Patxi Rui­zek eba­ki­du­rak egin ditu besoan eta gose eta ega­rri gre­ba­ri ekin dio

Atzo­koan Mur­cia II-ko kar­tze­la­riek Patxi Ruiz Txan­trea­ko pre­so poli­ti­koa­ri egin­da­ko mehatxuez infor­ma­tu bal­din bage­nuen (iku­si hemen), gaur­koan ger­ta­tu­ta­koa­ri buruz­ko datu gehia­go ema­te­ra gatoz.

Mehatxuak pai­ra­tu ostean eta era­so honi eran­tzu­te­ko, Patxik eba­ki­du­rak egin zituen besoan here­ne­gun, hilak 9, aben­dua­ren 31n egin zuen beza­la (iku­si hemen). Orduan beza­la­xe, orain­goan ere eri­zain­de­gi­ra era­man eta gra­pak jarri behar izan diz­kio­te zau­ria ixteko.

Ala­bai­na, medi­kua­ren jarre­ra sala­tu beha­rra dugu. Eri­zain batek jarri ziz­kion gra­pak, bai­na medi­kuak begi­ra­tu ere ez zion egin. Patxik lo egin ahal iza­te­ko lasai­ga­rri­ren bat eska­tu zion, eta eri­zai­nak transiliu­ma eskai­ni zion. Patxik zer­bait leu­na­goa eskatzean, medi­kuak eran­tzun zion ez zio­te­la bes­te­rik eman­go eta ber­din zitzaio­la bera­ri ger­ta dakio­kee­na. Patxik, kar­tze­la­riz ingu­ra­tu­rik, iden­ti­fi­ka­zio zen­ba­kia eska­tu zion, eta medi­kua­ren eran­tzu­na hona­koa izan zen: “era­man eza­zue kaka hau hemen­dik”. Bes­te batzue­tan sala­tu dugun beza­la, asko­tan medi­kuek kar­tze­la­ri moduan jokatzen dute medi­ku beza­la joka­tu beharrean.

Hone­taz gain eta kar­tze­lak man­ten­tzen duen jarre­ra iku­si­ta, gaur­koan Patxik gose eta ega­rri gre­ba­ri ekin dio. Oso egoe­ra larria da hau, gose eta ega­rri gre­ban gor­putze­ko orga­noak kale egi­ten has­ten bai­ti­ra lau­ga­rren edo bos­ga­rren egu­ne­tik aurre­ra. Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak Patxi­ren aur­ka­ko jazar­pe­na ber­tan behe­ra uztea eta Mur­cia II kar­tze­la­ko 8. modu­lu­ko pre­soen eskae­rei kasu egi­tea gal­de­gi­ten du.

Eus­kal Herria, 2020ko maiatza­ren 11.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *