KLASE SUBJEKTUA BERE DIMENTSIO GUZTIETAN ERAIKIZ – ITAIA

Des­kar­gak /​Des­car­gas (219 aldiz/​veces)

Archi­voAcción
[PDF] [A4] KLASE SUBJEKTUA BERE DIMENTSIO GUZTIETAN ERAIKIZ – ITAIADes­car­gar 
[PDF] [A5] KLASE SUBJEKTUA BERE DIMENTSIO GUZTIETAN ERAIKIZ – ITAIADes­car­gar 
[PDF] [Let­ter] KLASE SUBJEKTUA BERE DIMENTSIO GUZTIETAN ERAIKIZ – ITAIADes­car­gar 
[EPUB] KLASE SUBJEKTUA BERE DIMENTSIO GUZTIETAN ERAIKIZ – ITAIADes­car­gar 
[mobi] KLASE SUBJEKTUA BERE DIMENTSIO GUZTIETAN ERAIKIZ – ITAIADes­car­gar 

Ema­ku­mea­ren zapal­kun­tza hain­bat ikus­pun­tu­ta­tik iker­tu­ta­ko gaia izan da his­to­rian zehar. Horrek auke­ra eman du lan-hipo­te­si des­ber­di­nak gara­tu dituz­ten ezta­bai­de­tan sakon­tze­ko: zapal­kun­tza­ren jato­rri­tik hasi­ta, betetzen dituen fun­tzio edo­ta eli­katzen dituen intere­se­ta­raino. Tesi horiek, argi eta gar­bi, hain­bat pro­po­sa­men poli­ti­ko eka­rri dituz­te esku­tik, asko­tan kon­tra­ja­rriak izan dire­nak eta, zein bere ikus­pe­gi­tik, ara­zoa­ri eran­tzu­ten saia­tu izan dire­nak.

Ezta­bai­da horien his­to­ria­ri egin­da­ko ekar­pen gisa, joan den otsai­lean auke­ra izan genuen ikas­le mugi­men­duak 2020ko Herri Uni­ber­tsi­ta­tea­ren edi­zioa­ren barruan anto­la­tu zuen elka­rriz­ke­ta batean par­te har­tze­ko Isa­bel Beni­te­ze­kin 1batera. Mahaiak interes han­dia izan zuen gaia­ren kon­ple­xu­ta­su­na­ri eta oso­ta­su­na­ri hel­tze­ko izan zuen gai­ta­su­na­ga­tik. Gure par­te­tik, kla­se-ikus­pe­gi argi bate­tik hel­du genion gaia­ri. Hurren­go ana­li­siak topa­ke­tan elkar­ba­na­tu­ta­ko eta haus­nar­tu­ta­ko ideia eta ondo­rioen labur­pe­na izan nahi du.

Ema­ku­mea­ren zapal­kun­tza­ren pape­ra domi­na­zio kapi­ta­lis­tan

Zere­gin garran­tzitsua da gizar­te eza­gun batzuek (batzuek, behin­tzat) sexua­ren ara­be­ra­ko men­de­ratze-harre­ma­nak iza­tea era­gin duten pro­ze­su his­to­ri­koak zein izan diren argitzea. Feu­da­lis­mo­tik kapi­ta­lis­mo­ra­ko tran­tsi­zioan ger­ta­tu­ta­ko lana­ren bana­ke­ta sexua­la­ren eral­datze-pro­ze­sua ara­katzea lagun­ga­rri da gaur egun betetzen dituen fun­tzioak iker­tze­ko. Lan­gi­le libreen mer­ka­tu bat osatzea hel­bu­ru, herri-onda­su­nen des­ja­betze-pro­ze­su zabal baten gai­nean jar­du­ten duen pro­ze­su horrek ez du ema­ku­mea­ren ugal­ke­ta-ahal­me­na pro­ze­sua­ren fun­tsez­ko pie­za gisa ahaz­ten. Ugal­ke­ta bio­lo­gi­koa­ren kon­tro­lak lan­gi­le kla­se­ko ema­ku­meak euren gor­putzen des­ja­betze egoe­ran uzten ditu, ugal­tzai­le kate­go­ria­ra murriz­tu­ta. Ugal­ke­ta bio­lo­gi­koa kapi­ta­la­ren aku­mu­la­zio legeen ara­be­ra­ko pro­ze­su sozio­kul­tu­ra­la iza­te­ra iga­rotzen da, honen lan-inda­rra­ren pre­mien ara­be­ra. Horre­ta­ra­ko, hain­bat meka­nis­moz hor­nitzen da; horien artean azpi­ma­rratze­koak dira ema­ku­mea­ren sexua­li­ta­te ez-ugal­ko­rra­ren eta haren pla­ze­ra­ren uka­zioa. Edo, hobe­to esan­da, erre­pro­duk­ti­boa edo mer­kan­ti­la (pros­ti­tu­zioa, por­no­gra­fia) ez den pla­ze­ra­ren uka­zioa.

Ema­ku­me lan­gi­lea “etxe­ko-andre” pape­re­ra mugatzea­ren ideia­tik urrun, kapi­ta­lak, bere has­ta­pe­ne­ta­tik, ez du lan indar gisa baz­ter­tu, bai­na lan indar gehia­go sor­tzea­ren behar his­to­ri­ko­ra azpi­ra­tua. Lan-mer­ka­tuan modu selek­ti­boan txer­tatzeak (gizo­nen asa­la­ri­za­zioa), sol­da­ten behe­ranz­ko pre­sio-meka­nis­mo gisa, sol­da­ta­pe­ko ema­ku­meak biga­rren mai­la­ko pro­le­ta­rioak iza­tea eka­rri du, eta mer­kan­ti­li­za­tu gabe­ko etxe­ko lanen eta sol­da­ta­pe­koen logi­kan harra­pa­tu­ta geratzea. Lan bana­ke­ta sexua­lak ema­ku­me lan­gi­leak deba­lua­tu­ri­ko lane­tan kon­tra­ta­tuak iza­tea eta bal­din­tza oke­rra­goak iza­tea zile­giz­tatzen du. Kua­li­fi­ka­tu gabe­ko lan-sek­to­ree­tan ema­ten da ema­ku­meen esku­la­na­ren kon­tzen­tra­zioa, hala nola osa­sun-zer­bitzue­tan eta per­tso­nen zain­tzan, horiek iza­nik, batez bes­te­ko sol­da­ten artean, sol­da­ta baxue­nak kobratzen dituz­te­nak. Horri lanal­di par­tzia­le­ko enple­gua ema­ku­me lan­gi­leen lan-bal­din­tzen ezau­ga­rri oro­ko­rre­ne­ta­ko bat bihur­tzen ari dela gehi­tu behar zaio, ira­ba­zia lanal­di oso­ko enple­gue­na baino % 30 txi­kia­goa dela­rik. Era berean, “ema­ku­me-izae­ra­ri” lotu­ta­ko lan-ozto­po­ak eta lan-arris­ku espe­zi­fi­koak aipa­tu behar dira: bai gene­roa­ren gizar­te-osae­ra­ga­tik (lane­ko jazar­pe­na), bai mer­kan­tzia sexual nozioa­ga­tik (sexu-jazar­pe­na), bai zain­tza­ri buruz­ko idea­rioa­ga­tik (ama iza­tea lanean sar­tze­ko ozto­po gisa edo lan­bi­de-deba­lua­zio gisa, “inpli­ka­zio­rik eza” proiek­tatzea­ga­tik). Horrek guz­tiak sub­jek­ti­bi­ta­te eko­no­mi­ko feme­nino bat sor­tze­ko bidea eman du, ema­ku­mea­ren lan inda­rra mer­kea­goa izan dadin ahal­bi­de­tuz, gain­ba­lio abso­lu­tua han­ditzen den hei­nean.

Hori guz­tia men­de­ko­ta­sun-pro­ze­su hau legi­ti­matzen duen giro ideo­lo­gi­ko ego­kia­ren esku­tik eto­rri da, meka­nis­mo mer­kan­ti­le­tan edo extra­mer­kan­ti­le­tan (eli­za, kasu) oina­rri­tu­ta indar korre­la­zioen ara­be­ra: apa­ra­tu juri­di­ko eta admi­nis­tra­ti­boen miso­gi­nia, ikas­ke­ten joe­ra andro­zen­tri­koa, ema­ku­meen gai­ne­ko pre­sio kosi­fi­katzai­lea kon­tsu­mo-objek­tu gisa edo lan­gi­le kla­se bar­ne­ko meka­nis­mo dizi­pli­natzai­leen erre­pro­duk­zioa, bio­len­tzia matxis­ta adi­bi­de. Horrek guz­tiak ema­ku­mea errea­li­ta­te sozia­la­ren mai­la guz­tie­tan biga­rren mai­la­ko sub­jek­tua iza­tea era­gin du. Auzi estra­te­gi­koa da hori bur­ge­sia­ren­tzat; izan ere, lan­gi­le kla­sea­ren zati oso garran­tzitsu bat gai­ta­sun poli­ti­ko­rik gabe uzten du, pro­le­tal­goa­ren pro­ze­su iraul­tzai­lea eten­ga­be motel­duz.
Oina­rri horiek era­gin poli­ti­ko zuze­na izan zuten nazioar­te­ko lan­gi­le-kla­sea­ren era­ke­ta his­to­ri­koan, bar­ne-hie­rar­kia eta dizi­pli­na-meka­nis­mo bereiz­ga­rrien ezar­pe­na­ren bitar­tez, lehen aipa­tu den beza­la. Poli­ti­ko­ki ikus­pe­gi uni­ta­rio bate­tik arti­ku­latzen ez badi­ra arra­ka­la poli­ti­ko bat era­gi­ten duten pro­ze­su zapal­tzai­le bereiz­ga­rriak, hots, pro­le­tal­go inter­na­zio­na­la­ren bar­ne­ko mise­ria mai­la ezber­di­nak euren artean borro­kan jar­tzea lehe­netsi eta estra­ti­fi­ka­zio horre­ta­tik onu­ra ate­ratzen due­na­ri ez erre­pa­ratzea.

Femi­nis­moa, masen kon­tsu­mo­ra­ko pro­duk­tu mora­la ala kla­se borro­ka­ra­ko fron­tea?

XIX. men­de­ko kapi­ta­lis­moa­ren loral­diak, garatzen ari ziren bal­din­tza sozioe­ko­no­mi­koek eta fran­tziar iraul­tzak mahai gai­nean jarri­ta­ko gizon zein ema­ku­meen­tza­ko “aska­ta­su­na, seni­de­ta­su­na eta ber­din­ta­su­na” kon­tsig­nak betetze­ko ezin­ta­su­nak (bere esen­tzia dela eta) mugi­men­du femi­nis­ta­ren sorre­ra ahal­bi­de­tu zuten. Bai­na kon­tua da kapi­ta­lis­moak ema­ku­mea­ren izae­ra objek­ti­boan eka­rri zuen eral­da­ke­tak, hau da, ema­ku­mea sol­da­ta­pe­ko lanean masi­bo­ki inte­gratzeak, ema­ku­mea­ren auzi moder­noa sor­tu zue­la, haien artean posi­zio anta­go­ni­koak era­tuz: femi­nis­moak ema­ku­mea herri­tar­ta­sun uni­ber­tsa­lean inte­gratzea hel­bu­ru izan zuen bitar­tean, ema­ku­me pro­le­ta­rioek errea­li­ta­te sozia­la bere oso­ta­su­nean iraul­tze­ko gai­ta­su­nak lor­tze­ko asmoa zuten.
Esan gene­za­ke femi­nis­moa, ideo­lo­gia gisa, kapi­ta­lis­moa­ren bai­tan ema­ku­mea­ren ber­din­ta­sun for­ma­la lor­tze­ko hel­bu­rua­re­kin sor­tzen dela, “ema­ku­me” kate­go­ria­ra­ko deia modu abs­trak­tuan egi­nez. Kla­se anta­go­nis­moa des­ager­tu eta ema­ku­me bur­ge­sa alia­tu bihur­tzen den unean, etsaia desitxu­ratzen da.
Bate­tik, ema­ku­me lan­gi­lea­ren auzia lan­tzea era­goz­ten da: jaki­na da kla­sear­te­ko estra­te­gia oro­tan, bere gara­pe­na­ren une­ren batean, bote­rea­ren jabeen intere­sak kla­se men­de­ra­tua­ren intere­sen gai­nean jar­tzen dire­la. Bes­tal­de, gizo­na etsai poli­ti­ko bihur­tzen da, modu horre­tan kla­sea bana­tuz eta bal­din­tza sozia­lak hobetze­ko gai­ta­su­na gal­duz.

Pro­po­sa­tu­ta­ko estra­te­giak erre­for­ma par­tzia­len alde borro­katzen du, eta horie­kin, asko jota, kla­se ertai­ne­ko ema­ku­me geru­zak Esta­tu­ra inte­gratzea lor­tzen du. Ema­ku­meen gaia oso­ta­su­na­re­ki­ko alde­ba­kar­ta­su­nez lan­tzean, ara­zoa ez da des­ager­tzen, for­maz alda­tu baino ez du egi­ten: horren adi­bi­de da ema­ku­me batzuek (kla­se ertai­ne­koek) etxe­ko lanen zama­tik libratze­ko auke­ra izan dute­la, lan horiek for­ma mer­kan­ti­li­za­tuan egi­ten dituz­ten ema­ku­me pro­le­ta­ri­za­tue­nen esku utziz. Era horre­tan, lana­ren bana­ke­ta sexua­la beti­kotzen da eta, gai­ne­ra, ordu­ra arte mer­kan­ti­li­za­tu gabe­ko ere­mu bat tru­ke balioan oina­rri­tu­ta­ko harre­man bihur­tzen du kapi­ta­lak, hau da, esplo­ta­zioan oina­rri­tu­ta­ko espa­zio bila­katzen da.

Ezin uka gene­za­ke femi­nis­moak hain­bat for­ma har­tu ditue­la urteen pode­rioz. Asko dira ideo­lo­gia horren ingu­ruan gara­tu diren korron­teak, eta horiek sakon eta modu kri­ti­koan azter­tu behar dira, ikas­ke­ta poli­ti­koak ate­ra ahal iza­te­ko. Hala eta guz­tiz ere, esan gene­za­ke age­rian gera­tu dela, batez ere 1960 – 70eko hamar­ka­daz geroz­tik, mar­xis­moa­ren aur­ka­ko arma­ga­betze ideo­lo­gi­koa­re­kin, bene­ta­ko alda­ke­ta­ra­ko ezin­ta­su­na: borro­kak par­tzia­li­zatze­ko eta indi­bi­dua­li­zatze­ko joe­ra­ren ondo­rioz, eta behin oso­ta­su­na­ren espa­rrua liki­da­tu­ta, kla­se-borro­ka saihes­te­ko auke­ra sor­tu da.

Borro­ka pro­le­ta­rioa ema­ku­me lan­gi­lea­ren espa­rruan: ele­men­tu estra­te­gi­koak eta tak­ti­koak

Ikus­pe­gi mar­xis­ta bate­tik, ema­ku­me zapal­duen eta esplo­ta­tuen ara­zoak gain­ditze­ko, mun­dua­ren ikus­ke­ra zien­ti­fi­koa beha­rrez­koa dugu, bai­na mun­dua­ren kon­tzep­zioa ez da haren edo­zein ata­len eza­gutza, mun­dua bere oso­ta­su­nean eza­gutzea bai­zik. Kasu hone­tan, ema­ku­me lan­gi­lea­ren zapal­kun­tzak bote­re bur­ge­sa­ren arti­ku­la­zioan betetzen duen fun­tzioa azal­tze­ko auke­ra izan dugu, domi­na­zio kapi­ta­lis­ta oso­ta­sun gisa­ra uler­tuz. Argi eta gar­bi, betetzen duen fun­tzioa ber­tan behe­ra uzteak sis­te­ma osoa­re­kin amaitze­ko gai­ta­su­na duen estra­te­gia bat exijitzen du. Soi­lik horre­la lor­tu­ko da zapal­kun­tzek inola­ko fun­tzio­rik bete­ko ez duten gizar­te anto­la­ke­ta bat ezar­tzea.

Horrek esan nahi du kla­se sub­jek­tua dimen­tsio guz­tie­tan erai­ki behar dela, dau­den arra­ka­la guz­tien aur­ka borro­ka­tuz. Horre­la, ezin­bes­te­koa da ema­ku­meak kla­se-borro­ka­ra batzea, eta horrek masa horien bereha­la­ko boron­da­tea­re­kin konek­tatzea eskatzen du, hau da, ema­ku­me pro­le­ta­rioen egu­ne­ro­ko beha­rrak zein diren azter­tzea eta haien bereha­la­ko pre­miak iraul­tza­re­kin lotzea. Hau da, haien egun­go egoe­ra hobe­tu behar dugu, borro­ka horiek beren kla­se kon­tzien­tzia area­gotze­ra bide­ra­tu, eta borro­ka sozia­lis­ta­ra lotu.

Hel­bu­rua, argi eta gar­bi, lanean ari garen jen­dea­ren, masa pro­le­ta­rio eta ema­ku­me lan­gi­leen, hez­kun­tza poli­ti­ko estra­te­gi­koa izan behar da. Eta hori, esa­ten ari garen beza­la, prak­ti­ka poli­ti­koa­ren bidez egiaz­ta­tu behar da, sozia­lis­moak dakar­tzan alda­ke­tak lan­gi­le kla­sea­ren­tzat onak eta beha­rrez­koak dire­la era­kutsiz. Horrek esan nahi du, plan­te­atzen ditu­gun borro­kak errea­lak izan dai­te­zen, une bakoitzean ditu­gun gai­ta­su­nen ara­be­ra­koak izan behar dire­la.

Pro­ze­su horrek hipo­te­si sin­di­ka­la balioz­koa dela jus­ti­fi­katze­ko gai­ta­su­na eman­go digu, betie­re pro­ze­su iraul­tzai­le bati lotu­ta badoa. Bes­te­la esan­da, erre­for­mek borro­ka bal­din­tzak hobetze­ko baino ez dute balio. Izan ere, bur­ge­sia­ri, haren figu­ra zehatzei eta pro­le­tal­goa­ren barruan dau­den kola­bo­ra­zio figu­rei aurre egin behar die­gu, etor­ki­zu­nean, kla­se kon­tzien­tzia­ren area­gotzeak eta indar-meta­ke­ta horrek bur­ge­sia gero eta eska­la han­dia­goan borro­katze­ko auke­ra eman dezan. Borro­ka-pro­ze­su horren bidez baka­rrik hezi dai­te­ke pro­le­tal­goa, uler dezan bere men­de­ra­kun­tza-egoe­ra gain­ditze­ko beha­rrez­koa dela eska­la nazio­nal zein inter­na­zio­na­lean bote­rea har­tzea.

Jaki­na, orain arte aipa­tu­ta­koak, hel­bu­ru hori betetze­ko gai­ta­su­na duen anto­la­ke­ta-ere­dua eskatzen du. Hau da, bote­re bur­ge­sa­ren aurrean anto­la­tu­ta­ko bote­re pro­le­ta­rioa edo alder­di komu­nis­ta: fron­te guz­tie­tan aldi berean eta modu homo­ge­neoan eran­tzu­te­ko auke­ra izan­go duen bata­sun tak­ti­koa. Hala ere, horrek badu aurre­bal­din­tza bat: estra­te­gia sozia­lis­ta onar­tu eta fron­te guz­tien arti­ku­la­zioa­ri bide eman­go dion bata­sun estra­te­gi­koa. Horre­la, zapal­kun­tza­ren adie­raz­pen zehatze­kin amaitze­ko gai­ta­su­na izan­go duten meka­nis­mo errea­lak zein diren azter­tu behar dugu. Ezin­bes­te­koa izan­go da ema­ku­me pro­le­ta­rioen mase­kin lan egin ahal iza­te­ko beha­rrez­ko tres­nak sor­tzea eta era berean, euren zapal­kun­tza egoe­ra­re­kin amaitze­ko gai­ta­su­na izan­go duten anto­la­ke­ta-modu gara­tua­go eta per­fek­zio­na­tua­go baten beha­rra iku­sa­raz­tea.

Lan-ildo zehatzei eta horiek aurre­ra era­ma­te­ko moduei dago­kie­nez, for­ma kolek­ti­boan pre­miaz bilatzen eta iker­tzen hasi behar dugun ebaz­pe­nak dira. Argi dagoe­na da nozio iraul­tzai­lea­ren alda­rri­ka­pen argia izan behar dute­la nozio balia­ga­rri gisa, moda­li­ta­te sozio-libe­ral edo sozial­de­mo­kra­tei aurrea har­tze­ko, azken finean dis­trak­zio neu­rri bai­ti­ra hauek. Horre­ta­ra­ko, ezin­bes­te­koa izan­go da dis­kur­tsoa­ren bide­tik, eta batez ere prak­ti­kan, inter­kla­sis­moa borro­katzea, mili­tan­tzia inte­gra­la sus­ta­tuz eta ere­dua­ren peda­go­gia era­bi­liz.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *