Patxi Rui­zek ospi­ta­le­ra lekual­da­tua iza­tea­ri uko egin dio

Gaur­koan Patxik bere hamai­ka­ga­rren egu­na betetzen du gose eta ega­rri gre­ban. Hau da bere ingu­ruan dau­ka­gun informazioa:

Patxi­ri hain­bat fro­ga medi­ku egin diz­kio­te gaur kar­tze­lan ber­tan. Fro­ga horien ara­be­ra Patxi gil­tzu­rru­ne­ta­ko akat­sa pai­ratzen ari da. Orain­dik bere kabuz ibil­tze­ko gai den arren, bere egoe­ra oso larria da eta hil­tze­ko bene­ta­ko arris­kuan dago.

Egoe­ra iku­si­rik Kar­tze­lak ospi­ta­le­ra era­ma­tea pro­po­sa­tu dio, bai­na Patxik uko egin dio eta auto judi­zial baten ezean ez dela ospi­ta­le­ra joan­go esan du. Patxik gaur argi­ta­ra­tu­ta­ko alda­rri­ka­pen tau­la­ri begi­ra, age­ri­koa da egoe­ra hau Esta­tu espai­no­la­ren espetxe poli­ti­ka tor­tu­ratzai­leak era­gin due­la. Amnis­tia­ren bidean Patxi­ren alda­rri­ka­pe­nak geu­re egi­ten ditu­gu eta bereha­la apli­katzen has dai­te­ze­la exijitzen dugu.

Patxi­re­kin elkar­ta­su­na adie­raz­te­ko martxan dau­den dina­mi­kei dago­kie­nez, hona­ko hauek dira:

Kar­tze­lan:

Maiatza­ren 12tik: Ibai Agi­na­ga txa­peoan (Sevi­lla II); Dani Pas­tor, Oskar Barre­ras eta Aitor Cota­nok kar­tze­lak ema­ten duen jana­ria­ren erre­ti­lua­ri uko egi­nez (Puer­to III).

Maiatza­ren 14tik: Jon Kepa Pre­cia­do txa­peoan (Kor­do­ba).

Maiatza­ren 18tik: Iran­tzu Gallas­te­gi kar­tze­lak banatzen duen jana­ri erre­ti­lua­ri uko egi­ten hasi zaio Huel­va­ko kartzelan.

Maiatza­ren 18tik: Iña­ki Etxe­be­rriak kar­tze­lak banatzen duen jana­ri erre­ti­lua­ri uko egi­ten ari zaio, Topa­se­ko (Sala­man­ca) kartzelan.

Maiatza­ren 19tik: Orkatz Gallas­te­gik (Cas­te­lló I) tar­te­ka­ko barauak egi­tea­ri ekin dio, eta modu iraun­ko­rrean plan­te­atu­ta­ko dina­mi­ka da.

Maiatza­ren 19tik aurre­ra: Ren­ne­se­ko kar­tze­lan dau­den Itziar More­nok eta Saioa San­che­zek kar­tze­lak ema­ten duen jana­ria­ri uko egin­go dio­te, egun bakoitzean haie­ta­ko batek. Gaur Saioa­ren txan­da izan da.

Maiatza­ren 19tik: Alme­ria­ko kar­tze­lak banatzen duen erre­ti­lua­ri uko egi­ten dio­te Alber­to Vied­mak eta Iña­ki Krutxagak.

Maiatza­ren 21ean: Paddy O’Neil pre­so poli­ti­ko irlan­da­rra 24 ordu­ko baraua egi­ten ari da gaur.

Maiatza­ren 21ean: Juan Gar­cia Mar­tin GRA­PO­ko pre­so poli­ti­koak Puer­to III-ko kar­tze­lak banatzen duen jana­ri erre­ti­lua­ri uko egin dio. 

Kalean:

Maiatza­ren 12tik: hiru per­tso­na ezke­rral­dean gose gre­ban (bede­ratzi­ga­rren egu­na bete dute gaur).

Maiatza­ren 15etik: Deus­tu­ko Arma­da Gorri­ko kideek 24 ordu­ko txan­da­ka­ko baraual­dia hasi zuten. Egun bakoitzean bi lagun ezber­din sar­tu­ko dira txandan.

Maiatza­ren 18tik: txan­da­ka­ko gose gre­ba­ri ekin dio­te lau per­tso­nak Gas­tei­zen. Bi egu­ne­tan behin, lau­ko­te berria sar­tu­ko da txan­da egitera.

Maiatza­ren 18tik: Onda­rroan, txan­da­ka­ko gose gre­ba­ri ekin dio­te. 48 ordu­ko txan­dak dira eta guz­ti­ra 15 per­tso­nak har­tu­ko dute parte.

Maiatza­ren 19tik: Vene­zue­lan dagoen Asier Guri­di erre­fu­xia­tu poli­ti­koak Ara­gua, Miran­da eta Dis­tri­to Capi­tal esta­tuak zehar­ka­tu­ko ditu oinez Cara­ca­sen dagoen Espai­nia­ko enba­xa­da­raino, Patxi­ren egoe­ra salatzeko.

Maiatza­ren 19tik: Etxa­rrin 2 per­tso­nak gose gre­ba­ri ekin dio­te. Hiru­ga­rren per­tso­na bat maiatza­ren 21etik.

Maiatza­ren 19tik: Altsa­sun 48 ordu­ko txan­da­ka­ko gose gre­ba­ri ekin dio­te. Txan­da bakoitzean lau lagun sar­tu­ko da. Gaur txan­da alda­ke­ta egon da. Bost altsa­suar sar­tu dira.

Maiatza­ren 20an, Gasteiz

Lau­dion

Legu­tion

Maez­tun

Zal­duon­do

Maiatza­ren 20tik: Etxa­rri­ko Gaz­te Asan­bla­da txan­da­ka­ko 48 ordu­ko barauak egin­go ditu, bi per­tso­na txan­da bakoitzean.

Maiatza­ren 21etik: Etxa­rriar batek gose gre­ba­ri ekin dio Mexikon.

Dato­zen mobilizazioak:

Egu­ne­ro

  • Urru­ña: 19:30etan biri­bil­gu­nean. Elkarretaratzea.

  • Donos­tia: 20:15ean Bule­ba­rrean. Kontzentrazioa.

  • Mutri­ku: 20:30ean Erro­ton­dan. Kontzentrazioa.

  • Etxa­rri: 20:00etan Pla­zan. Kontzentrazioa.

  • Beran­go: 20:00etan Erro­ton­dan. Kontzentrazioa.

  • Algor­ta: 20:00etan Txi­ki eta Otae­gi Pla­zan. Kontzentrazioa.

  • Erro­mo: 21:30ean Xake Enpa­ran­tzan. Kontzentrazioa.

  • Her­na­ni: 20:30ean. Kontzentrazioa.

  • Duran­go: 20:00 San­ta­nan. Kontzentrazioa.

  • Zor­notza: 20:00etan Pata­tan. Kontzentrazioa.

  • Baio­na: 17:30ean. Kontzentrazioa.

Osti­ra­lean, maiatzak 22

  • Basau­ri: 19:30ean Ben­ta Pla­za. Kontzentrazioa.

  • Bil­bo: 20:30ean Etxe­ba­rrie­ta Anaien Pla­zan. Manifestazioa.

  • Irun: 20:30ean San Juan Pla­zan. Kontzentrazioa.

  • Tolo­sa: 20:00etan Trian­ge­lu­tik. Manifestazioa.

  • Irun: 20:30ean San Juan Pla­zan. Kontzentrazioa.

Larun­ba­tean, maiatzak 23

Eus­kal Herrian, 2020ko maiatza­ren 21a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *