Par­te de Patxi (Domin­go, 24-05-2020)

Gaur­koan Patxik bere 14. egu­na betetzen du gose gre­ban. Hauei lehe­nen­go hama­bie­tan egin­da­ko ega­rri gre­ba batzen zaiz­kio. Bere egoe­ran ez dago alda­ke­ta azpi­ma­rra­ga­rri­rik. Berro­geial­dian jarraitzen du eri­zain­de­gian eta gose gre­ba­re­kin aurre­ra jarraitzen du.

Ezin­bes­tean sala­tu behar dugu­na atzo Iru­ñean Poli­zia Espai­no­lak mani­fes­ta­riak era­so egin iza­na da. Faxis­ta batek hasi­ta­ko lis­ka­rra aitza­kiatzat har­tu­ta Patxi­ren egoe­ra­ga­tik mani­fes­tatzen ari zire­nak kol­pa­tu zituen eta per­tso­na bat atxi­lo­tu zuen.

Poli­zia berriz ere sis­te­ma­ren intere­sen aur­ka mani­fes­tatzen dire­nen kon­tra. Gogo­ra deza­gun horren aur­ka borro­ka egi­tea­ga­tik ere dagoe­la Patxi kar­tze­lan, eta borro­ka horrek ema­ten dio­la pre­so poli­ti­koa­ren izaera.

Patxi­re­kin elkar­ta­su­na adie­raz­te­ko martxan dau­den dina­mi­kei dago­kie­nez, hona­ko hauek dira:

Kar­tze­lan:

Maiatza­ren 12tik: Ibai Agi­na­ga txa­peoan (Sevi­lla II); Dani Pas­tor, Oskar Barre­ras eta Aitor Cota­nok kar­tze­lak ema­ten duen jana­ria­ren erre­ti­lua­ri uko egi­nez (Puer­to III).

Maiatza­ren 14tik: Jon Kepa Pre­cia­do txa­peoan (Kor­do­ba).

Maiatza­ren 18tik: Iran­tzu Gallas­te­gi kar­tze­lak banatzen duen jana­ri erre­ti­lua­ri uko egi­ten hasi zaio Huel­va­ko kartzelan.

Maiatza­ren 18tik: Iña­ki Etxe­be­rriak kar­tze­lak banatzen duen jana­ri erre­ti­lua­ri uko egi­ten ari zaio, Topa­se­ko (Sala­man­ca) kartzelan.

Maiatza­ren 19tik: Orkatz Gallas­te­gik (Cas­te­lló I) tar­te­ka­ko barauak egi­tea­ri ekin dio, eta modu iraun­ko­rrean plan­te­atu­ta­ko dina­mi­ka da.

Maiatza­ren 19tik aurre­ra: Ren­ne­se­ko kar­tze­lan dau­den Itziar More­nok eta Saioa San­che­zek kar­tze­lak ema­ten duen jana­ria­ri uko egin­go dio­te, egun bakoitzean haie­ta­ko batek. Gaur Itzia­rren txan­da izan da.

Maiatza­ren 19tik: Alme­ria­ko kar­tze­lak banatzen duen erre­ti­lua­ri uko egi­ten dio­te Alber­to Vied­mak eta Iña­ki Krutxagak.

Maiatza­ren 22tik: Lola Lope­zek txa­peoa hasi du Brie­va­ko kar­tze­lan. Gutun bana bida­li die Brie­va­ko eta Mur­cia II-ko zuzendariei.

Maiatza­ren 23tik aurre­ra: Mikel San Sebas­tian bost egu­ne­ko gose gre­ba burutzen ari da Mur­cia II-ko kar­tze­lan. Biga­rren egu­na egin du gaur.

Bihar: Iñi­go Zapi­rai­nek kar­tze­lak banatzen duen jana­ri erre­ti­lua­ri uko egin­go dio, Madrid VI-Ara­na­jue­ze­ko kartzelan.

Kalean:

Maiatza­ren 15etik: Deus­tu­ko Arma­da Gorri­ko kideek 24 ordu­ko txan­da­ka­ko baraual­dia hasi zuten. Egun bakoitzean bi lagun ezber­din sar­tu­ko dira txandan.

Maiatza­ren 18tik: Onda­rroan, txan­da­ka­ko gose gre­ba­ri ekin dio­te. 48 ordu­ko txan­dak dira eta guz­ti­ra 15 per­tso­nak har­tu­ko dute parte.

Maiatza­ren 19tik: Vene­zue­lan dagoen Asier Guri­di erre­fu­xia­tu poli­ti­koak Ara­gua, Miran­da eta Dis­tri­to Capi­tal esta­tuak zehar­ka­tu­ko ditu oinez Cara­ca­sen dagoen Espai­nia­ko enba­xa­da­raino, Patxi­ren egoe­ra salatze­ko. Cara­ca­se­ra iritsi zen eta Espai­nia­ko Enba­xa­dan idaz­ki bat eman zuen Patxi­ren alde.

Maiatza­ren 19tik: Etxa­rrin 2 per­tso­nak gose gre­ba­ri ekin dio­te. Hiru­ga­rren per­tso­na bat maiatza­ren 21etik (sei­ga­rren egu­na betetzen ari dira).

Maiatza­ren 19tik: Altsa­sun 48 ordu­ko txan­da­ka­ko gose gre­ba­ri ekin dio­te. Bost lagun dau­de orain.

Maiatza­ren 20tik Araban

Elkar­ta­sun baraual­dia­ren egu­ne­ra­ke­ta: Dina­mi­ka horri amaie­ra eman dio­te. Argi­ta­ra­tu­ta­ko agi­rian berriz kale­ko dina­mi­ke­ta­ra batu­ko dire­la esan dute. 69 gaz­tek har­tu dute parte.

Maiatza­ren 20tik: Etxa­rri­ko Gaz­te Asan­bla­dak txan­da­ka­ko 48 ordu­ko barauak egin­go ditu, bi per­tso­na txan­da bakoitzean.

Maiatza­ren 21etik: Etxa­rriar batek gose gre­ba­ri ekin dio Mexikon.

Maiatza­ren 21etik: Igan­de­ra arte zaz­pi per­tso­nak gose gre­ba­ri ekin zio­ten Elizondon.

Maiatza­ren 22an: Erlaitze­ko zaz­pi kidek 48 ordu­ko baraual­dia­ri ekin dio­te Iru­nen. Amaie­ra eman dio­te gaur baraualdiari.

Maiatza­ren 22tik: 21:00etan 48 ordu­ko baraual­dia­ri ekin zio­ten hain­bat lagu­nek Bur­la­tan. Gaur eman­go dute bukatutzat.

Maiatza 24tik: Urru­ñan 5 gaz­tek 24 ordu­ko barauak txan­da­ka­ko dituz­te euren artean, bost egunez.

Hurren­go mobilizazioak:

Egu­ne­ro

  • Urru­ña: 19:30etan biri­bil­gu­nean. Elkarretaratzea.

  • Donos­tia: 20:15ean Bule­ba­rrean. Kontzentrazioa.

  • Mutri­ku: 20:00etan Erro­ton­dan. Kontzentrazioa.

  • Etxa­rri: 20:00etan Pla­zan. Kontzentrazioa.

  • Beran­go: 20:00etan Erro­ton­dan. Kontzentrazioa.

  • Algor­ta: 20:00etan Txi­ki eta Otae­gi Pla­zan. Kontzentrazioa.

  • Erro­mo: 21:30ean Xake Enpa­ran­tzan. Kontzentrazioa.

  • Her­na­ni: 20:30ean. Kontzentrazioa.

  • Duran­go: 20:00 San­ta­nan. Kontzentrazioa.

  • Zor­notza: 20:00etan Pata­tan. Kontzentrazioa.

  • Baio­na: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsa­su: 20:00etan Plazan.

  • Lekei­tio: 20:00etan Aba­deen Moila.

  • *Onda­rroa: aste­le­hen, asteaz­ken eta osti­ra­lean, 20:00etan Alamedan

Bihar, maiatzak 25

Eus­kal Herrian, 2020ko maiatza­ren 24a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *