Pers­pec­ti­va estra­té­gi­ca en tiem­pos de Coro­na­vi­rus

Des­kar­gak /​Des­car­gas (847 aldiz/​veces)

Archi­voAcción
[PDF] [A4]Des­car­gar 
[PDF] [A5]Des­car­gar 
[PDF] [Let­ter]Des­car­gar 
[ePUB]Des­car­gar 
[mobi]Des­car­gar 

Gero eta egoe­ra ziur­ga­bea­goan ego­nik, uste dugu ezin­bes­te­koa dela ikus­pe­gi eta borro­ka iraul­tzai­lea­ren oina­rriak ezar­tzea. Horre­la soi­lik egin ahal­ko dugu aurre­ra, modu azka­rrean berre­gi­tu­ratzen ari den domi­na­zio sis­te­ma­ren amua iren­tsi gabe.

Infor­ma­zio gain­kar­ga­dun egu­nak ditu­gu. Koro­na­bi­ru­sak kutsa­tu­ta­ko eta hil­da­koen berriak eten­ga­be; alar­ma egoe­ra eta kon­trol poli­zia­la; ERTE, kale­ratze eta lan­ga­be­zia datuek gai­nez­ka egi­ten digu­te; eta kri­si eko­no­mi­koa dato­rre­la gau­za jaki­na da. #Kapi­ta­laE­ta­Bi­ru­sa­ren bidez hori guz­tia apur bat argitzen saia­tu gara egu­no­tan. Hala ere, nahas­me­na da nagu­si, eta «gerra behe­lai­noa» des­ager­tu arte badi­ru­di zai­la izan­go zai­gu­la egun haue­tan bizitzen ari gare­na­ren bene­ta­ko era­gi­na eta ondo­rioak antze­ma­tea. Ger­tae­ra eta datu oldeak azpian harra­patze­ko arris­kua­ren aurrean, garran­tzitsua deritzo­gu ana­li­sia gera­tu eta ondo­ren­go tesua­ren bitar­tez gure ikus­pe­gi estra­te­gi­koa argitzea­ri.

Domi­na­zioa­ren logi­ka

Abia­pun­tu gisa, egun­go jen­dar­tea domi­na­zio sis­te­ma modu­ra erai­ki­ta dagoe­la ikus­ten dugu: jen­dar­tea­ren zati batek bere­ga­na­tu egi­ten du gizar­te osoak egin­da­ko lana. Jato­rri his­to­ri­koa duen gizar­te anto­la­men­dua da; hau da, ez da giza­kien­gan berez­koa eta natu­ra­la, deter­mi­na­zio his­to­ri­ko batzuen ondo­rio bai­zik. Domi­na­zioa­ren jato­rria uler­tze­ko, patriar­ka­tu­ra jo behar dugu­la uste dugu; jabetza pri­ba­tua­ren lehe­nen­go espre­sio beza­la, gizo­nak ema­ku­mea­ren gor­putza eta lana sis­te­ma­ti­ko­ki bere­ga­natzen hasi zene­koa. Hor aur­ki­tu­ko dugu domi­na­zio sis­te­ma asko­ren erroa izan dena his­to­rian zehar. Bai­na ez baka­rra. Izan ere, patriar­ka­tua­re­kin bate­ra, kolo­nia­lis­moa eta Esta­tua­ren gara­pen his­to­ri­koa kon­tuan har­tu beha­rre­ko ele­men­tuak dira domi­na­zioa­ren logi­ka uler­tze­ko. Horiek guz­tiak, orain arte sor­tu­ri­ko domi­na­zio for­ma fin­due­na­ren osa­gai beza­la uler­tzen ditu­gu, egun oro­kor­tua dagoe­na: domi­na­zio kapi­ta­lis­ta.

Kapi­ta­lis­moan apro­pia­zioa ger­tatzen den modua, gai­non­tze­ko sis­te­men­gan­dik bereiz­ten dituen ezau­ga­rrie­tan dago: hots, mer­ka­tua­re­ki­ko depen­den­tzia oro­kor­tua eta nagu­sia den jabetza­ren for­ma pri­ba­tu-bur­ge­sa. Bal­din­tza horien bai­tan, jen­dar­tea­ren zati batek bere lan inda­rra baino ez du, eta hori mer­ka­tuan sal­duz baka­rrik lor deza­ke bizi­rau­te­ko behar duen dirua. «Bizi­rau­te­ko behar duen diru» hori sol­da­ta da, eten­ga­be agor­tzen dena, nor­be­re bir­pro­duk­zio­ra­ko baino ez bai­tu ema­ten (eli­ka­du­ra, arro­pa, etxe­bi­zitza, ikas­ke­tak, garraioa). Horre­ga­tik eten­ga­be lan egi­te­ra behar­tu­ta dago. Hori­xe du bizi­rau­te­ko ber­mea kapi­ta­lis­moa­ren bai­tan; hori­xe lan­gi­le kon­di­zioa: lan inda­rra sal­du, sol­da­ta jaso, eta bizi­rau­pe­na­re­kin, sol­da­ta agor­tu. Hau da, des­ja­betza. Horri kapi­ta­lis­moa­ren izae­ra patriar­ka­la gehitzen badio­gu, ema­ku­me lan­gi­leon bal­din­tzak are pena­ga­rria­goak dire­la iku­si­ko dugu: etxe­ko lanen frui­tua lan inda­rra­ren sal­men­ta­re­kin gure senar, aita eta semeen eskue­tan geratzea; lan mer­ka­tuan sar­tze­ko zail­ta­su­nak, eta behin sar­tu­ta, gure lan inda­rra deba­lua­tua iza­tea eta enple­gu femi­ni­za­tue­ta­ra bide­ra­tuak iza­tea; gure gor­putzen gai­ne­ko bio­len­tzia sexual sis­te­ma­ti­koa…

Bes­te­tik, kapi­ta­la­ren jabe dire­nak ditu­gu. Horiek ez dute lanik egin behar; beraien kapi­ta­la inber­ti­tuz, gain­ba­lioa bere­ga­na­tu eta kapi­tal gehia­go ira­baz­ten dute. Hori da esplo­tatzai­lea­ren kon­di­zioa kapi­ta­lis­moan, kon­di­zio bur­ge­sa: kapi­ta­la­ren jabetza, lana­re­ki­ko eman­tzi­pa­zioa eta bote­re sozia­la pilatzea. Gal­de­ra zera da: non­dik dator gain­ba­lioa, bur­ge­sa­ri metatzen jarraitzea ahal­bi­detzen dion abe­ras­ta­sun itu­rria? Lan­gi­lea­ren sol­da­ta azter­tzen badu­gu, iku­si­ko dugu ordain­tzen zaio­na bere lan inda­rra­ren balioa dela, ez ordea bere lan inda­rra­re­kin egin duen lana­ren balioa. Hau da, egu­ne­ko zor­tzi lan orduk balio dute­na ordain­tzen dio­te (eli­ka­du­ra, arro­pa, etxe­bi­zitza, ikas­ke­tak, garraioa), ez zor­tzi ordu horie­tan bere lan­pos­tuan sor­tu­ta­ko pro­duk­tuak balio due­na. Eta jaki­na, alde han­dia dago lane­ra­ko gai­ta­su­na­ren (lan inda­rra­ren) eta gai­ta­sun horrek, lanean jarri­ta, pro­du­zitzen duen balioa­ren artean. Hor dugu gain­ba­lioa­ren jato­rria, oso oso­rik bur­ge­sak, kapi­ta­la­ren jabe denak, bere­ga­natzen due­na.

Horre­la uler deza­ke­gu lana eta kapi­ta­la­ren arte­ko kon­trae­sa­na, kapi­tal orok ordain­du gabe­ko lana­ren zati horre­tan bai­tu jato­rria. Kapi­tal zen­ti­mo bakoitza lanez osa­tu­ta dago, beraz. Kapi­ta­lis­moak inoiz gain­di­tu ezin­go duen kon­trae­sa­na da hori, modu bate­ra edo bes­te­ra egi­tu­raz­ko bio­len­tzia beza­la age­rian gera­tu­ko dena: alde bate­tik lan­gi­leak, abe­ras­ta­sun itu­rri kolek­ti­bo gisa, bizitza eta gizar­tea bera­ren jato­rria. Bes­te­tik bur­ge­sia, orde­na juri­di­ko kapi­ta­lis­ta­ren bitar­tez, pro­ze­su kolek­ti­bo horren emaitza jabetza pri­ba­tu bur­ges bihur­tzen due­na. Egi­tu­raz­ko bio­len­tzia hori, egun­goa beza­la­ko momen­tue­tan lan­gi­le kla­se­ko sek­to­re gehie­nen­tza­ko ikus­ga­rri bila­katzen dena, hori­xe da kla­se borro­ka­ren erre­gaia. Aurre­ko tes­tu batean azal­du beza­la, herri lan­gi­lea­ren anto­la­kun­tza gai­ta­su­nak ahal­bi­de­tu­ko du kla­se borro­ka horrek iraul­tza­ren bidean aurre­ra­pau­soak ema­tea, eta ez atze­ra­pau­so erreak­zio­na­rio bila­katzea.

Tak­ti­ka eta estra­te­gia. Erre­for­ma eta iraul­tza

Behin hona hel­du­ta, anto­la­kun­tza eta borro­ka iraul­tzai­le horren pre­mi­sa estra­te­gi­koak argitzea dago­ki­gu. Has­te­ko, uste dugu ez dagoe­la modu­rik jabetza pri­ba­tua jus­tua iza­te­ko; jabetza pri­ba­tua ezar­tze­ra­ko orduan, beti bes­te­ren baten lana (edo­ta gor­putza) apro­pia­tuz izan­go bai­ta. Hori dela eta, esplo­ta­zio­rik gabe­ko gizar­te jus­tu eta librea erai­ki nahi badu­gu, kla­se, sexu edo arra­zaz­ko bana­ke­ta­rik gabea, jabetza pri­ba­tua­ren abo­li­zioa izan behar dugu jomu­ga estra­te­gi­ko. Eta batez ere haren isla psi­ko­lo­gi­koa dena: domi­na­zioa­ren pen­tsa­mol­dea. Hori­xe da auzi kon­ple­xue­na; izan ere, jabetza kapi­ta­lis­ta gutxi batzuek pilatzen dute­la daki­gu; pen­tsa­men­du bur­ges-libe­ra­la eta patriar­ka­la, aldiz, gaur­ko gizar­tea­ren geru­za guz­tie­tan dago txer­ta­tu­ta. Jabetza pri­ba­tua eta haren isla ideo­lo­gi­koa gain­ditze­ko gai ez garen artean, domi­na­zioz­ko logi­ka behin eta berri­ro berre­rai­kitze­ko bal­din­tzak izan­go ditu­gu ingu­ruan.

Hor­taz, gure hel­bu­ru estra­te­gi­koa jabetza pri­ba­tu­rik eta inola­ko domi­na­zio­rik gabe­ko gizar­tea da, gizar­te askea. Hau da, komu­nis­moa edo bizitza komu­na­la. Gai­ta­sun sozial gisa uler­tzen dugu guk komu­nis­moa; jabetza pri­ba­tua tar­te­ko izan gabe, per­tso­na mul­tzo baten bizi pro­ze­su osoa anto­latze­ko gai­ta­su­na. Sin­te­si sozial bat, zei­ne­tan ber­ta­ko kideen arte­ko kohe­sioa, kon­tak­tua eta harre­ma­na man­ten­tze­ko, ez den beha­rrez­koa izan­go mer­kan­tzien tru­kea, ezta bes­te inola­ko apro­pia­zio mota­rik ere. Harre­man horiek zain­tza eta elkar­la­gun­tza­ren bai­tan erai­ki­ko dira; eta bizitza eta exis­ten­tzia komu­na­la, komu­ni­ta­tea edo komu­na­ren bai­tan. Hain erra­za azal­tzen, eta hain zai­la errea­li­ta­te bihur­tzen! Izan ere, komu­nis­moa ezin da izan iso­la­tu­ta­ko espe­rien­tzia bat, gizar­te kapi­ta­lis­ta­ren baz­te­rre­ta­ko komu­na hip­pia; lehe­na­go edo beran­dua­go kapi­ta­lis­moak zuze­nean zan­pa­tu­ko luke, edo­ta mer­ka­tu­ko sareek iren­tsi. Komu­nis­moa­ren ezar­pen erreal eta osoa, mun­du mai­la­ko pro­ze­su iraul­tzai­lea­ren bidez soi­lik gau­za­tu dai­te­ke. Eta hor dago gakoa; edo­nork azal leza­ke erraz zer den komu­nis­moa (eta bai­ta bere burua komu­nis­tatzat har­tu ere), bai­na inork ez daki orain­dik nola iritsi ber­ta­ra. 150 urte­ko saia­ke­ren ostean, behi­nik behin, argi dugu nola ez den posi­ble: ez erre­for­mis­mo sozial­de­mo­kra­ta­ren bidez, ezta ere esta­tu egi­tu­re­tan gero eta bote­re gehia­go pilatzea­ren bidez (pen­tsa­men­du erre­for­mis­ta­ren ondo­rio gisa).

Hala ere, hel­bu­ru estra­te­gi­koa bereha­la lor­tu ezi­nak ezin gai­tu gel­dia­ra­zi. Sozia­li­za­zio for­ma berri horre­ta­ko ele­men­tu batzuk gaur­da­nik has dai­tez­ke (eta behar­ko luke­te) garatzen; bes­te batzuek itxa­ron egin behar­ko dute, iraul­tza pro­ze­sua gizar­te oso­ra zabal­du arte. Horiek guz­tiek osatzen dituz­te aurre­ra­pau­so estra­te­gi­koak, gaur­ko tes­tuin­gu­ruan bi nora­bi­de­tan joan behar­ko lira­te­kee­nak. Alde bate­tik, anto­la­kun­tza egi­tu­ra iraul­tzai­leak gara­tu, geu­re pen­tsa­men­du libe­ral eta patriar­ka­la gain­ditzen lagun­du­ko digu­te­nak, eta gero eta mai­la han­dia­goan anto­latzea ahal­bi­de­tu­ko digu­te­nak. Bes­te­tik, kolek­ti­bi­za­zioan, zain­tzan eta elkar­la­gun­tzan oina­rri­tu­ta­ko sozia­li­za­zio eta pro­duk­zio espa­zioak sor­tzea, komu­na iraul­tzai­lea­ren has­ta­pen gisa. Egun, horiek dira gure hel­bu­ru estra­te­gi­koak.

Era berean, ezin uka gaur egun kapi­ta­lis­moa­ren mugen barruan gau­de­la, beraz, muga horien barruan ere jar­dun behar­ko dugu. Horiei aurre­ra­pau­so tak­ti­koak deritze­gu. Esa­te­ra­ko, sol­da­ta igotze­ko edo­ta alo­kai­rua mer­katze­ko borro­katzen gare­nean, bur­ge­sa­re­ki­ko lan­gi­le moduan dugun posi­zioa hobetzen dugu; gure lan inda­rra­ren ordai­na igo eta gure erre­pro­duk­zio­ra­ko gas­tuak gutxitzen dira. Bai­na hobe­kun­tza horiek kapi­ta­la­ren mugen barruan ger­tatzen dira, bere kate­go­rien ara­be­ra; mer­kan­tzia, dirua, sol­da­ta­pe­ko lana, kapi­ta­la… eta beraz, esplo­ta­zioak bere horre­tan jarraitzen du. Ber­din ger­tatzen da abor­tua legez­tatzean; ema­ku­me gisa gure posi­zioa hobetzen dugu, bai­na patriar­ka­tua­ren mugen barruan, bere kate­go­riak ez bai­ti­ra gain­ditzen. Bortxa­tuak eta erahi­lak iza­ten jarrai­tu­ko dugu, bai­na orain, abor­ta­tu ahal izan­go dugu. Duda­rik gabe, gure prak­ti­ka poli­ti­koa­ren par­te izan behar dira borro­ka eta hobe­kun­tza horiek; bai­na bere horre­tan ez dago nora­bi­de iraul­tzai­le­rik. Are gehia­go, modu iso­la­tuan uler­tzen badi­tu­gu, kon­tra­ko nora­bi­dea har deza­ke­te; domi­na­zioa­ren logi­ka­ren barruan leku ero­soa­go, bizi­ga­rria­go edo­ta alter­na­ti­boa bada­goe­la sines­te­ra hel gai­tez­ke. Horre­ga­tik, aurre­ra­pau­so tak­ti­koek zen­tzu iraul­tzai­lea izan­go dute, aurre­ra­pen estra­te­gi­koak sos­ten­ga­tu eta eli­katzen dituz­ten bitar­tean soi­lik. Hori da des­ber­din­ta­su­na bi kon­tzep­tu hauen artean: iraul­tza­ren zer­bitzu­ra dagoen erre­for­ma, edo­ta iraul­tza ordez­katzen duen erre­for­mis­moa.

Koro­na­bi­ru­sa, kri­sia eta ikus­pe­gi iraul­tzai­lea

Horre­ga­tik guz­tia­ga­tik, uler­tzen dugu gure prak­ti­ka poli­ti­ko iraul­tzai­leak aurre­ra­pen tak­ti­ko eta estra­te­gi­koen batu­ra izan behar due­la oina­rri; ez bata bes­tea­ren atze­tik eman beha­rre­ko pau­so gisa (lehe­nen­go pau­so tak­ti­koak eta ondo­ren hel­bu­ru estra­te­gi­koa), bai­zik eta tak­ti­ka eta estra­te­gia­ren kon­bi­na­zio dia­lek­ti­koan ema­ten den momen­tu bakar gisa. Dato­zen aste eta hile­tan oso pre­sen­te izan behar­ko dugu hori. Gober­nuek, beraien neu­rri mul­tzoe­kin, gizar­te kapi­ta­lis­ta­ren fun­tzio­na­men­du zuze­na ziur­ta­tu nahi­ko dute. Batzuek ikus­pe­gi neo­li­be­ra­le­tik, bes­teek sozial­de­mo­kra­ta­tik. Baten bat bali­te­ke espre­sio faxis­ten bitar­tez. Bai­na guz­tiak kapi­ta­la­ren kate­go­riek bai­men­tzen dien joko-zelaian. Neu­rri horie­ta­ko batzue­tan pre­sio eta sala­ke­ta poli­ti­ko­ra­ko tar­tea aur­ki­tu­ko dugu, bes­te batzue­tan, lan­gi­le kla­sea­ren­tza­ko hobe­kun­tza erla­ti­boak, edo bai­ta jen­dar­te­ko geru­za asko­ren akti­ba­zioa ere. Herri eki­men uga­ri jaio­ko dira, horie­ta­ko asko pers­pek­ti­ba iraul­tzai­le gabe­koak, eta hala ere, par­te har­tzai­le gehie­nek gizar­tea hobetze­ko asmo zin­tzoz jar­dun­go dute.

Egoe­ra honen aurrean, iraul­tzai­leok ezin dugu pers­pek­ti­ba estra­te­gi­koa, zeru­mu­ga iraul­tzai­lea, gal­du. Gure hel­bu­ru estra­te­gi­koak burutze­ko bidean aurre­ra­tu behar dugu, bai­na bai­ta pers­pek­ti­ba hori era­kutsi eta trans­mi­titze­ko gai izan ere. Beraz, elkar lagun­tza, etxe­bi­zitza, lan­gi­leen auto­de­fen­tsa­ra­ko sareak sor­tu eta bul­tza­tu behar­ko ditu­gu; gero eta herri bote­re sen­do­agoa eratzea ahal­bi­de­tu­ko duen sare anto­la­tu zabal eta anitza. Gero eta egi­tu­ra­tua­go eta han­dia­go. Kon­trae­san uga­ri­re­kin egin­go dugu topo, eta bali­te­ke harro­putzak iza­tea maiz (lan han­dia dugu orain­dik gure barruan bor-bor­ka dugun domi­na­zioz­ko pen­tsa­men­dua desegi­te­ko). Horren aurrean, gogo­ra­tu behar­ko dugu pazien­tzia, ardu­ra, erres­pe­tua eta umil­ta­su­na, eti­ka iraul­tzai­lea­ren oina­rriz­ko balioak dire­la. Baka­rrik horre­la lor­tu­ko dugu elkar­ta­sun sare hasi berri horiek herri bote­re bila­katzea lehe­nen­go, eta indar iraul­tzai­le ondo­ren.

Momen­tu his­to­ri­koa dugu aurrean, eta bere ondo­rioak asmae­zi­nak zaiz­ki­gu orain­dik. Geu­ri baka­rrik dago­ki­gu ger­ta­ka­rie­tan era­gin eta nora­bi­de iraul­tzai­lea txer­tatzea. Argi izan behar dugu, ger­tae­rek beraiek mise­ria eta basa­ke­ria­ra era­man­go gai­tuz­te­la.

Kapi­ta­la eta Biru­sa Hego Uri­be­ko (Biz­kaia) mili­tan­te tal­de batek bul­tza­tu­ta­ko dina­mi­ka da, koro­na­bi­ru­sak era­gin­da­ko kri­sia­ren hari­ra. Hala ere, geu­re ustez, tes­tu honen zen­tzua azken urtee­tan lan mili­tan­tea buru­tu dugun eskual­de espa­rru­tik hara­go doa. Haus­nar­ke­ta­ra­ko gon­bi­ta da, uler­tzen dugun guz­tion­tzat sis­te­ma kapi­ta­lis­ta eta patriar­ka­la borro­ka iraul­tzai­lea­ren bidez soi­lik aka­ba­tu­ko dugu­la. His­to­ria azkar­tu egi­ten dela diru­dien garai eze­gon­kor haue­tan, aurre­ko lerroe­tan des­kri­ba­tu­ta­ko «ikus­pe­gi estra­te­gi­koa» ezta­bai­da­ra­ko pun­tu izan dai­te­ke, topa­le­ku, edo­ta abia­pun­tu ere.

#Kapi­ta­laE­ta­Bi­ru­sa

[email protected]​gmail.​com

2020ko maitza­ren 6etan

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *