1974ko api­ri­la­ren 24an gaue­ko 22:55ean E depois do Adeus kan­ta jo zuten Lis­boa­ko irra­tian. Kan­ta hura iraul­tza abiatzeko…

1974ko api­ri­la­ren 24an gaue­ko 22:55ean E depois do Adeus kan­ta jo zuten Lis­boa­ko irra­tian. Kan­ta hura iraul­tza abiatze­ko sei­na­lea zen. 00:25ean, Grân­do­la, vila more­na kan­ta jo zuten. Indar Arma­tuen Mugi­men­duak (MFA por­tu­ge­raz­ko sigle­tan) herrial­dea­ren pun­tu estra­te­gi­koak har­tze­ko sei­na­lea zen kan­ta hori. Lan­gi­leak, ikas­leak, etxe­ko andrak kale­ra ate­ra ziren MFA­ren etxean geratze­ko agin­duei kon­tra egi­nez eta iraul­tzan zuze­nean par­te har­tu zuten. Arma­dak dik­ta­du­ra­ren aur­ka­ko esta­tu kol­pea aurre­ra ema­tea­ren zain gera­tu beha­rrean, Por­tu­ga­le­ko herri lan­gi­lea kale­ra ate­ra eta bere egin zuen iraul­tza.

Nola­tan hel­du da egoe­ra hori? Por­tu­ga­len Antó­nio de Oli­vei­ra Sala­za­rrek gida­tu­ta­ko dik­ta­du­ra zegoen eza­rri­ta. 1926tik 1974ra luza­tu zen dik­ta­du­ra hura. Por­tu­gal Esta­tu kolo­nia­lis­ta zen eta inpe­rio zaba­la zuen. Kolo­nia horie­tan orde­na man­ten­tze­ko mila­ka sol­da­du bida­li zituen hara.

60ko hamar­ka­da­ren amaie­ran Afri­ka­ko herri kolo­ni­za­tuak beraien inde­pen­den­tzia­ren alde hasi ziren borro­kan. Gineak, Ango­lak eta Mozan­bi­kek Por­tu­ga­le­ko oku­pa­zioa­ren aur­ka borro­ka­tu zuten. 

Por­tu­ga­len dik­ta­du­ra­ren kon­tra­ko borro­ka beti egon zen pre­sen­te, jen­dar­tea­ren pro­le­ta­ri­za­zioak lan­gi­le kla­sea­ren haz­kun­tza esan­gu­ratsua eta, erre­pre­sioa anke­rra bazen ere, lan­gi­le kla­sea­ren borro­ka zabal­tzea era­gin zuen. 1974. urtea­ren hasie­ran, lan­gi­le borro­kek gora egin zuten eta Afri­ka­ko gerra­ren kon­tra­ko borro­ka­ra zabal­du ziren. 

Por­tu­ga­le­ko arma­da­ren zati batek kolo­nie­kin akor­dioak erdietsi nahi zituen eta gerra hura amai­tu. Hortxe du abia­pun­tua Sala­zar kar­gu­tik ken­tze­ko eta demo­kra­zia bur­ge­sa ezar­tze­ko hel­bu­rua duen Indar Arma­tuen Mugi­men­duak. MFAk lan­gi­le masak mobi­li­zatze­ko asmo­rik ez zuen arren, lan­gi­le masak kale­ra ate­ra eta anto­la­tu egin ziren. Horre­la, api­ri­la­ren 24ko iraul­tzak bur­ge­siak espe­ro ez zuen kutsu herri­koia izan zuen. 

http://​www​.laiz​quier​da​dia​rio​.cl/​L​a​-​r​e​v​o​l​u​c​i​o​n​-​d​e​-​l​o​s​-​c​l​a​vel…

http://​www​.laiz​quier​da​dia​rio​.com/​L​a​-​R​e​v​o​l​u​c​i​o​n​-​d​e​-​l​o​s​-​c​l​ave…

Itu­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *