Patxi Rui­zen ingu­ru­ko infor­ma­zioa | Amnis­tia Ta Aska­ta­su­na

Patxi Rui­zek, gose eta ega­rri gre­ba­ren hiru­ga­rren egu­na betetzen duen hone­tan, etxe­ra dei­tu du dagoe­ne­ko. Fami­lia­ri azal­du dio gre­ba­re­kin aurre­ra jarraitzen due­la. Gogo­ra­tu behar dugu gose eta ega­rri gre­ban egon­da, gor­putze­ko orga­noak egun gutxi­ren buruan huts egi­ten has­ten dire­la. Azpi­ma­rra­ga­rria da gose eta ega­rri gre­ba­ri hasie­ra eman dio­ne­tik ez dela medi­kua pasa­tu bera ikus­te­ra, eta 8. modu­lu­tik pre­so poli­ti­ko gehia­go­rik ez dagoen erres­pe­tu modu­lu bate­ra era­man dute­la.

Bes­tal­de, Ibai Agi­na­gak biga­rren egu­na txa­pa­tu­ta du gaur­koa Patxi Rui­ze­kin elkar­ta­su­nean Sevi­lla II-ko kar­tze­lan. Ez da zie­ga­tik irten­go Patxi­ren egoe­ra kon­pon­tzen ez den bitar­tean.

Puer­to III-ko kar­tze­lak banatzen duen jana­ria­ren ban­de­ja­ri uko egi­ten ari zaiz­kio atzo­tik Dani Pas­tor, Oskar Barre­ras eta Aitor Cotano.

Jon Kepa Pre­cia­do bihar­tik aurre­ra txa­pa­tu­ko da zie­gan Kor­do­ba­ko kar­tze­lan, modu muga­ga­bean.

Kalean, bitar­tean, lau per­tso­nak gose gre­ba­ri ekin zio­ten atzo arratsal­dean (haie­ta­ko batek gre­ba inter­mi­ten­tea egin­go du, 24 ordue­ro). Aurre­koek beza­la, jarre­ra hau man­ten­du­ko dute Patxi­ren egoe­ra kon­pon­tzen den arte.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak deia luzatzen dio Eus­kal Herria­ri bakoitzak, ahal duen neu­rrian, Patxi­ren alde­ko eki­me­nak aurre­ra era­man ditzan.

Bukatze­ko, azpi­ma­rra­tu nahi dugu Patxi­ren egoe­ra­ren eta ger­ta dakio­kee­na­ren eran­tzu­ki­zun osoa Jesus Her­nan­dez buru duen Mur­cia II-ko zuzen­da­ritza­re­na, zein espetxe poli­ti­ka hau disei­na­tu edo­ta aurre­ra era­man duten PSOE, PNV, PP eta Pode­mo­se­na dela.

Eus­kal Herria, 2020ko maiatza­ren 13a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua.

Patxi Ruiz
Gose gre­ba soli­da­rioa

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: