Borro­kak ez du ete­nik: Elkar­ta­su­na

Gure Mugi­men­duak bere inter­ben­tzio lerroa Eus­kal Herrian garatzen duen arren, arre­ta han­diz jarraitzen du bes­te zen­bait pro­ze­su, fun­tsean euren hel­bu­ruek guree­kin zer iku­si han­dia bait dute. Hau da, euren herriak askatzea­ga­tik eta kapi­ta­lis­mo eta inpe­ria­lis­moa­ren aur­ka borro­katzea­ga­tik bahi­tu­rik dau­den pre­so poli­ti­koen­tzat gure elkar­ta­su­na adie­raz­ten die­gu.

Mila kasu sala­ga­rri badau­de ere, bi egoe­ra zehatzez ari­tu­ko gara orain­go hone­tan. Bata men­de­bal­de­ko Euro­pa­koa, bes­tea Hego Ame­ri­ka­koa. Biak urrun eta biak ger­tu borro­ka dela eta.

Lehen­bi­zi Lian Cambelle‑z ari­tu­ko gara eta hari­ra joko dugu. Hamar urte dara­matza Inpe­ria­lis­moak Lian Cam­bell mili­tan­te erre­pu­bli­ka­rra Hego Irlan­da­tik Litua­nia­ra estra­di­tatze­ko saia­ke­rak egi­ten.

Ez dugu ahan­tzi behar Litua­niak pre­son­de­gi sekre­tuak ditue­la non mili­tan­te poli­ti­koak, izku­ta­tu, tor­tu­ra­tu eta entre­ga­tu egi­ten dituen, beti ere C.I.A.-ren agin­du­pean eta bere estal­du­ra poli­ti­ko eta finan­tza­rioa­re­kin. Gau­zak horre­la, Lian Cam­bell irlan­dar mili­tan­te poli­ti­koa izan­da, bere bereha­la­ko aska­ta­su­na exijitzen dio­gu Irlan­da­ko gober­nua­ri.

Txi­le eta Argen­ti­nak oku­pa­tua den Maputxe Herria dugu. Gaur egun ia 30 pre­so poli­ti­ko maputxe gose gre­ban dau­de zen­bait espetxee­tan barreia­tu­rik. Ez da erre­za albis­te fida­ga­rriak esku­ratzea bai­na baten batek 100 egu­ne­tik gora dara­matza gose gre­ban. Batzuk ega­rri gre­ban sar­tzear dau­de, jada­nik sar­tu ez badi­ra. Kasu hone­tan Txi­le­ko gober­nu faxis­tak ez ditu gose gre­ban dau­den pre­so maputxe hauek pre­so poli­ti­koak dire­nik onar­tzen. Pre­miaz­ko egoe­ra eta guz­tiz larria dela esan beha­rrik ez dago.

Gre­ba­la­rien alda­rri­ka­pen tau­la ez dugu zehatz mehatz eza­gutzen bai­na euren borro­ka­ren mamia­ri lotu­rik dago. Hau da, maputxeak ez dira ez txi­le­ta­rrak ezta argen­ti­na­rrak ere ez. Txi­le eta Argen­ti­nak oku­pa­tu eta lapur­tu­ri­ko maputxeen lurral­deak maputxeei itzu­li behar diz­kie­te. Hots, bere nazioa eta, euren komu­ni­ta­tea­ren jabe iza­tea onar deza­ten, bi esta­tu oku­patzai­leen sis­te­ma­tik at.

Pre­so poli­ti­ko maputxeak ASKATU!!!

Lian Cam­bell-en estra­di­zioa­ri EZ!!!

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua (2020−08−24)

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *