *