Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­duak GKS­ren kan­pai­na­re­kin bat egi­ten du

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak bat egi­ten du Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­tak (GKS) Sal­bues­pen Egoe­ra­ren aurrean martxan jarri­ta­ko kan­pai­na­re­kin (iku­si hemen).

Osa­sun egoe­ra larriaz gain, koro­na­bi­ru­sa aitza­kia ezin hobea bihur­tu da esku­bi­de sozial eta poli­ti­ko guz­tiak ber­tan behe­ra uzte­ko. Honi lotu­ta, Poli­zia-Gor­putz ezber­di­nak Eus­kal Herri osoan zehar burutzen ari diren erre­pre­sio bor­titzak age­rian uzten du bur­ge­sia ager­to­ki berri­ra­ko pres­tatzen ari dela, eta lan­gi­le­ria babes­te­tik urrun, hau jipoitzea dute­la zere­gin nagu­sia. Gai­ne­ra, lan­gi­le­ria­ren sek­to­re kol­da­rre­nek amua iren­tsi eta sala­ta­ri lane­tan dabil­tza.

Ezin ahaz­tu espai­niar eta fran­tziar arma­dek Eus­kal Herria­ren oku­pa­zioan eta zati­ke­tan duten era­gin era­ba­te­koa. Fran­tzia zein Espai­nia­ko Gober­nuak eten­ga­be­ko erre­fe­ren­tzia mili­ta­rrak era­bil­tzen ari dira, eta horrek ez dau­ka zeri­ku­si­rik osa­su­na­re­kin, bai­zik eta erre­pre­sioa eta zapal­kun­tza­re­kin. Des­ager­tze­ra kon­de­na­tu duten herria da gurea. Ez deza­gun kon­de­na hau onar­tu.

Lan­gi­le­ria da nagu­si­ki osa­sun larrial­di honen ondo­rioak pai­ratzen ditue­na, bate­tik enpre­sa­riek, beti beza­la ete­kin eko­no­mi­koak jarri dituz­te­la­ko lan­gi­leen esku­bi­deen gai­ne­tik, eta bes­te­tik, age­rian gel­di­tu den beza­la, kapi­ta­lis­moan ezi­nez­koa dela­ko jen­dea lehe­nes­ten duen osa­sun-sis­te­ma bat edu­kitzea. Koro­na­bi­ru­sa­ren ingu­ru­ko egia osoa jaki­tea gal­de­gi­ten dugu.

Era berean, ezku­tuan gel­ditzen ari da sek­to­re pobree­nak behar oina­rriz­koe­nak, hala nola eli­ka­du­ra, etxe­bi­zitza eta abar, asetze­ko sufritzen ari diren ezin­ta­su­na. Sozia­lis­moa ala basa­ke­ria.

Egoe­ra­ren gor­din­ta­su­na espetxee­tan, depor­ta­zioan eta erbes­tean izu­ga­rri area­gotzen da. Gure elkar­ta­su­na eta erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­ko guz­tien­tza­ko amnis­tia osoa­ren alda­rri­ka­pe­na, eta pre­so sozia­len­tza­ko indul­tu zabal baten onar­pe­na.

Kon­fi­na­men­dua buka­tu eta gero Sal­bues­pen Egoe­rak martxan jarrai­tu­ko due­la pen­tsatze­ko sobe­ra arra­zoi ditu­gu. Sis­te­ma kapi­ta­lis­ta aspal­di dago hil­zo­rian, bai­na gai­non­tze­koak bera­re­kin bate­ra hil­tze­ko prest dago. Dato­rre­na­ren aurrean, gure mugi­men­duak anto­la­kun­tza eta borro­ka­ra­ko deia egi­ten du. Inde­pen­den­tzia, sozia­lis­moa eta amnis­tia!

Eus­kal Herria, 2020ko martxoa­ren 30a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *