Larun­ba­te­ko amnis­tia­ren alde­ko mani­fes­ta­zioa debe­ka­tu dute

Ohar honen bidez jaki­na­ra­zi nahi dugu Espai­nia­ko Gober­nuak Nafa­rroan duen Dele­ga­zioak debe­ka­tu egin due­la larun­bat hone­ta­ra­ko, ekai­nak 27, “Borro­kak ez du ete­nik. Amnis­tia osoa!” lelo­pean dei­tu­ta zegoen mani­fes­ta­zioa. Debe­kua­ren aitza­kia, orain­goan, komu­ni­ka­zioa epez kan­po egin­da dagoe­la eta urgen­tzia bidez deitze­ko moti­ba­zio­rik ez dagoe­la izan da.

Aitza­kia dio­gu mani­fes­ta­zioen debe­kuak eten­ga­beak dire­la­ko Nafa­rroan, hauek faxis­tek dei­tuak ez dire­nean. Patxi Rui­zen egoe­ra salatze­ko mani­fes­ta­zio bat debe­ka­tu zuten Iru­ñean, maiatzean, larrial­di sani­ta­rioa­ren aitza­kia­pean. Ez ordea Vox alder­di faxis­ta­re­na edo zezen­ke­ten alde­koa, izan ere Vox, PSOE, Pode­mos eta zezen­ke­ta-zaleak sis­te­ma eta interes ber­be­ren kudeatzai­le edo­ta onu­ra­du­nak dira.

Azken hila­be­tee­tan eta pan­de­mia­ren tes­tuin­gu­ruan, bene­ta­ko sal­bues­pen egoe­ra bizi izan dugu mun­du osoan eta, ondo­rioz, bai­ta Eus­kal Herrian ere. Herrien eta lan­gi­le­ria­ren esku­bi­de poli­ti­ko oina­rriz­koe­nak ber­tan behe­ra utziak izan dira. Bur­ge­siak opo­si­zio­rik gabe zapal­tzai­le lane­tan aritze­ko auke­ra izan du tar­te hone­tan, eta hari horre­ta­tik nor­mal­ta­su­ne­tik ezer ez dau­kan “nor­mal­ta­sun berria” eza­rri dute. Murriz­ke­tak eza­rri diz­ki­gu­te eta ezar­tzen jarrai­tu­ko diz­ki­gu­te, eta hori guz­tia saia­tu­ko dira egi­ten aur­ka­ko inola­ko eran­tzu­nik gabe.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak beti defen­da­tu du Herriak ez dio­la inori bere esku­bi­deak gau­zatze­ko bai­me­na eska­tu beha­rrik, eta are gutxia­go esku­bi­de horiek urratzen dituz­te­nei. Horre­la era­kutsi genuen 2016ko irai­la­ren 3an Etxa­rrin, Dele­ga­zio ber­be­rak, kasu horre­tan PPren esku, pre­so poli­ti­ko erien aska­ta­su­na­ren alde­ko mani­fes­ta­zioa debe­ka­tu­ta eta Guar­dia Zibi­lak mani­fes­ta­rien aur­ka gogor oldar­tu­ta ere, pro­tes­ta buru­tu genuenean.

Mani­fes­ta­zioa­ren debe­kua jaso duen per­tso­nak hela­ra­zi digu­na­ren ara­be­ra, bihar jaki­na­ra­zi­ko die debe­katzai­leei mobi­li­za­zioa deitzea­ri uko egi­ten dio­la. Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak leku­koa har­tzea era­ba­ki du eta mani­fes­ta­zioa­re­kin aurre­ra jarrai­tu­ko due­la ira­ga­rri nahi du, debe­ku guz­tien gai­ne­tik, faxis­moa­ren kon­tra. Larun­bat hone­tan, ekai­nak 27, mani­fes­ta­zioa buru­tu­ko dugu 18:00etatik aurre­ra Iru­ñean, Erre­ko­le­ten pla­za­tik abia­tu­ta. Borro­kak ez du ete­nik. Amnis­tia osoa!

Eus­kal Herria, 2020ko ekai­na­ren 24a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *