Tal­ka­ren des­alo­joa­ren aurrean | Amnis­tia Ta Askatasuna

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak elkar­ta­su­na adie­ra­zi nahi dio Gas­teiz­ko Tal­ka gune auto­ges­tio­na­tu femi­nis­ta­ri eta, bide batez, gune hau des­alo­jatze­ko zipaioek eta Adol­fo Domin­guez enpre­sa mul­ti­na­zio­na­la­ren arte­ko elkar­la­na salatzen du.

Martxo­tik sala­tu izan dugu osa­sun-larrial­dia­ren aitza­kia­pean bene­tan ezar­tzen ari zire­na sal­bues­pen egoe­ra bat zela. Era hone­tan, jen­dea kon­fi­na­tu­ta eta bere esku­bi­de poli­ti­ko guz­tiak urra­tuak man­ten­tzen dute.

Sal­bues­pen egoe­ra honen bai­tan, kolo­re guz­tie­ta­ko poli­ziek eta bai­ta arma­da oku­patzai­lek ere Eus­kal Herri­ko kaleak har­tu dituz­te. Herria­ren mugi­men­du oro kri­mi­na­li­zatzea­re­kin bate­ra, natu­ral bihur­tu dute espli­zi­tu­ki bai­men­du­ta ez dagoen guz­tia debe­ka­tu­ta dagoe­la uler­tutzat ema­tea. Gizar­tea ofen­tsi­ba kapi­ta­lis­ta eta inpe­ria­lis­ta berri bate­ra­ko pres­tatzen ari dira, eta herri mugi­men­dua­ren anu­la­zioa bilatzen dute. Lan­gi­leen pro­le­ta­ri­za­zio fase gor­di­nean sar­tu gai­tuz­te jada, nazio zapal­duen asi­mi­la­zio pro­ze­sua aze­le­ra­tu dute, eta erre­pre­sioa­ren aurrean anto­la dai­tez­keen eran­tzu­nak aha­lik eta gehien bal­din­tzatzea bilatzen ari dira.

Gaur­ko des­alo­joa bur­ge­sia eta bere txa­kur arma­tuen arte­ko harre­man banae­zi­na­ren bes­te adi­bi­de bat baino ez da. Sis­te­ma honen oina­rria gutxi batzuen ete­ki­nen alde gehien­goa mise­rian hon­do­ratzean datza. Garai are gogo­rra­goak datoz, borro­ka dina­mi­kak indar­tze­ko garaiak datoz.

Eus­kal Herria, 2020ko maiatza­ren 8a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *