Eus­kal Herri­ko Esku­bi­de Sozia­len Gutu­nak mobi­li­za­zioak dei­tu ditu ekai­na­ren 19rako | BERRI OTXOAK

Etxean gera­tu naiz. Ekai­na­ren 19an kale­ra ate­ra­ko gara

“Luzeak egin zaiz­ki­gu egu­nak. Iku­se­zi­na den zer­bai­tek gure egu­ne­ro­ko­ta­su­na goi­tik behe­ra zehar­ka­tu du eta nor­ma­li­ta­tea hautsi. Dagoe­ne­ko gau­zak alda­tu dira eta ez gara lehen­go­ra buel­ta­tu­ko. Ber­din zai­gu, ordea, guk ez dugu­la­ko nahi aurre­ko nor­ma­li­ta­tea, guk aurre­ra egin nahi dugulako.

Atzean utzi nahi dugu osa­sun kri­si bati eran­tzu­te­ko gai ez den jen­dar­te anto­la­ke­ta. Per­tso­nak, komu­ni­ta­teak eta pla­ne­ta babes­tea lehe­netsi behar da, ez mer­ka­tua, ete­kin eko­no­mi­koa eta jabetza pri­ba­tua. Lan­gi­le eta herri sek­to­reen intere­sak erdi­gu­nean jar­tze­ko unea da. Lehe­nik bizitza!”

Horre­la has­ten da Esku­bi­de Sozia­len Gutu­nak ekai­na­ren 19rako dei­tu dituen mobi­li­za­zioak babes­te­ko Eus­kal Herri­ko doze­na­ka lagu­nek sina­tu­ko duten Mani­fes­tua. Kon­fi­na­men­du eta pan­de­mia­ren aur­ka­ko aste haue­tan, Eus­kal Herri­ko Esku­bi­de Sozia­len Gutu­nak akti­bo jarrai­tu du, batez ere ‘Gizar­te Alda­ke­ta bul­tzatze­ko deka­lo­goa­re­kin’ edo ‘Ez dugu ahaz­tu­ko’ kan­pai­na­re­kin. Ezin da erre­pi­ka­tu aurre­ko kri­sien ondo­ren ger­ta­tu­ta­koa, eta kon­fi­na­men­dua­ren gogo­rre­na iga­ro ondo­ren, kalea berres­ku­ra­tu­ko dugu.

INFO+: http://eskubidesozialenkarta.com/euskal-herriko-eskubide‑s…/


Facebooktwitterredditpinterestlinkedintumblrmail

Sour­ce link 

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *