Kri­si kapi­ta­lis­ta­ren tes­tuin­gu­ru­ko ofen­tsi­ba bur­ge­sa eta espe­ri­men­tu-fro­ga salatze­ko elka­rre­ta­ratzea : Ikas­le Abertzaleak

Gaur, bur­ge­siak hez­kun­tzan kri­si kapi­ta­lis­ta­ren tes­tuin­gu­ruan abia­ra­zi duen ofen­tsi­ba eta espe­ri­men­tu-fro­ga salatze­ko elkar­tu gara.

Azken egu­ne­tan iku­si dugun moduan Hego Eus­kal Herri­ko hain­bat ins­ti­tu­tu ire­ki dira; Eus­ko Jaur­la­ritzak martxan jarri zuen itzu­le­ra pla­na­ren ondo­rio. Behar aka­de­mi­ko han­di­rik izan gabe ikas­le lan­gi­leok hurren­go urte­ko kur­tso hasie­ra­ra lagin gisa era­bi­li nahi gai­tuz­te. Hori dela eta, Ikas­le Aber­tza­leok gre­ba deial­di muga­ga­be dei­tu genuen, hain zuzen espe­ri­men­tu hau geratze­ko asmoz.

Zehaz­ki hurren­goa­ga­tik buru­tu genuen gre­ba deial­dia: Kla­se pre­sen­tzia­len itzu­le­ra pla­na ber­tan behe­ra uztea exijitze­ko egin dugu gre­ba. Horren ordez, ikas­tur­te aka­de­mi­koa amai­tutzat ema­tea eta hiru­ga­rren eba­lua­zio­ko ira­kas­gaien gain­di­pen auto­ma­ti­koa apli­katzea eta opo­rren ohi­ko irau­pe­na erres­pe­tatzea exiji­tu dugu, kla­se tele­ma­ti­koe­ta­ko edu­kia eba­luatze­ko ber­me­rik ez dagoe­la­ko eta kla­see­ta­ra itzul­tzea lan­gi­le kla­sea­ren aur­ka­koa delako.

Ala­bai­na, Selek­ti­bi­ta­tea pres­tatze­ko urte­ro­ko boron­da­tez­ko kla­seak zein Lan­bi­de Hezi­ke­te­ta­ko azter­ke­tak dituz­ten ikas­leek erre­for­tzu­ko kla­se pre­sen­tzia­lak iza­tea posi­ti­boa dela uste dugu, betie­re segur­ta­sun neu­rri apro­po­sak apli­katzen badi­ra eta asis­ten­tzia ez bada derri­go­rrez­koa. Bada­ki­gu Selek­ti­bi­ta­tea­ren izae­ra kla­sis­ta eta arrotza dela, bai­na bada­ki­gu bes­te­rik gabe ber­tan behe­ra uzteak ikas­le lan­gi­leon­gan era­gin nega­ti­boa izan­go due­la ere. Beraz, ohi­ko Selek­ti­bi­ta­te­ren ordez ikas­leoi erraz­ta­su­nak eman­go diz­ki­gun bes­te eba­lua­zio modu pre­sen­tzial bat ezar­tzea alda­rri­katzen dugu.

Hala eta guz­tiz ere, kon­tuan edu­ki behar dugu, orain­dik ere, hezi­gu­neen ire­kie­ra posi­ble dela eta ez badi­tuz­te eza­rri­ta­ko neu­rriak betetzen ire­kie­ra gau­za dadin, aurrean izan­go gaituztela!

Esan beza­la, kur­tsoa­ren berre­zar­pen fal­tsu hau nor­ma­li­ta­te berria­ren apli­ka­zio saia­ke­ra gisa uler­tzen dugu, azken honek hain­bat erre­for­ma jus­ti­fi­katze­ko balio izan due­ta; Ikas­ke­tek kali­ta­te gale­ra oro­ko­rra iza­ten ari dira. Gizar­te­ko espa­rru guz­tie­tan era­gin­go duen pro­le­ta­riotza­ren sakon­tzeak hez­kun­tza­ren kali­ta­tea are gehia­go kol­pa­tu­ko du: lan eta ikas-bal­din­tzen oker­tzea, ikas­ke­ta kos­tuen han­ditzea, arra­ka­la digi­ta­la, segre­ga­zioa eta abar luze bat.

Hez­kun­tza pai­ratzen ari den infor­ma­ti­za­zioa eta ikas­leon kon­trol sozia­la inten­tsi­fi­ka­tu egin da ere. Ikas­ke­ta pro­ze­sua geroz eta men­de­koa­goa da, Goo­gle beza­la­ko kor­po­ra­zio han­die­ki­ko, azken horiek hez­kun­tzan duten inter­ben­tzio tek­ni­koa­ren gai­ta­su­na han­di­tuz. Era berean, kon­trol sozia­le­ra­ko tek­no­lo­gien pisua han­ditzea aurrei­kus­ten dugu, Inika eta Ale­xia beza­la­ko apli­ka­zioen bitar­tez, esaterako.

Horri guz­tia­ri aurre egi­te­ko, hez­kun­tza­ren gai­ne­ko lan­gi­le kon­tro­la­ren beha­rri­za­na nabar­men­du nahi dugu, ikas­le lan­gi­leon defen­tsa­ra­ko ber­me baka­rra da-eta, hala nola, kali­ta­tez­koa eta uni­ber­tsa­la izan­go den hez­kun­tza­ren erai­kun­tza ahal­bi­detzen
duen bal­din­tza.

Hau guz­tia­ga­tik, argi izan deza­te­la ez orain ezta hurren­go kur­tsoan ere, ikas­le lan­gi­leon aur­ka­ko era­so­rik onar­tu­ko dugu­nik! Ikas­le lan­gi­leon defen­t­sa gau­zatze­ko esku­ra ditu­gun balia­bi­de guz­tiak arti­ku­la­tu­ko digu­tu­la, lan­gi­leok ez ditza­gun ondo­rioak ordaindu!

Gora ikas­leon borro­ka!
Gora lan­gi­leon borroka!

Ikas­le Aber­tza­leak
2020/​5/​29

Sour­ce link 

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *