Ondo­rioak ez ditza­la lan­gi­le kla­seak ordain­du : Ikas­le Aber­tza­leak

Pro­gra­ma pdf for­ma­tuan:

Ondo­rioak ez ditza­la lan­gi­le kla­seak ordain­du

Sal­bues­pen egoe­ra­ren ondo­rioak gogo­rrak iza­ten ari dira hez­kun­tzan eta horren leku­ko zuze­nak gara ikas­leak. Azken astee­tan egoe­ra oro­ko­rra naha­sia eta alda­ko­rra izan da, eta hez­kun­tza­ri eta gure ikas­ke­ta pro­ze­sua­ri dagoz­kien era­ba­kiak ere horre­la­koak izan dira, zurru­mu­rruz ingu­ra­tuak eta oso alda­ko­rrak. Badi­ru­di egoe­ra egon­kor­tzen ari dela eta agin­ta­ri poli­ti­koak hasiak dire­la gehie­gi luza­tu diren era­ba­kiak har­tzen; orain­dik, ordea, oso airean dau­de ikas­ke­ta aka­de­mi­koa­ren non­dik nora­koak.

Martxoa­ren 25ean behar-beha­rrez­koak ziren hona­ko exijen­tzia hauek mahai-gai­ne­ra­tu geni­tuen: 1)Airean dau­den era­ba­ki guz­tiak lehen­bai­lehen har­tzea, 2)Ikasleoi egoe­rak jar­tzen diz­ki­gu­na baino zail­ta­sun gehia­go ez jar­tzea eta 3)Ikasleria lan­gi­le­ria­ren intere­sek era­ba­ki mar­koe­tan pre­sen­tzia eta pisua iza­tea ikas­le anto­la­kun­deen ordez­ka­ritza­ren bitar­tez. Ezin­bes­te­ko gutxie­ne­ko alda­rri­ka­pen oro­ko­rrak dira hauek, bai­na egu­nak aurre­ra joan aha­la, alda­rri­ka­pe­ne­tan sakon­du eta exijen­tzia zehatza­goak mahai-gai­ne­ratze­ko beha­rra iku­si dugu. Lan­gi­le kla­se­ko ikas­leen defen­tsa­ra­ko pro­gra­ma osa­tu dugu.

Ondo­ren­go lerroe­tan sakon­du­ko ditu­gun alda­rri­ka­pen eta exijen­tziak osatze­ko era­bi­li dugun iriz­pi­de poli­ti­koa lan­gi­le­ria­ren eta bere­zi­ki ikas­le­ria­ren intere­sen defen­t­sa egi­tea da. Bizi dugun sal­bues­pen egoe­ran eta ondo­ren eto­rri­ko den tes­tuin­gu­ru eko­no­mi­ko, sozial eta poli­ti­koan, bes­te behin, kal­te­tu nagu­sia lan­gi­le­ria izan­go bai­ta. Horrek, lehe­na­go­tik ere lehen­ta­su­nez­koa eta urgen­tea zena are pre­miaz­koa­go egin du: lan­gi­leon ikas-bal­din­tzen eta bizi-bal­din­tzen alde­ko alda­rria lehen lerroan koka­tu eta bere defen­t­sa mutu­rre­ra era­man behar dugu. Fun­tsean, sal­bues­pen egoe­rak ikas­le lan­gi­leon ongi­za­tea aha­lik eta gutxien kol­patzea da aur­kez­tu­ta­ko pro­gra­ma­ren eta exijen­tzien hel­bu­rua. Kapi­ta­lis­moa­ren bai­tan, bai­na, ikas­le lan­gi­leon ongi­za­tea muga­tua da: kapi­ta­lis­ten ira­ba­zi dina­mi­ka eli­katze­ko anto­la­tu­ta dagoen ikas­ke­ta pro­ze­suan, ikas­le lan­gi­leon ongi­za­tea hel­bu­ru horre­ta­ra azpi­ra­tu­ta dagoe­la­ko. Beraz, mar­ko kapi­ta­lis­tan ez da kabitzen lan­gi­le­ria­ren intere­sak ase­ko dituen pro­po­sa­men opti­mo­rik, eta erre­for­mak bilatzen dituz­ten pro­gra­ma guz­tiek beza­la, gureak ere zen­tzu horre­tan hutsu­neak dauz­ka. Horre­ga­tik, iraul­tzai­leon­tzat, ikas­le lan­gi­leon intere­se­koa den pro­gra­ma­ren defen­t­sa egi­tea­re­kin bate­ra, hots, lan­gi­le­riak bere biz­ka­rrean aha­lik eta kal­te gutxien asu­mitze­ko alda­rria­re­kin bate­ra, gizar­te anto­la­men­du kapi­ta­lis­ta bere oso­ta­su­nean sei­na­latze­ko momen­tua da, inoiz baino gehia­go izan ere. Hau da, gizar­te anto­la­men­du sozia­lis­ta eta ikas­ke­ta pro­ze­sua­ren gai­ne­ko lan­gi­le kon­tro­la alda­rri­katze­ko momen­tua da, ira­ba­zi eko­no­mi­koen dina­mi­ka­ren logi­ka­tik kan­po jar­dun­go duen hez­kun­tza alda­rri­katze­ko momen­tua, kali­ta­tez­koa, doa­koa eta uni­ber­tsa­la.

Horre­ga­tik guz­tia­ga­tik, ondo­ren­go lerroe­tan bost pun­tu nagu­si­tan bana­tu ditu­gun eta lan­gi­le kla­se­ko ikas­leon intere­sak defen­datzea hel­bu­ru duten exijen­tzia hauek egi­ten diz­kie­gu Espai­nia­ko, EAE­ko eta Nafa­rroa­ko gober­nue­ta­ko agin­ta­ri poli­ti­koei, uni­ber­tsi­ta­tee­ta­ko zuzen­da­ritzei eta ikas­tetxee­ta­ko zuzen­da­ritzei.

1‑Orain arte apli­ka­tu den onli­ne ikas­ke­ta pla­na ber­tan behe­ra utzi eta jar­dun aka­de­mi­koa mugatzea ikas­ke­ta bakoitzean ezin­bes­te­koa den eta horren ikas­ke­ta posi­ble den mate­ria­la­ren lan­ke­ta­ra. Gai­ne­ra, onli­ne kla­seak derri­go­rrez­koak ez iza­tea bai­na edu­kia­ren lan­ke­ta­re­kin jarraitze­ko auke­ra ego­tea.

Guz­tion­tzat ezohi­koa den egoe­ra hone­tan, gure ustez, agin­ta­ri poli­ti­koak, uni­ber­tsi­ta­te eta ikas­tetxee­ta­ko zuzen­da­ritzak eta hez­kun­tza­ko bes­te hain­bat agen­te ikas­tur­tea “nor­mal­ta­su­nez” jarraitzen tema­tu dira, nahiz eta denok fro­ga­tu dugu­nez hez­kun­tza sis­te­ma, bere oro­kor­ta­su­nean, ez dago horre­ta­ra­ko behar diren balia­bi­de eta gai­ta­sun tek­ni­ko eta tek­no­lo­gi­koz hor­ni­tu­ta. Gai­ne­ra, gero eta nabar­me­na­goa denez, asteak eta asteak etxean eman ondo­ren edu­kiak bar­ne­ra­tu, kon­tzen­tra­tu eta ikas­te­ko gai­ta­su­nak begi-bis­tan egi­ten du behe­ra. Egoe­ra horre­tan, ikas­tur­tea­ri dago­kio­nez ezer ger­ta­tu­ko ez balitz beza­la jar­du­tea­ri utzi eta egoe­rak eskatzen duen mai­lan jar­du­tea dela ego­kie­na uste dugu. Izan ere, orain arte apli­ka­tu den onli­ne ikas­ke­ta dina­mi­kak ez du emaitza onik eman: ezi­nez­koa izan da ira­kas­gaie­ta­ko edu­kia eta tipi­fi­ka­tu­ta­ko ikas­ke­ta pla­na kali­ta­tez eta behar beza­la trans­mi­titzea. Kla­seek jarraitzen badu­te ere, ez dau­ka­gu modu­rik jaso behar­ko genu­keen for­ma­zioa jasotze­ko. Gai­ne­ra, ira­kas­gaia behar beza­la ira­kas­te­ko ezin­ta­su­nak era­gin­da, orain arte beha­rrez­koak ez ziren lanak egi­na­ra­zi zaiz­ki­gu ikas­leoi, kasu gehie­ne­tan ohi­koa baino lan kar­ga han­dia­goa pila­tuz ikas­leon­gan. Gure ustez, onli­ne ikas­ke­ta pro­gra­ma kali­ta­tez gara­tu ahal iza­te­ko ber­me­rik ez dago, eta ez dugu zen­tzuz­koa ikus­ten ikas­le­ria lan gehi­ga­rria­re­kin ego­tea etxean, horrek ikas­ke­ta aka­de­mi­koa ez mol­datze­ko hel­bu­ru baka­rra­ri eran­tzu­ten bai­tio. Lehen­dik hain­bes­te egu­ne­ko kon­fi­na­men­du egoe­rak dakar­tzan ondo­rio psi­ko­lo­gi­koei exijitzen zaiz­ki­gun lanak egi­te­ra iritsi ezin iza­tea­ren estre­sa gehitzea ez da gure osa­su­na­re­ki­ko eran­tzu­ki­zu­nez jar­du­tea. Era berean, orain arte horre­ta­ra­ko for­ma­kun­tza­rik jaso ez duten ira­kas­leak egun bate­tik bes­te­ra ikas­ke­ta pro­gra­ma guz­tia alda­tu eta kla­seak onli­ne ema­te­ra behar­tu­ta, lan guz­tie­ta­ra iritsi ezi­nik dabil­tza, estres kasuak uga­ri­tu eta area­go­tuz.

Aipa­tu­ta­ko horrek guz­tiak, ezin­bes­te­ko egi­ten du ikas­tur­te aka­de­mi­koa bir­plan­te­atzea. Zen­tzu horre­tan, lehe­nen­go pau­so gisa orain arte apli­ka­tu den onli­ne ikas­ke­ta pla­na bere oso­ta­su­nean ber­tan behe­ra uztea exijitzen dugu. Horren ordez, zen­tzuz­koe­na ikas­ke­ta aka­de­mi­koa soi­lik beha­rrez­koa den mate­ria­la­ren lan­ke­ta­ra mugatzea dela uste dugu betie­re mate­rial hori lan­tze­ko bal­din­tza errea­lak baleu­de, onli­ne kla­seen derri­go­rrez­ko asis­ten­tzia indar­ga­betzea eta edu­kia­ren lan­ke­ta­re­kin aurre­ra jarrai­tu nahi due­na­ren boron­da­tea erres­pe­tatzea. Gai­ne­ra, ikas­leen arte­ko arra­ka­lan aha­lik eta gutxien era­gin­go duen for­man egin behar da.

2- Onli­ne ikas­ke­ta bitar­tez lan­du­ta­ko edu­kia­ren gai­ne­ko eba­lua­zio meka­nis­moen balio aka­de­mi­koa ber­tan behe­ra geratzea eta ira­kas­gaien gain­di­pen auto­ma­ti­koa apli­katzea. Gai­ne­ra, sal­bues­pen egoe­ra aurre­ko ira­kas­gaien erre­ku­pe­ra­zio azter­ke­ten egu­te­gia man­ten­tzea eta azter­ke­ta pre­sen­tzia­la iza­tea.

Esan beza­la, ohi­ko ikas­ke­ta pro­ze­suak eskain­tzen duen jakin­tza ez da trans­mi­titzen ari onli­ne ikas­ke­ta bitar­tez, beraz, jaso behar­ko geni­tuz­keen ira­kas­gaiak ezin dira eba­lua­tu nor­mal­ta­su­nez lan­du bali­ra beza­la. Hau da, hez­kun­tza sis­te­man lan­tzen den eta ira­kas­gai bakoitzean tipi­fi­ka­tu­ta dagoen curri­cu­lu­ma ezin betetzeak horren eba­lua­zio posi­ble oro ezez­tatzen du auto­ma­ti­ko­ki. Eba­luatze­ko ezin­ta­su­nak bide­gu­rutze batean kokatzen gai­tu: udan edo hurren­go urtean erre­ku­pe­ra­tu gal­du ditu­gun ira­kas­gaiak ala auto­ma­ti­ko­ki aurre­ra egin. Gure ustez, zen­tzuz­koe­na gal­du­ta­ko edu­kiak lan­tzea litza­te­ke: esa­te­ra­ko, medi­ku batek medi­kun­tza aha­lik eta ondoen eta era osoe­nean ikas­te­ko auke­ra iza­tea fun­da­men­ta­la da. Hala ere, ez dugu bidez­koa ikus­ten gal­du ditu­gun hila­be­teak hurren­go urtean erre­pi­ka­tu eta ikas­le guz­tiek kur­tso bat atze­ra egi­tea, eta ezta uda­ko opo­rrak gal­tzea ere, bes­teak bes­te hain­bat ikas­le­ren ikas­tur­tea­ren ber­me eko­no­mi­koa uda­ko lana iza­ten dela­ko. Aipa­tu­ta­ko auke­rek, sal­bues­pen egoe­ra­ren ondo­rioak eta kon­pon­bi­dea­ren eran­tzu­ki­zu­na lan­gi­le kla­sea­ren biz­ka­rrean jar­tzea supo­satzen dute eta ez gau­de horre­kin ados. Izan ere, lan­gi­le­riak, bere oro­kor­ta­su­nean, egoe­ra honen ondo­ren bere gain izan­go duen guz­tia­re­kin, ez da bidez­koa beren seme-ala­bek ikas­tur­te bat gehia­go ikas­ten pasatzea­ren edo des­kan­tsu­ra­ko auke­ra­rik ez iza­tea­ren kar­ga ere bere gain har­tzea, bes­teak bes­te horrek dakar­tzan ondo­rio eko­no­mi­ko guz­tiak kon­tuan izan­da.

Horre­ga­tik, auto­ma­ti­ko­ki ira­kas­gaiak gain­di­tutzat ema­tea dela uste dugu ikas­le lan­gi­leon intere­se­ko ate­ra­bi­de posi­ble baka­ra. Sal­bues­pen egoe­rak sor­tu duen eta jada eki­din ezin diren ondo­rioe­ta­ko bat dela uste dugu mila­ka ikas­lek ikas­tur­tea­ren zati bat gal­tzea. Hau da, sal­bues­pen egoe­ra apli­katzeak mai­la glo­ba­lean izan­go dituen ondo­rio zerren­da luze­ko ondo­rio bat beza­la onar­tu behar dugu­la uste dugu. Auto­ma­ti­ko­ki aurre­ra egi­te­ko modu­rik one­na, gure ustez, kali­fi­ka­zio edo nota gabe egi­tea da, batez­bes­te­ko notan eta espe­dien­tean era­gi­nik izan gabe. Horre­kin bate­ra, zen­tzuz­koa ikus­ten dugu gal­du­ta­ko ira­kas­gaia­ren edu­kia jaso nahi duen ikas­lea­ri auke­ra eta erraz­ta­sun guz­tiak ema­tea hori egin ahal iza­te­ko. Auke­ra horrek, ordea, derri­go­rrez­koa ezin due­la izan uler­tzen dugu.

Azke­nik, erre­ku­pe­ra­zioen egu­te­gia erres­pe­tatzea exijitzen dugu, orain arte esan dugun beza­la, egu­te­gia mol­da­tu eta erre­ku­pe­ra­zioak udan zein hurren­go ikas­tur­tean egin behar iza­tea ikas­le lan­gi­leon­tzat kal­te­ga­rria dela­ko. Erre­ku­pe­ra­zio azter­ke­tak for­ma pre­sen­tzia­lean eta osa­sun pro­to­ko­loa erres­pe­ta­tuz burutzea exijitzen dugu, auke­ra ber­din­ta­su­na ber­matze­ko.

3‑Ohiko selek­ti­bi­ta­te ere­dua ber­tan behe­ra geratzea eta horren ordez ikas­leei erraz­ta­su­nak eman­go diz­kien eba­lua­zio modua apli­katzea: datak aurre­ratzea, ikas­le guz­tiek kla­se pre­sen­tzia­le­tan eman­da­ko edu­kia­re­kin egin ahal iza­tea eta pre­sen­tzia­la iza­tea.

Orain arte esan dugun moduan, ira­kas­gaie­tan lan­tzen den edu­kia bar­ne­ratzea ez da ber­matzen Inter­net bidez­ko ikas­ke­ta pla­nean, eta beraz, horren eba­lua­zioak ez dau­ka zen­tzu­rik. Selek­ti­bi­ta­tea­ren kasuak, ordea, bere­zi­ta­sun bat du: selek­ti­bi­ta­tea ber­tan behe­ra uzteak era­gin kal­te­ga­rria izan­go luke ikas­le lan­gi­leon sek­to­re pro­le­ta­ri­za­tue­ne­tan. Izan ere, oro har, ikas­tetxe pri­ba­tuek notak puz­ten dituz­te eta, ondo­rioz, selek­ti­bi­ta­tea­ren ordez batxi­ler­go­ko nota apli­katzeak hain­bat eta hain­bat lan­gi­le fami­lia pro­le­ta­ri­za­tu­ta­ko seme-ala­bak ika­si nahi duten gra­du­tik kan­po utzi­ko lituz­ke. Bes­te ikus­pun­tu bate­tik, ordea, selek­ti­bi­ta­tea­ren orain arte­ko for­ma­re­kin jarraitzeak ere era­gin kal­te­ga­rriak dauz­ka ikas­le lan­gi­leon­tzat koiun­tu­ra kon­kre­tu hone­tan, eba­lua­zio modu horren berez­ko ezau­ga­rriak diren lehia­kor­ta­su­nean hez­tea, estre­sa eta bes­te hain­bat ondo­rio kal­te­ga­rriz apar­te, nos­ki: urte­ro selek­ti­bi­ta­tea behar beza­la pres­tatze­ko jasotzen ditu­gun kla­seak ez dira alde­ra­ga­rriak onli­ne kla­see­kin, ez bai­tau­de mai­la berean. Gai­ne­ra, ikas­tetxe pri­ba­tue­ta­ko ikas­leek balia­bi­de tek­no­lo­gi­ko askoz gehia­go dauz­ka­te kon­fi­na­men­du egoe­ran selek­ti­bi­ta­tea hobe­to pres­ta­tu ahal iza­te­ko, beraz, ez dau­de auke­ra ber­din­ta­su­nean. Horre­ga­tik, selek­ti­bi­ta­tea­ren fun­tzioa betetzen duen eba­lua­zioa man­ten­tzea dela uste dugu ego­kie­na ikas­le lan­gi­leon intere­sen­tzat, bai­na horren for­mak nor­ma­lean baino mal­gua­goa izan behar du. Zen­tzu horre­tan, ikas­le guz­tiek kla­seen ete­tea­ren aurre­tik ika­si­ta­koa­re­kin azter­ke­ta egi­te­ko ber­mea exijitzen dugu, horre­ta­ra­ko beha­rrez­koak diren azter­ke­ta ere­du guz­tiak jarriz edo hau­taz­koak diren gal­de­ra sor­ta zaba­la eskai­niz. Gai­ne­ra, azter­ke­ta horrek hala­beha­rrez pre­sen­tzia­la izan behar du ikas­leen auke­ra ber­din­ta­su­na ber­matze­ko, osa­sun iriz­pi­deak jarrai­tuz betie­re. Azke­nik, orain zehaz­tu­ta­ko datak baino lehe­na­go izan behar du azter­ke­tak, ikas­leon opor esku­bi­dea ber­matze­ko eta udan lan egin behar due­nak egin ahal iza­te­ko.

4‑Unibertsitateko matri­ku­la­ren biga­rren lauhi­le­ko­ko kre­di­tuen pre­zioa eta Lan­bi­de Hezi­ke­ta zein Biga­rren Hez­kun­tzan ikas­tetxeak itxi­ta egon diren epean ordain­du­ta­koa itzul­tzea, hemen­dik aurre­ra­koa ez ordain­tze­ko neu­rriak apli­katzea­re­kin bate­ra. Gai­ne­ra, ikas­le pisu eta erre­si­den­tzien alo­kai­ruak ber­tan behe­ra geratze­ko neu­rriak apli­katzea.

Esan beza­la, matri­ku­la­tu garen ira­kas­gaien edu­kia ez gara ari jasotzen onli­ne kla­seen bitar­tez. Hori begi-bis­ta­koa da, esa­te­ra­ko, gure arloan tre­batze­ko labo­ra­te­gi­ko prak­ti­kak behar ditu­gu­non edo uni­ber­tsi­ta­te­ko azpie­gi­tu­ra­ren beha­rra dau­ka­gu­non kasuan. Ondo­rioz, for­ma­kun­tza hori jasotze­ko ordain­du dugun kre­di­tuen pre­zioa buel­tatzea da zen­tzu­du­ne­na, ira­kas­gaie­tan matri­ku­la­tu gine­nean agin­du­ta­ko for­ma­kun­tza ez bai­ta jaso. Ildo bere­tik, ikas­le erre­si­den­tzien ordain­ke­ta eta ikas­le pisuen alo­kai­ruak ber­tan behe­ra geratzea exijitzen dugu.

5‑Lanbide Hezi­ke­ta Dua­le­ko ikas­le guz­tiak sol­da­ta jaso deza­ten neu­rriak apli­katzea. Gai­ne­ra, prak­ti­ken egu­te­gia (otsai­la/­martxoa-maiatza/e­kai­na) erres­pe­tatzea, eta sal­bues­pen egoe­ra­ga­tik egu­te­gi horre­kin gutxie­ne­ko ordu kopu­ru­ra hel­tzen ez dire­nei gain­di­pen auto­ma­ti­koa apli­katzea. Ohi­ko egu­te­giz kan­po prak­ti­kal­dia buru­tu nahi duen orok horre­ta­ra­ko auke­ra iza­tea.

Derri­go­rrez­koak diren prak­ti­kak behar beza­la buru­tu ez iza­tea ez da ikas­le lan­gi­leon eran­tzu­ki­zu­na, eta ondo­rioz, horren ondo­rio aka­de­mi­ko eta eko­no­mi­koak ezin dira lan­gi­le kla­sea­ren gain ero­ri. Horre­ga­tik, prak­ti­kak egi­te­ko ohi­ko egu­te­gia man­ten­tzea exijitzen dugu, hau da, prak­ti­ken egu­te­gia otsai­la eta ekai­na bitar­tean iza­tea, kasuan kasu tipi­fi­ka­tu­ta dagoen beza­la. Ordea, bada­ki­gu egu­te­gi horren apli­ka­zioa kasu asko­tan ez dela nahi­koa izan­go prak­ti­kak gain­ditze­ko beha­rrez­koa den ordu kopu­ru­ra iris­te­ko, lan­te­gi asko itxi­ta dau­de­la­ko. Kasu horre­tan, ondo­rio aka­de­mi­ko­rik ez iza­tea exijitzen dugu, hau da, gutxie­ne­ko ordu kopu­ru­ra iritsi ez diren ikas­leei prak­ti­ken gain­di­pen auto­ma­ti­koa apli­katzea exijitzen dugu, eta inolaz ere ez egu­te­gi hori uda­ra edo hurren­go ikas­tur­te­ra mol­datzea. Opo­rre­ta­ra­ko esku­bi­dea urratzeaz gain, udan sol­da­ta­pean lan egi­tea gala­raz­ten due­la­ko, eta bai­ta ikas­ke­ta pro­ze­sua are eta gehia­go luzatzea ere, horrek dakar­tzan ondo­rio eko­no­mi­ko guz­tie­kin. finean, sal­bues­pen egoe­ra­ren ondo­rioak guk asu­mitzea eka­rri­ko lukee­la­ko ez dugu ontzat ema­ten.

Lan prak­ti­kek oro har dohai­nik edo oso sol­da­ta baxua­ren tru­ke lan egi­tea esan nahi dute, eta gu, bes­teak bes­te mutu­rre­ko esplo­ta­zio horre­kin amaitze­ko anto­latzen gara. Sal­bues­pen egoe­ra­ren ondo­ren­go tes­tuin­gu­ruan gai­ne­ra, inoiz baino balia­ga­rria­goa izan­go zaio bur­ge­sia­ri auke­ra hori. Bada­ki­gu hale­re, ikas­le lan­gi­le asko­ren­tzat ezin­bes­te­koak dire­la prak­ti­kak, horien bitar­tez lor­tzen bai­tu­gu asko­tan gure bizitzen sos­ten­gu eko­no­mi­koa den sol­da­ta­pe­ko lana. Horre­ga­tik, prak­ti­kak egi­te­ko auke­ra oro ukatzea kal­te­ga­rria da ikas­le lan­gi­leon­tzat. Beraz, horre­la nahi due­nak, prak­ti­kak ohi­ko egu­te­giz kan­po (adi­bi­dez udan) egi­te­ko auke­ra iza­tea exijitzen dugu.

6- Agin­ta­ri poli­ti­koek eta hez­kun­tza ardu­ra­dun ezber­di­nek ikas­le lan­gi­leon anto­la­kun­dee­kin egoe­ra kudeatze­ko elka­rriz­ke­ta mahaiak osatzea.

Aurre­ko pun­tue­tan azal­du­ta­ko nora­bi­dean era­ba­kiak har­tzen dire­la eta era­ba­ki hauek apli­katzen dire­la ber­matze­ko, hots, ikas­le lan­gi­leon ahot­sa entzu­na­ra­zi eta gure exijen­tzien alde egi­te­ko, ezin­bes­te­koa ikus­ten dugu ikas­le lan­gi­leon intere­sen ordez­ka­riek era­ba­ki­gu­nee­tan pre­sen­tzia iza­tea, horre­ta­ra­ko beha­rrez­koak diren mai­la ezber­di­ne­ta­ko elka­rriz­ke­ta mahaiak sor­tuz. Zen­tzu horre­tan, Ikas­le Aber­tza­leak anto­la­kun­deak bere pres­tu­ta­su­na adie­ra­zi nahi du dagoz­kion agin­ta­ri poli­ti­ko eta hez­kun­tza espa­rru­ko kar­gue­kin bil­du eta elka­rriz­ke­tak abiatze­ko.

Aur­kez­tu berri dugun ikas­le lan­gi­leon pro­gra­ma­ren nora­bi­dean garatzen diren borro­ka pro­ze­su, dina­mi­ka eta alda­rri­ka­pen ezber­di­nak begi onez ikus­ten ditu­gu Ikas­le Aber­tza­leok. Are gehia­go, pro­gra­ma­ren apli­ka­zio tota­la lor­tu bitar­tean, nora­bi­de horre­tan borro­ka pro­ze­suak eta dina­mi­kak martxan jar­tze­ko kon­pro­mi­soa har­tzen dugu. Aur­kez­tu berri dugun pro­gra­ma ez bai­ta lana­bes komu­ni­ka­ti­bo edo sozia­li­zatzai­le bat baka­rrik, neu­rri kon­kre­tuak apli­ka­tu ahal iza­te­ko nora­bi­dea zehaz­ten duen tres­na gisa­ra uler­tzen dugu. Zen­tzu horre­tan, ikas­le­ria lan­gi­le­ria­ri zein ikas­le era­gi­le ezber­di­nei dei egi­ten die­gu pro­gra­ma bere egin deza­ten eta nora­bi­de horre­tan bul­tza egin­go duen inda­rra sor­tu deza­gun. Egoe­rak, hala­beha­rrez, borro­ka for­ma berriak sor­tze­ra behar­tzen gai­tu, ez ordea borro­ka alde bate­ra uztea.

Ikas­le Aber­tza­leak

2020ko api­ri­lak 7

Sour­ce link

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *