Herri erre­bel­de eta borro­ka­la­ria­ri | Amnis­tia Ta Aska­ta­su­na

Gose-gre­ba buka­tutzat ema­tea era­ba­ki nue­nean (ega­rri gre­ba ere hasie­ran), era­ba­ki horren berri eman nion nire fami­lia­ri, eta publi­ko egin zezan eska­tu nion. Gai­ne­ra­tu nion ere las­ter jaki­na­ra­zi­ko nue­la zer­ga­tik eten nuen hain borro­kal­di gogo­rra.

Bada­ki­zue zein­tzuk izan ziren pre­son­de­gi hone­tan ger­ta­tu ziren ger­tae­rak, zein­tzuk, aldi berean, eran­tzun erre­pre­si­boa era­gin zuten, eta, era berean, jada amai­tu­ta dagoen borro­ka hau has­te­ko era­ba­kia era­gin zuten.

Orain neu naiz, apur­ka-apur­ka, hemen espetxean hasi­ta­ko borro­kak Eus­kal Herrian izan duen era­gi­na­ren tamai­naz jabetzen ari dena, eta onar­tu behar dut harri­tu­ta eta, neu­rri batean, gai­nez­ka egin­da nagoe­la.

Espetxe honen barruan ger­ta­tu zena, maiatza­ren 9an eta 10ean, argi eta gar­bi gogo­ratzen dut, mili­tan­te poli­ti­ko gisa har­tu nituen era­ba­kiak gogo­ratzen ditu­dan beza­la (har­tu behar izan nitue­nak!).

Are gehia­go, aditze­ra eman die­za­zue­ket borro­ka buka­tu eta egun gutxi­ra ger­tae­ra horiei buruz eta har­tu­ta­ko era­ba­kiei buruz egin dudan balo­ra­zioa.

Borro­ka horri eki­tea, berau gal­du edo ira­ba­zi baino gehia­go, beha­rrez­koa zen. Espetxe barru­tik entzun zen oihua hil ala bizi­koa zen; izan ere, horren bidez, pre­so guz­tien bizi-bal­din­tzen sala­ke­ta adie­ra­zi nahi zen, are gehia­go COVID-19ren eto­rre­ra­re­kin, eta pre­so poli­ti­koen kasuan duen era­gin eran­tsia­re­kin, sal­bues­pe­nez­ko eta bene­ta­ko sarras­ki poli­ti­ka pai­ratzen ari bai­ka­ra.
Are min­ga­rria­goa izan zen garra­si hura, egun osoan zehar, eta hain­bat aldi­tan, espetxe-sis­te­ma zigor­tzai­le horren egi­leen alde­tik jasan behar izan nituen tra­tu txar eta heriotza-mehatxuen­ga­tik.

Nire ustez, eta nire kon­tzien­tzia poli­ti­ko­tik, hemen espetxean ger­ta­tu denaz gau­za garran­tzitsu bat izan da ohar­ka­bean iga­ro dena: per­tso­na tal­de batek egu­ne­ro kon­tzen­tratzea era­ba­ki iza­na COVID-19a­ren eto­rre­ra­ren aurrean, erre­pre­sio kudea­ke­ta­tik era­to­rri­ta­ko esku­bi­de poli­ti­ko eta sozia­len urra­ke­ten­ga­tik, eta, hain zuzen ere, kon­tzen­tra­zio horiek espetxe baten barruan egi­tea, eta ez, logi­koa­goa izan­go litza­te­keen moduan, kale­tik; hala ere, jabetzen naiz COVID-19a uste­ka­bean iritsi zela kale­ra ere, kon­fi­na­men­du gogo­rra pai­ra­tu beha­rra­re­kin bate­ra.

Une horre­ta­tik aurre­ra ger­ta­tu­ta­ko guz­tia (bai hemen barruan, zein kan­poan) izan da, mutu­rre­ko pro­tes­ta hau garatze­ko hau­tuak mere­zi izan due­la sen­tia­raz­tea lor­tu due­na, eta egin­da­ko alda­ke­ta posi­ti­bo­ki balo­ra­tu behar dut, nire bizitza lehen zegoen arris­ku berean ez dagoe­la sen­titzea ahal­bi­de­tu bai­tu. Hori guz­tia, berriz diot, hor­ma­ren bi aldee­tan egin­da­ko borro­ka­ri esker.

Ez dago zalan­tza­rik guz­ti hau ordai­na­ra­zi­ko dida­ten egu­na iritsi­ko dela; izan ere, orain­go hone­tan, lezioa guk eman dugu, bai­na egia da pro­tes­ta eta mobi­li­za­zioa­ren ondo­rioz sor­tu­ta­ko bes­te egoe­ra berri hone­tan zai­la­goa izan­go zaie­la beren heriotza-mehatxu kol­da­rrak gau­zatzea, epe labu­rrean behin­tzat.
Borro­ka­re­kin behar bes­te den­bo­ran jarraitze­ko uste sen­doa nuen; izan ere, aurre­ko komu­ni­ka­zio publi­koan azal­du nue­nez, bizi­rau­te­ko ber­me gehien, alda­rri­katzen nuen egoe­ran ikus­ten dut: pre­so eta pre­so poli­ti­ko guz­tien abe­rri­ratzea­ren bidez. Gai­ne­ra, pre­son­de­gia­ren aurrean eran­tzun beha­rra zegoen, pre­soe­ki­ko izan zuen jarre­ra erre­pre­si­boa­ga­tik, gehien­go esan­gu­ratsu bat egi­ten ari ginen kon­tzen­tra­zioak zire­la eta.

Nire egu­ne­ro­ko­ta­su­nak, borro­kan zehar, arlo per­tso­na­lean, pre­son­de­gia­re­kin izan­da­ko pul­tsua­ri buruz sen­ti­tu eta pen­tsa­ra­zi dit, ez gai­ne­ra­koen­gan­dik banan­du­ta­ko era­kun­de baten aur­ka­ko borro­ka beza­la, bai­zik eta kar­tze­la-sis­te­ma­ren oina­rri den bide­ga­be­ke­ria eta erre­pre­sio sare horren guz­tia­ren aur­ka­ko borro­ka gisa.

Egia da ia egu­ne­ro izan duda­la harre­ma­na tele­fo­noz, bai abo­ka­tue­kin, bai fami­lia­re­kin, bai lagu­nen zir­ku­lu hur­bi­la­re­kin. Sen­tsa­zioa zen ni espetxe sis­te­ma zigor­tzai­le horren aurrean nuen borro­kan zen­tra­tua nen­goe­la, eta egia da hasie­ran ez nin­tze­la era­bat jabetzen hor kan­poan iza­ten hasi zen inpak­tuaz.

«A ze aurri­kus­pen fal­ta nire par­te­tik», pen­tsa­tu nuen, pro­tes­ta gogor horri eki­tea haus­nar­tzen ari nin­tze­la, batez ere osa­sun mai­lan eta gure kla­se etsaien esku­tik era­gin­go ziz­ki­dan ondo­rioen­ga­tik.

Sufri­tu, pre­so gau­den guz­tiok sufritzen dugu, bai­na gure artean ere egoe­ra hori modu ezber­di­nean pai­ratzen dugu; izan ere, egun batean ere ez dut ahaz­ten doze­na­ka kidek nik neuk baino bizi-bal­din­tza oke­rra­goak dituz­te­la.

Sen­ti­be­ra­ta­sun eta enpa­tia han­dia sen­titzen dut gai­xo­ta­sun larriak eta/​edo sen­dae­zi­nak dituz­ten kidee­kin, sen­ti­be­ra­ta­su­na eta enpa­tia urteak dara­matza­ten kidee­kin, adi­ne­ko kidee­ki­ko sen­ti­be­ra­ta­su­na eta enpa­tia, urte asko­ta­ko espetxeal­dia biz­ka­rrean dute­la; sen­ti­be­ra­ta­sun eta enpa­tia hori ez da inoiz agor­tzen iso­la­men­du gale­rie­tan urte gehie­gi dara­matza­ten kidee­ki­ko. Sen­ti­be­ra­ta­sun eta enpe­tia seni­de guz­tie­ki­ko eta pai­ratzen duten sufri­men­dua­re­ki­ko, zei­na, aste­rik aste, isla­da­tua ikus­ten dudan nire hur­koen aur­pe­gi­tan.

Pri­bi­le­gia­tua nai­ze­la esan deza­ket, des­kri­ba­tu berri ditu­dan kide guz­tien egoe­re­kin eta bizi-bal­din­tze­kin alde­ra­tu­ta, zei­nak, ez zaiz­kiee men­de­ku huts eta gogo­rra­ga­tik baka­rrik pai­ra­ra­zi egi­ten, bai­zik eta gure etsaien estra­te­gia poli­ti­koa­ga­tik; izan ere, beti bila­tu izan dute sun­tsi­ke­ta per­tso­na­la eta mili­tan­tea, beren interes poli­ti­koei eran­tzu­ten dien hel­bu­ru gisa, egun­go zapal­kun­tza- eta men­de­ratze-sis­te­ma­ri eus­te­ko.

20 egun ingu­ru nera­matzan borro­kan, eta orduan hasi nin­tzen Eus­kal Herri­ko kalee­tan ger­tatzen ari zena­ri buruz­ko ideia argia­goa sor­tzen. Geroa­go, bes­te herri batzue­tan izan­da­ko oihar­tzu­na­ren berri izan­go nuen. Lehe­nik eta behin, arre­ta jar­tzen diot kalee­tan lor­tzen ari zen mobi­li­za­zio eta akti­ba­zio mili­tan­te­ari (eta bes­te mai­la batean bes­te espetxe batzue­tan ere bai). Ondo­ren, Eus­kal Herri­ko bizitza poli­ti­koan sor­tzen hasi ziren ondo­rioez ohar­tzen naiz.

Hori guz­tia balo­ratzen dut, neu­rri batean, elkar­ta­su­na­ren eta kez­ka­ren ikus­pe­gi­tik, jaso­ta­ko tra­tu txa­rren eta heriotza-mehatxuen ondo­ren jasa­ten ari nin­tzen egoe­ra zai­la­re­ki­ko, bai­na bai­ta egi­ten ari nin­tzen erre­bel­dia eta borro­ka kei­nua­re­ki­ko ere.

Bes­tal­de, askoz gehia­go balo­ratzen dut ger­ta­tu­ta­koa; izan ere, aldez aurre­tik zegoen kon­pro­mi­so mili­tan­te­tik abia­tu­ta, balio izan du, berriz ere, pre­so poli­ti­kook jasa­ten dugun egoe­ra­ren gaia, mai­la guz­tie­tan, berri­ro ate­ra dadin gil­tza­pean zegoen kutxa­tik, berriz ere mahai gai­nean jar­tze­ko, mere­zi duen ikus­ga­rri­ta­su­na eta pre­mia ema­nez.

Hori ezin zuen nik egi­ten nuen borro­kak baka­rrik sor­tu, nahiz eta hori pen­tsatzen duten per­tso­nak eta mili­tan­te­ak egon.
Egia esan, uste dut azken urteo­tan nola­bai­te­ko «hazi­te­gi» modu­ko bat sor­tu dela gu guz­tion artean, alde bate­tik, sek­to­re ofi­zia­lis­tak gai hone­tan egin­da­ko kudea­ke­tak ez due­la­ko era­gin­kor­ta­su­nik izan edo frui­tu­rik eman, eta bes­te­tik, gai honen ingu­ru­ko alda­rri­ka­pen his­to­ri­koak inoiz alde bate­ra utzi ez dituz­ten era­kun­deek egin­da­ko lana­ri esker ere. Beren erre­bel­dia­ga­tik eza­gu­tu dugun herri hon­ta­ko kaleek beti izan duten mobi­li­za­zio eta akti­ba­zio poli­ti­koa­ren mai­la berres­ku­ratze­ko lanean ari diren era­kun­deak. Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua (AEM) ez ezik, amnis­tia­ren alda­rri­ka­pe­na alde bate­ra utzi gabe modu auto­no­moan anto­latzen diren tal­de horiez eta erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko bes­te batzuez ere ari naiz. Hori guz­tia area­go­tu egi­ten da, nola ez, hamar­ka­daz hamar­ka­da gu zapal­tzen jarraitzen duten esta­tuek gai hau kon­pon­tze­ko urratsak ema­te­ko orduan era­kus­ten duten itxi­ke­ria­ga­tik.

Atse­ka­be horre­ta­tik abia­tu­ta, lehen aipa­tu­ta­ko «hazi­te­gia» onduz joan da, eta gero eta jen­de gehia­go bil­du da, bai­na bere­zi­ki aipa­tu­ko nituz­ke eus­kal gaz­te­ria erre­bel­dea osatzen duten belau­nal­di berriak.

Pre­son­de­gi barru­tik entzun zen garra­siak, kaleak berriz argi­tu zituen txin­par­ta izan zate­keen.
Bai­na argi hori ez zate­keen posi­ble izan­go due­la urte batzue­ta­tik hona egi­ten ari den lan mili­tan­te­rik gabe, eta, jaki­na, gaz­teen par­te har­tze sen­do­rik izan gabe kale­ra ate­ra eta baraual­diak egi­te­ko orduan, Patxi Rui­zen egoe­ra­ga­tik ez ezik, pre­so, erre­fu­xia­tu eta depor­ta­tuok osatzen dugun erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­ko mul­tzoa­ren egoe­ra ere salatze­ko.

Hori guz­tia ger­ta­tu da esta­tua­ri des­afio egi­ten zenio­ten bitar­tean, eza­rri­ta­ko kon­fi­na­men­duak zuen aha­le­gi­na­ri meri­tu bikoitza ema­nez.

Gaz­teok, eta ez hain gaz­teok, kale­ra modu des­ber­di­ne­tan irte­te­ko izan ditu­zuen arra­zoiei dago­kie­nez, ima­ji­na deza­ket denak ez dire­la bide bere­tik joan­go.
Arra­zoiak edo­zein dire­la ere, txa­lo­tu bes­te­rik ezin ditut egin. Bene­tan txa­lotzen zai­tuz­tet, eta alde bate­ra uzten ditut gai honen ingu­ruan ditu­dan uste sen­do­ak ( eza­gutzen ditu­zue­nak, publi­ko egin bai­ni­tuen). Eta hori egi­ten dut, gaur egun­go egoe­ran garran­tzi han­dia­goa ema­ten dio­da­la­ko kale­ra eten­ga­be irte­tea­ri, egin duzuen beza­la, eli­te txi­ki batek era­ba­ki beza­la baino: urtean behin, urta­rri­lean, eta ia inoiz gau­zatzen ez diren kan­pai­nen ira­gar­kie­kin.

Kalea beti izan da topa­le­ku. Sala­ke­ta­ra­ko eta hel­bu­ru poli­ti­ko eta sozia­lak lor­tze­ko bes­te tres­na poli­ti­ko bat izan da, eta kalean lor­tu dira nire belau­nal­di­kook «goza­tu ditu­gun» esku­bi­deak, gure gura­soek eta aito­na-amo­nek isu­ri­ta­ko izer­di eta odo­la­ri esker. Esku­bi­de horien gai­nean ezer gutxi daki­te belau­nal­di berriek; izan ere, ken­du egin diz­ki­gu­te, kapi­ta­lis­moa­ren ize­nean zapal­tzen gai­tuz­te­nen olda­rral­dien ondo­rioz.

Berri­ro kale­ra irten beha­rra dago, berri­ro elkar­tu eta berrel­kar­tu. Hori ez dut esa­ten soi­lik irten­bi­de bat bilatze­ko azken hamar­ka­de­tan eus­kal lurre­tan bizi izan den gataz­ka poli­ti­koa­ren ondo­rioe­ta­ko baten par­te garen gu guz­tion­tza­ko, bai­zik eta guz­tion artean, zapal­tzen gai­tuen uzta­rria gai­ne­tik ken­tzen lagun­du­ko digun mugi­men­du poli­ti­koa disei­na­tu ahal iza­te­ko. Mila urte­ta­ko lurral­de hau des­age­rra­ra­zi deza­keen uzta­rria, kapi­ta­lis­moa­ren berez­ko intere­sen morroi bihur­tu arte; izan ere, gure arba­soek pai­ra­tu zuten oku­pa­zioa eta zapal­kun­tza pai­ratzen jarraitzen dugu guk, eta belau­nal­di berriek modu larria­goan pai­ratzen hasi dira.

EPP­Kren ize­nean idaz­ten dute­nek dio­te­nez, pre­so poli­ti­ko guz­tiei apli­katzen zaien sal­bues­pen poli­ti­ka­ren bes­te bik­ti­ma bat izan naiz, COVID-19a­ren eto­rre­rak are larria­goa bihur­tu due­na. Aipa­tua izan nai­ze­nez, zehaz­ta­pen hau egin behar dut: bik­ti­ma ez, jaun andreok. Ni, pre­so dau­den bes­te mili­tan­te poli­ti­ko asko beza­la, sal­bues­pe­nez­ko poli­ti­ka horren bera­ren ERANTZUNA naiz. 

Bes­tal­de, bide­ga­bea litza­te­ke espetxe hone­tan dau­den lagu­nei nire esker ona ez adie­raz­tea, borro­kan egon nai­zen den­bo­ra hone­tan eskai­ni dida­ten erres­pe­tu eta tra­tu ona­ga­tik. Argi­tu nahi dut nik neuk eska­tu nie­la borro­ka hau baka­rrik egi­tea. Hala­ber, eska­tu nien inola­ko borro­kal­di­rik ez egi­te­ko nire­kin elkar­ta­su­nean. Bada­kit kez­ka­tu­ta zeu­de­la zuen egoe­ra­re­kin. 

Ez litza­te­ke bidez­koa izan­go egoe­ra latz honen aurrean Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­duak (AEM) nire­kin izan duen joka­bi­dea mere­zi duen beza­la ez balo­ratzea, ez eta lehen aipa­tu­ta­ko tal­deak eta pre­soen esku­bi­deen alde borro­katzen duten elkar­teak ere, hala nola Salha­ke­ta, Pro­noia eta Mur­tzia­ko eskual­de hone­tan hain­bes­te­ko elkar­ta­su­na eta babe­sa hela­ra­zi dida­ten bes­te batzuek. 

Aipa­men bere­zia egin nahi diot nire abo­ka­tuek egin­da­ko lan juri­di­ko neur­te­zi­na­ri. Bai­ta nire fami­lia eta lagu­nen zir­ku­lua­ri ere, bere alde­tik egin­da­ko lan esker­ga dela eta (oso gogo­rra, batzen gai­tuz­ten lotu­ra emo­zio­nal estuen­ga­tik). 

Eske­rrak eman nahi diz­kiet ere Gali­za­ko eta Kata­lu­nia­ko lurral­dee­ta­tik eto­rri­ta­ko elkar­ta­su­na­ri eta mobi­li­za­zioei, bai eta geo­gra­fi­ko­ki urrun bai­na borro­ka bera­ren bidez elkar­tu­ta­ko bes­te herri batzue­ta­tik eto­rri­ta­koei ere; modu per­tso­na­lean jaso­ta­ko elkar­ta­su­na­ri, bida­lia izan den samur­ta­sun bera­re­kin jaso bai­tut, eta bai­ta bere aska­ta­su­na­ren alde borro­kan jarraitzen duen eus­kal herri hone­ta­ra bida­lia izan dena­ri. 

Kon­ta­ki­zun hone­kin amaitze­ko, gose gre­ba uzte­ko era­ba­kia har­tze­ra bul­tza­tu nau­ten arra­zoiak azal­du­ko ditut: Kan­poan ger­tatzen zen guz­tia uler­tu nue­nean, kon­tu­ra­tu nin­tzen, borro­kan jarrai­tuz gero, nire osa­sun egoe­ra­ri dago­kio­nez, larria­gotze edo zori­gaiz­to­ko amaie­ra batek inoiz nahi izan ez eta nahi izan­go ez nuen egoe­ra bat sor zeza­kee­la. Zapo­re min­gotsa­re­kin, aurre­ko komu­ni­ka­zioan eza­rri­ta­ko hel­bu­ruak lor­tu ez ditu­gu­la­ko, eta orain­dik era­ba­ki­rik ego­kie­na izan den jakin ez arren, orain balio han­dia­goa ema­ten diot kalean berriz elkar­tzea­ri, anto­la­tu­ta, zori­gaiz­to­ko amaie­ra baten ondo­rioei baino. Uste dut unea dela sor­tu­ta­ko mugi­men­dua haz­te­ko, ez inplo­sio­natze­ko.

Pen­tsa­ra­zi dida­zue, eta sinetsa­ra­zi, orain zuek zare­te­la zuen kon­pro­mi­so indi­bi­dual eta mili­tan­te­are­kin due­la aste batzuk hasi­ta­ko borro­ka­ren leku­koa har­tzen duzue­nak. Kale­ra ate­ratzen jarrai­tu­ko duzue­la, harik eta pre­so poli­ti­ko guz­tiak, mili­tan­tzia poli­ti­ko­ko gure ere­due­tan bereiz­ke­ta­rik egin gabe, askatzea lor­tu arte. Ez da onar­ga­rria hile­rrie­ta­ko bakea, ezta zapal­tzai­leek eskai­ni eta erre­for­mis­tek onar­tzen duten pax-erro­ma­ta­rra ere.
Hel­bu­ru horiek lor­tze­ko, anto­la­ke­ta eta borro­ka!

Borro­ka da bide baka­rra
 – Patxi Ruiz, mili­tan­te poli­ti­ko pre­soa-

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *