Kar­tze­lak eta sal­bues­pen egoe­ra. Hain­bat pre­so poli­ti­ko­ren seni­deak /​Cár­ce­les y esta­do de excep­ción. Fami­lia­res de varios pre­sos polí­ti­cos

Des­kar­gak /​Des­car­gas (64 aldiz/​veces)

Expe­dien­teAcción
[PDF] [A4]Des­car­gar 
[PDF] [A5]Des­car­gar 
[PDF] [Let­ter]Des­car­gar 
[ePUB]Des­car­gar 
[mobi]Des­car­gar 

Idaz­ki hau sinatzen dugu­nok espai­niar eta fran­tziar kar­tze­le­tan pre­so dau­den hain­bat eus­kal mili­tan­te poli­ti­ko­ren seni­deak gara. Kar­tze­le­ta­ko errea­li­ta­tea beti gor­di­na den arren, Covid-19a­ren pan­de­mia­ren zein harrez­ke­ro eza­rri­ta­ko sal­bues­pen egoe­ra­ren ondo­rioz era­to­rri­ta­ko egoe­rak are eta gogo­rra­goa bihur­tzen du dena.

Itxu­ra­ke­ria­ren garaio­tan, garran­tzi han­dia har­tzen du begi bis­tan dagoen guz­tia behar beza­la apain­tzeak. Antzer­kiak jarrai dezan ezin­bes­te­koa da. Horre­ga­tik txa­loak bal­koie­tan, eta horre­ga­tik bata­sun des­kla­sa­tu fal­tsu baten sus­ta­pe­na, itxu­raz asep­ti­koa, bai­na edu­kian ezber­din­ta­sun sozia­lak age­rian uzten dituen ebi­den­tzia eta ardu­ra poli­ti­ko oro diluitzea bilatzen due­na.

Hain zuzen ere, kar­tze­la da ezber­din­ta­sun sozial, eko­no­mi­ko eta poli­ti­koak hobe­kien islatzen dituen lekua. Kar­tze­la, sis­te­ma­ren zabo­rron­tzi gisa sor­tu zuten eta, egun, fun­tzio ber­be­ra betetzen jarraitzen du. Pre­so gehie­nak pobreak dira edo­ta eri­ta­sun men­ta­lak pai­ratzen dituz­te, edo gure seni­deen kasuan beza­la, injus­ti­zien aur­ka eta aska­ta­sun sozio-poli­ti­ko eta nazio­na­len alde matxi­na­tu­ta­ko mili­tan­te poli­ti­koak dira.

Harre­sien bes­te aldean ez dira for­mak gor­de behar, barruan ger­tatzen dena ez dagoe­la­ko antzo­ki hone­ta­ko publi­koa­ren kon­tsu­mo­ra­ko pro­du­zi­tu­ta. Ager­to­kia­ren atzeal­dean ger­tatzen denak ez du zir­ku elek­to­ra­la bal­din­tzatzen. Bai­na gu ez gau­de gure seni­deak zabor moduan tra­ta ditza­ten onar­tze­ko prest. Has­te­ko, kar­tze­le­tan osa­sun-iriz­pi­deak zigor-iriz­pi­deen aurre­tik jar­tzea exijitzen dugu. Eta hone­kin bate­ra pre­so erien, adin­duen, pre­ben­ti­boen eta 3/​4ak bete­ta dituz­te­nen bereha­la­ko aska­ta­su­na exijitzen dugu.

Bes­te­tik, 16 seni­de erail dituen saka­ba­na­ke­ta poli­ti­kak pre­soen iso­la­men­duan sakon­tzea dakar. 30 urte dara­matza eus­kal lan­gi­le­riak dis­per­tsioa­ren aur­ka­ko borro­kan, eta 30 urte dara­matza­te Fran­tzia­ko eta Espai­nia­ko Esta­tuek alda­rri­ka­pen honi muzin egi­nez. Azken hamar­ka­de­tan egin dugun beza­la, orain­goan ere hel­du­ko dio­gu «Eus­kal Pre­soak Eus­kal Herri­ra» leloa­ri saka­ba­na­ke­ta­ren amaie­ra exijitze­ko.

Eta hau gau­zatzen den bitar­tean, bihar ber­tan pre­soen iso­la­men­dua arin­tze­ko har dai­tez­keen bes­te neu­rri batzuk dau­de. Horre­ga­tik kar­tze­le­tan bisi­tak egin ahal iza­te­ko bal­din­tzak jar­tzea eta kar­tze­le­ta­raino lekual­datze­ko ozto­po gehia­go­rik ez jar­tzea exijitzen dugu, Eus­kal Herria zatitzen duen muga arti­fi­zia­la zehar­katzea tokatzen zai­gu­nean ere bai. Neu­rri hauek guz­tiak, bereha­la har­tu dai­tez­kee­nak, lehen­ta­su­nez­ko tar­te­ko urratsak dira, «ezin­bes­te­koak», eta guretzat eta gure seni­deen­tzat «esen­tzia­lak».

Edo­no­la ere, neu­rri hauek gau­za­tu eta gero, aska­ta­sun nazio­na­la, sozia­la eta poli­ti­koa bar­ne­bil­tzen dituen amnis­tia­ren alde­ko borro­kan jarrai­tu­ko dugu, hori­xe bai­ta kar­tze­lak mili­tan­te poli­ti­koz berri­ro ez betetze­ko ber­me baka­rra.

Sinatzai­leak:

  • Patxi Kara­sa­to­rre Aldazz
  • Zior­tza Fer­nán­dez Larra­za­bal
  • Mari­bi Gaz­te­lu­men­di Gal­tza­go­rri
  • Jesús Herra­dor Pou­so
  • Sua Herra­dor Rodri­guez
  • Sen­doa Jura­do Gar­cia
  • Mari­je Gui­nea Aspia­zu
  • Lore­na Barre­ras Díaz
  • Meritxel Aran­zu­bia Ariz­na­ba­rre­ta
  • Mikel Agi­na­gal­de Ugar­te­men­dia
  • Rosa­na Moreno Balan­za­te­gi
  • Adur Goieas­koetxea Ser­na
  • Imma­cu­la­da Grà­cia Mon­ge
  • Ainhoa Pas­tor Alon­so

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: