Ikas­tetxee­ta­ra itzul­tze­ko pla­na­ren aurrean ikas­leok gre­ba : Ikas­le Aber­tza­leak

Ikas­tur­tea­ren amaie­ra, gain­ditze auto­ma­ti­koa eta opo­rrak erres­pe­tatzea exijitzen dugu

Azken berrien ara­be­ra, maiatza­ren 25etik aurre­ra hain­bat eta hain­bat ikas­le gure ikas­tetxe­ra itzu­li behar­ko gara, gure ikas­tetxe­ko zuzen­da­ritzak horre­la era­ba­kitzen badu behin­tzat. Eus­ko Jaur­la­ritza egun bate­tik bes­te­ra aldatzen ari da era­ba­kiak, hez­kun­tza komu­ni­ta­tea­ren par­te garen mila­ka per­tso­na­ren etor­ki­zun eta ongi­za­tea­re­kin ardu­ra­ga­be­ke­riaz joka­tuz. Horren aurrean, Biga­rren Hez­kun­tzan eta Lan­bi­de Hezi­ke­tan, EAEn, Ikas­le Gre­ba muga­ga­bea deitzen dugu maiatza­ren 25etik aurre­ra.

Api­ri­lean aur­kez­tu genuen Sal­bues­pen Egoe­ra­ra­ko Pro­gra­ma Poli­ti­koan berretsiz eta bizitzen ari garen egoe­ra­ren ondo­rioak ez ditzan lan­gi­le kla­seak ordain­du, maiatza­ren 25eko gre­ba deial­dia­ren arra­zoia eta hel­bu­rua ondo­ren­goa da:

  • Kla­se pre­sen­tzia­len itzu­le­ra pla­na ber­tan behe­ra uztea exijitze­ko egin­go dugu gre­ba. Horren ordez, ikas­tur­te aka­de­mi­koa amai­tutzat ema­tea eta hiru­ga­rren eba­lua­zio­ko ira­kas­gaien gain­di­pen auto­ma­ti­koa apli­katzea eta opo­rren ohi­ko irau­pe­na erres­pe­tatzea exijitzen dugu, kla­se tele­ma­ti­koe­ta­ko edu­kia eba­luatze­ko ber­me­rik ez dagoe­la­ko eta kla­see­ta­ra itzul­tzea lan­gi­le kla­sea­ren aur­ka­koa dela­ko. Ala­bai­na, Selek­ti­bi­ta­tea pres­tatze­ko urte­ro­ko boron­da­tez­ko kla­seak zein Lan­bi­de Hezi­ke­te­ta­ko azter­ke­tak dituz­ten ikas­leek erre­for­tzu­ko kla­se pre­sen­tzia­lak iza­tea posi­ti­boa da, betie­re segur­ta­sun neu­rri apro­po­sak apli­katzen badi­ra eta asis­ten­tzia ez bada derri­go­rrez­koa. Bada­ki­gu Selek­ti­bi­ta­tea­ren izae­ra kla­sis­ta eta arrotza dela, bai­na bada­ki­gu bes­te­rik gabe ber­tan behe­ra uzteak ikas­le lan­gi­leon­gan era­gin nega­ti­boa izan­go due­la ere. Beraz, ohi­ko Selek­ti­bi­ta­te­ren ordez ikas­leoi erraz­ta­su­nak eman­go diz­ki­gun bes­te eba­lua­zio modu pre­sen­tzial bat ezar­tzea alda­rri­katzen dugu, osa­sun neu­rri guz­tie­kin.

Ikas­ge­le­ta­ra itzul­tze­ko pla­na dato­rren ikas­tur­tean apli­katzea aurrei­kus­ten duten nor­ma­li­ta­te berria­ren pro­ba-espe­ri­men­tu gisa­ra uler­tzen dugu. Nor­ma­li­ta­te berria dela­koak bada­ki­gu bera­re­kin zer daka­rren ordea:

  • Ikas­ke­ten kali­ta­tea­ren gale­ra oro­ko­rra. Gizar­te­ko espa­rru guz­tie­tan era­gin­go duen pro­le­ta­ri­za­zioa­ren inten­tsi­fi­ka­zioak hez­kun­tza­ren kali­ta­tea are gehia­go kol­pa­tu­ko du: lan- eta ikas-bal­din­tzen pre­ka­ri­za­zioa, ikas­ke­ta kos­tuen han­ditzea, arra­ka­la digi­ta­la, segre­ga­zioa eta abar luze bat.
  • Hez­kun­tza­ren infor­ma­ti­za­zioan eta ikas­leon kon­trol sozia­lean sakon­tzea. Ikas­ke­ta pro­ze­sua geroz eta men­pe­koa­goa da Goo­gle beza­la­ko kor­po­ra­zio han­die­ki­ko, azken horiek hez­kun­tzan duten inter­ben­tzio gai­ta­su­na han­di­tuz. Era berean, kon­trol sozia­le­ra­ko tek­no­lo­gien pisua han­ditzea da aurrei­kus­ten dugu­na, Inika eta Ale­xia beza­la­ko apli­ka­zioen bitar­tez, esa­te­ra­ko.

Horri guz­tia­ri aurre egi­te­ko, hez­kun­tza­ren gai­ne­ko lan­gi­le kon­tro­la­ren beha­rrez­ko­ta­su­na nabar­men­du nahi dugu, ikas­le lan­gi­leon defen­tsa­ra­ko ber­me baka­rra bai­ta, kali­ta­tez­koa eta uni­ber­tsa­la izan­go den hez­kun­tza­ra­ko ezin­bes­te­koa. Ez dugu bat egi­ten Ikas­le Sin­di­ka­tua­ren gre­ba deial­di­re­kin; izan ere, gober­nuen neu­rrie­kin kon­fron­tatze­ko boron­da­tea izan ordez, eta ikas­le mugi­men­du akti­bo bat eratze­ko kon­pro­mi­so­tik urrun, “kol­pe media­ti­ko” bat era­gin nahi izan dute enega­rre­nez. Bote­re egi­tu­re­ta­tik (komu­ni­ka­bi­de nagu­siak, gober­nua­ren zuze­ne­ko infor­ma­zio itu­rriak…) erraz­ta­su­nak jasotzen dituen sin­di­ka­tu bat da Ikas­le Sin­di­ka­tua, eta betetzen duen fun­tzioa ondo­ren­goa da: gober­nuei eki­din ezi­na zaien kon­fron­ta­zioa kon­tro­latzen eta leun­tzen du, horre­ta­ra­ko oina­rri errea­lik ez duen sin­di­ka­tu itxu­ra­ko “apa­ra­tu media­ti­ko” bat era­bi­li­ta.

Hez­kun­tza komu­ni­ta­te­ko kide orok bal­din­tza onar­ga­rriak edu­ki arte gre­ba deial­dia luza­tu­ko dugu, eta bal­din­tzak alda­tu ezean, hurren­go ikas­tur­tean gre­ba deial­dia hez­kun­tza­ko gai­non­tze­ko espa­rrue­ta­ra zabal­tze­ko auke­ra mahai-gai­ne­ratzen dugu.

Gora ikas­leon borro­ka!

Gora lan­gi­leon borro­ka!

M25 Gre­ba­ra!

Ikas­le Aber­tza­leak

2020/​05/​14

Sour­ce link

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *