Patxi­ren ingu­ru­ko infor­ma­zioa gose gre­ba utzi eta gero

Ohar honen bidez Patxi­ren egoe­ra­ren ingu­ru­ko infor­ma­zioa ema­te­ra gatoz, gose gre­ba utzi eta bi egu­ne­ra. Here­ne­gun, gose gre­ba utzi zuen egu­nean, esfor­tzu izu­ga­rria izan zen bera­ren­tzat eri­zain­de­gi­ko modu­lu­tik 10.era joa­tea. Eskai­le­rak igotzea ere kos­ta­tu zitzaion pila­tu­ta­ko ahu­le­zia­ga­tik. Lehe­nen­go egun horre­tan die­ta liki­doa jaso zuen, zukuen bidez, eta on egin zion.

Gaur etxe­ra dei­tu du eta ama­ri azal­du dio die­ta ondo ema­ten ari zaiz­kio­la eta gor­putza egon­kor­tzen hasi dela. Sagar ego­sia eta pata­ta zein kala­ba­za pureak jan ahal izan ditu. Agen­tzie­ta­tik zabal­du dute­na­ren kon­tra, Patxik ez ditu 4 kilo gal­du gose eta ega­rri gre­ban zehar, bai­zik eta 16 kilo.

Zaha­rra da mili­tan­te poli­ti­koen gose gre­bak fal­tsuak diren ideia zabal­tze­ko etsaia­ren estra­te­gia. Lehe­na­go ere eza­gu­tu ditu­gu horre­la­koak, eta ezin zita­la­goa izan bere esku­bi­deak defen­datze­ko bes­te bide­rik aur­kitzen ez duen per­tso­na baten borro­ka gogo­rra­ri buruz gezu­rrak botatzea baino. Zoritxa­rrez, faxis­ten par­te­tik ez ezik, sozial­de­mo­kra­zia auto­no­mis­tak ere zalan­tzan jarri du Patxik ega­rri gre­ba egin iza­na, Vocen­to, OK Dia­rio, El Inde­pen­dien­te eta antze­ko sasi-egun­ka­rie­kin lerrokatuz.

Gil­tzu­rru­nean akat­sa iza­tea­ren ondo­rioz ospi­ta­le­ra­tua izan eta gero, Patxik eda­tea­ri ekin zion pisu pix­ka bat berres­ku­ra­tuz. Hau ger­tatzen da gor­putza hidra­ta­zio­rik gabe egon­da, eda­tean ura xur­gatzen has­ten dela­ko. Gero, berri­ro hasi zen pisua gal­tzen gose gre­ba­ren ondo­rioz, esan beza­la, 16 kilo gal­du arte.

Azken hila­be­te hone­tan zehar, sek­to­re ber­be­re­ta­tik (egun­ka­ri faxis­tak eta sozial­de­mo­kra­zia auto­no­mis­ta) zalan­tzan jarri da Patxi­ren osa­sun men­ta­la. His­to­rian zehar ohi­koa izan da mili­tan­te iraul­tzai­leak ero gisa aur­kez­tea haien izae­ra poli­ti­koa argu­dio­rik eman behar izan gabe botatzen saiatze­ko. Ze bule­go poli­ti­ko­tan egin duten Patxi­ren ingu­ru­ko diag­nos­ti­ko psi­ko­lo­gi­koa gal­de­tu nahi genie­ke horre­la­ko zabo­rra zabal­tzen dute­nei. Ze nola­ko erres­pe­tu fal­ta lehe­nen­go lerro­ko mili­tan­te batekiko.

Patxik 18 urte dara­matza kar­tze­lan, bi aldiz izan da atxi­lo­tua, bi aldiz inko­mu­ni­ka­tua, bi aldiz espetxe­ra­tua eta bi aldiz basa­ti­ki tor­tu­ra­tua. 15 urte eman ditu iso­la­men­du gale­ria­tan. Eta gose gre­ban zehar bere kon­fian­tzaz­ko psi­ko­lo­goa­re­kin kon­tak­tuan egon da. Nor­bai­tek ima­ji­na deza­ke, adi­bi­de bat jar­tzea­rren, bortxa­tu duten ema­ku­me bat ero moduan tra­ta­tu­ko balu­te psi­ko­lo­go bate­kin hitz egi­tea­ga­tik? Ba hori da inola­ko eti­ka­rik gabe­ko zen­bait jen­dek Patxi­re­kin egin duena.

Gose gre­ba uzte­ko Patxi­ren arra­zoiei dago­kie­nez, berak idatzi nahi zitue­la esan zuen, eta atzo horri gehi­tu zion agian egun batzuk behar­ko ditue­la sen­titzen duen ahu­le­zia dela-eta. Bada­ki­gu gaur egun bereha­la­ko­ta­su­nak agin­tzen due­la albis­teen espa­rruan, bai­na egun batzuk itxoi­teak ez ditu zer­tan aldatzen Patxi­ren borro­ka­ren non­dik nora­koak ezta egin behar duen ira­kur­ke­ta­ren balioa. Uler­kor­ta­su­na eta pazien­tzia eskatzen dugu.

Azke­nik, Patxi­ren borro­kak age­rian utzi du kar­tze­la­ren kru­del­ta­su­na bai­ta bere zere­gin baka­rra per­tso­nak apur­tzea dela ere. Horre­ga­tik borro­ka ez da hemen amaitzen. Hain­bat mobi­li­za­zio man­ten­tzen dira eta aha­lik eta las­te­rren eki­men berriak eman­go ditu­gu eza­gutze­ra. Gora Patxi, eta jo eta ke amnis­tia lor­tu arte!

Bihar mobi­li­za­zioak Bil­bon Sabin Etxea­ren aurrean, Donos­tian Bule­ba­rrean, Legu­tion, edo­ta igan­dean Onda­rroan, bes­teak beste.

Eus­kal Herria, 2020ko ekai­na­ren 12a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on Facebook
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.