Ikus­pe­giak (III-IVtik) /​Pers­pec­ti­vas (III de IV)

Des­kar­gak /​Des­car­gas (1532 aldiz/​veces)

Archi­voAcción
[PDF] [A4] Ikus­pe­giak (III-IVtik) /​Pers­pec­ti­vas (III de IV)Des­car­gar 
[PDF] [A5] Ikus­pe­giak (III-IVtik) /​Pers­pec­ti­vas (III de IV)Des­car­gar 
[PDF] [Let­ter] Ikus­pe­giak (III-IVtik) /​Pers­pec­ti­vas (III de IV)Des­car­gar 
[EPUB] Ikus­pe­giak (III-IVtik) /​Pers­pec­ti­vas (III de IV)Des­car­gar 
[mobi] Ikus­pe­giak (III-IVtik) /​Pers­pec­ti­vas (III de IV)Des­car­gar 

2019ko udan, esker aber­tza­lean eta erre­for­mis­moa­ren zen­bait sek­to­re­tan, Ikus­pe­giak ize­ne­ko gure tri­lo­gia­ren lehen bi zatiak ezta­bai­da­tu ziren. Azpi­ma­rra­tu nahi dugu kome­ni­ga­rria dela lehe­nik bi zati hoiek ira­kur­tzea (https://www.boltxe.eus/2019/02/19/ikuspegiak-i-perspectivas‑i/ eta https://​www​.boltxe​.eus/​2​0​1​9​/​0​9​/​0​2​/​a​u​r​r​e​r​a​n​t​z​-​1​1​-​i​k​u​s​p​e​g​i​a​k​-​i​i​-​p​e​r​s​p​e​c​t​i​v​a​s​-​ii/), azken bede­ratzi hila­be­te­tan eman­da­ko gara­pe­na, ber­tan esa­ten genue­na eta hiru­ga­rren zati hone­tan defen­datzen dugu­na erka­tu ahal iza­te­ko. Hemen azken para­gra­foa jarri­ko dugu:

Ikus­ten dugu­nez zail­ta­su­nak zinez han­diak dira. Baino atze­ra begi­ra­tu­ta, azken 8 urtee­tan bene­ta­ko dina­mi­kan aurre­ra­pau­so esan­gu­ratsuak ikus­ten ditu­gu zen­tzu guz­tie­tan. Gogoan izan due­la zor­tzi urte herri lan­gi­lea­ren gre­ba deial­di masi­boak ber­tan behe­ra gera­tu zire­la, Esta­tua­ri bar­ka­me­na eska­tu eta legeak onar­tzen hasi zitzaiz­kio­la, herri mugi­men­dua­ri burua moz­tu eta mili­tan­tzia iraul­tzai­lea­ren zati han­di baten borro­ka­ra­ko pres­tu­ta­su­na­ren gain­behe­ra eto­rri zela.

Hiru­ga­rren eta azken ata­lean, bate­ratze eta era­kun­detze bate­ra iris­te­ko zen­bait pro­po­sa­men gara­tu­ko ditu­gu.

Ger­ta­ki­zu­nek agin­tzen dute. 2019ko uda­tik garatzen ari diren kon­trae­sa­nek kapi­tu­lu bat gehitze­ra behar­tu gai­tuz­te. Hiru­ga­rre­na­re­kin amai­tu behar zen tri­lo­gia baino EAEn api­ri­la­ren 5erako aurrei­ku­si­ta dau­den hau­tes­kun­deen ostean jarrai­pe­na izan­go du. Bada, zer­ga­tik luzatzen dugu? Ez da bas­kon­ga­de­ta­ko bur­ge­siak, egun dituen eta kon­tro­la­tu ezin dituen ara­zo anda­nak pre­sio­na­tu­ta, hau­tes­kun­deak aurre­ra­tu ditue­la­ko. Ez da Nafa­rroa­ko Gober­nua, eus­kal kutsu­ko erre­gio­na­lis­moak eta erre­for­mis­mo aber­tza­leak babes­tu­rik PSOE‑k ber­tan duen sukur­tsal hori, Madri­len era­bat gutxies­ten dute­la­ko. Are gutxia­go EH Bil­du irrin­tziz zuri­tu­ri­ko «aber­tza­le­ta­sun kons­ti­tu­zio­na­la» fin­katzen lagun­tzen ari dela­ko. Ezta Macro­nek Ipa­rral­dean esku­bi­de sozia­len murriz­ke­ta bor­titza inpo­sa­tu due­la­ko ere… Joe­ra hauek aurrei­ku­si­ta zeun­den, erra­za zen gau­zatzea indar harre­ma­nak eta egoe­ra kon­tuan har­tu­ta. Eta hala­xe ger­ta­tu da.

Eus­kal kapi­ta­lis­moa sun­tsitzen ari diren kon­trae­sa­nek har­tzen dituz­ten for­ma guz­tiek kez­katzen gai­tuz­te, eta horre­xe­ga­tik, for­ma­ren ana­li­si­tik –EAJ, PSOE, PP beza­la­ko alder­dien ustel­ke­ria adi­bi­dez– edu­kia­ren kri­ti­ka­ra pasa nahi genu­ke: Ustel­ke­ria kapi­ta­lis­moak oro har, eta Eus­kal Herrian bizi den bur­ge­se­riak zehaz­ki, bere moz­ki­nak han­ditze­ko duen beha­rra­ren isla da. Esa­te­ra­ko, bur­ge­se­ria eta bere era­kun­deen ustel­ke­ria gabe, ez lira­te­ke Zal­di­bar­ko ezbeha­rrean beza­la lan­gi­le­rik hil­ko –«lan ere­mu­ko erail­ke­tak». Ustel­ke­riaz gain, 2019ko uda­tik hona marraz­tu geni­tuen bi lerroen arte­ko tal­ka indar­tu da: lehen mai­la­koa, gizar­teak oke­rre­ra egi­tea, eta biga­rren mai­la­koa, Madril­go Gober­nuak tar­te bate­ra­ko arna­sa har­tu iza­na, Pode­mo­sen maku­lu eta bes­te indar batzuen babes zuzen edo zehar­ka­koa­ren bidez.

Men­de­bal­de­ko inpe­ria­lis­moan isi­le­ko borro­ka bat ari da ger­tatzen eta Eura­sia­ren gara­pe­na gel­ditzea du hel­bu­ru. Lehen­da­bi­zi Afri­ka, Lati­noa­me­ri­ka, Erdial­de­ko Asia eta Indian, eta gero mun­duan. Inpe­ria­lis­mo barruan ere poten­tzia han­diak borro­kan dau­de, Eura­sia garai­tu eta mun­dua berriz men­pe­ratzen dute­ne­ra­ko, harra­pa­ki­na­ren aha­lik eta zati­rik han­die­na bere­ga­na­tu nahian. Erral­doien arte­ko borro­ka hone­tan Espai­nia­ko esta­tua zoruan osti­ko jotzen has­te­ko esku­bi­de­rik ez duen ipotx pasi­bo bat baino ez da, baino mili­tar­ki bere koka­pen geo­gra­fi­koa­ga­tik balio estra­te­gi­ko han­dia eta nazioar­te­ko finan­tza kapi­ta­lek bar­ka­tu­ko ez dio­ten zor garran­tzitsu bat due­na. Dena den, zer­bitzue­tan indar­tsu baino indus­tria mai­lan ahu­la den eko­no­mia bat eta nazio-esta­tu kohe­sio ahu­la izan arren, nazioar­tean pisu poli­ti­ko jakin bat dau­ka eta poten­tzia han­diek bere alde­ra era­ma­tea beha­rrez­ko dute, batez ere mun­du mai­la­ko eko­no­mia ahul­tzen ari dela­ko, eta horre­kin bate­ra euro­pa­rra –orain­dik neur­tu gabe dauz­ka Bre­xit-ak supo­sa­tu­ko dion gale­ra, Koro­na­bi­ru­sa, Ekial­de hur­bi­le­ko ten­tsioa…– eta ondo­rioz, espai­niar eta eus­kal eko­no­mia bai­ta ere.

Oso datu argi­ga­rria da hona­ko hau: Esta­tu espai­nia­rra­ren pean bizi den herri­tar bakoitzak finan­tza kapi­ta­la­ri 23.332 euro zor diz­kio, bur­ge­se­ria­ren esa­ne­tan beraien Esta­tuak duen zor publi­koa­ren nor­ba­na­ko zatia ale­gia, eta beraien kabuz2019an % 4,8 han­di­tu dute. Kapi­ta­lak oro har, eta esta­tu mai­la­koak bere­zi­ki, eder­ki daki zapal­du­ta­ko kla­se eta nazioek ez dute­la inola­ko hobe­kun­tza­rik edu­ki, zor horrek kla­se zapal­tzai­lea abe­ras­te­ko baino ez due­la balio izan, baino zapal­du­ta­koei eza­rri­ko die­te berriz ere zama hori. Nola egin­go dute? Mila modu­ta­ra behar­tuz, dirua ate­ratze­ko bizitza guz­tian zehar kol­peak ema­nez, eta hau gutxi balitz, hil da gero bere ondo­ren­goei.

Behin eta berri­ro aipa­tu ditu­gun egi­tu­raz­ko bal­din­tza haue­tan, Esta­tu espai­nia­rrak nola­bai­te­ko lasai­ta­sun eze­gon­ko­rra lor­tu du bere hel­bu­ruak gau­za­tu ahal iza­te­ko. Lehen­goa bere botoen pol­t­sa zula­tua han­ditzea, alian­tza eze­gon­kor eta zai­lak saihes­te­ko. Horre­ta­ra­ko sek­to­re herri­koien­gan sines­ga­rri­ta­su­na berres­ku­ra­tu behar du, mobi­li­za­zio han­diek eska­tu­ta­ko zen­bait pre­miaz­ko erre­for­ma egi­nez; Kata­lu­nia, Eus­kal Herria eta Gali­zia­ko kla­se ertain eta txi­kiak eros­te­ko sis­te­ma hobe­tu behar du, eta zen­tra­lis­mo mutu­rre­koak odo­lus­tu eta zor­pe­tu dituen indar erre­gio­na­lis­tak era­ka­rri behar ditu; pozik utzi behar du kapi­ta­la erre­for­ma horiek bere moz­ki­nak ez dituz­te­la kal­te­tu­ko ber­ma­tuz, eta kasu­rik oke­rre­nean etor­ki­zu­ne­ko Espai­nia hobe eta kapi­ta­lis­ta­go bat lor­tze­ko inber­tsio beza­la iku­si ditza­ten; Bru­se­la­re­kin nego­zia­tu behar ditu bal­din­tzak eta Trump lasai man­ten­du, bere base mili­ta­rre­tan nahi due­na egi­ten utziz.

Eser­le­ku gutxi edu­ki arren, gober­nuak badi­tu kar­ta onak: Esta­tuan zehar lurral­de­ka dau­kan bote­rea; EAJ, Com­pro­mis eta BNG-ren bal­din­tza­ga­be­ko babe­sa…; Kata­lu­nia­ko tar­ta hobe­to banatze­ko, ERCk sutsu­ki, eta publi­zi­ta­te gutxia­go­re­kin bada ere, JxCat-ek dauz­ka­ten gogoak; gizar­te mul­tzo ezber­di­nen artean neo­fa­xis­moa­ri eta tri­fatxi­toa­ri dagoen bel­du­rra; PPren barruan dau­den ten­tsioak, Gali­za Vas­ko­ga­da eta Kata­lu­nian uda­be­rri eta udaz­ke­nean izan­go diren hau­tes­kun­dee­tan leher­tu dai­tez­kee­nak; Espai­nia­ko eli­zak ultra­es­kui­ne­tik erdial­de­ko eskui­ne­ra egin­da­ko alda­ke­ta Bar­tze­lo­na­ko kar­di­na­la gotzain-batza­rre­ko buru izen­datzean… eta abar. Baino batez ere indar era­ba­ki­ga­rriak dauz­ka: CCOO eta UGT eta Pode­mos, ira­ga­rri­ta zegoen beza­la eta lotsa­rik gabe «era­kun­de poli­ti­ka­ra­ko enpre­sa» beza­la aitor­tuz bere burua, eta «lan par­la­men­ta­rioa» egi­te­ra­koan bere lan­gi­leen fidel­ta­su­na ziur­ta­tuz, buro­kra­zia eta sol­da­ta onen bidez.

PSOE-UP gober­nuak 2020 urte amaie­ra arte dau­ka, hau­tes­kun­de auto­no­mi­koen zikloa amai­tu arte; orduan iku­si­ko da argia­go nola doan Esta­tu mai­la­ko kapi­ta­lis­moa eta ea PPk Cs irens­te­ko eta VOX-en haz­kun­dea gel­ditze­ko edo bere intere­sen ara­be­ra zuzen­tze­ko aha­le­gi­nak ze emaitza ema­ten dituen, bere alia­tu garran­tzitsue­ne­ta­ko batek, Eli­zak, zen­tro-eskui­ne­ra bira­tu duen hone­tan; ea mun­du mai­la­ko kapi­ta­lis­moak norantz egi­ten duen, gel­dial­di eko­no­mi­koa, Koro­na­bi­ru­sa, Bre­xi­ta, Esta­tu Batue­ta­ko hau­tes­kun­deak, gerra komer­tzial eta tek­no­lo­gi­koak, lurral­de­ta­sun gataz­kak eta Men­de­bal­de eta Eura­sia­ren arte­ko eta Men­de­bal­de barru­ko gataz­kek era­gin­da, eta ea ze ondo­rio dituen petro­lioa­ren pre­zioan.

Ebo­lu­zio hau PSOE­ren­tzat onu­ra­ga­rria bada, bere bote­rea han­di­tu eta Pode­mos-UP eta tri­fatxi­toa ahul­du­ta ate­ra­ko dira, baino ez da baz­ter­tze­koa hau­tes­kun­deak aurre­ratzea­re­kin mehatxu egi­tea 2021 amaie­ra­ko momen­tu­ren bate­tik aurre­ra, edo 2022 hasie­ran, era horre­tan Pode­mos-UP gober­nu­tik bota ahal iza­te­ko, baka­rrik gober­natzen has­te­ko eta hurren­go urtee­ta­ra­ko botoei erren­ta­ga­rri­ta­sun han­dia­goa ate­ratze­ko; eta ez badu horren­bes­te­ra­ko ema­ten, «kide» eze­ro­soa eta gai­ne­ra­ko alder­diak estu­tu eta Esta­tu eta Euro­pa mai­lan PSOE babes­ten duen joe­ra bur­ge­sa­ren­tzat garran­tzitsuak diren erre­for­mak onar­tze­ra bul­tzatze­ko moduan egon­go da gutxie­nez, Euro­pa mai­lan dau­den bur­ge­sen bar­ne borro­ke­tan argi eta gar­bi yan­ki­za­lea den bes­te joe­ra gel­dia­raz­te­ko alder­di sozia­lis­ta era­bil­tzen bai­tu­te. Etor­ki­zu­na ira­ga­rri nahian ari gara, baino edo­no­la ere, ger­ta­ki­zun hauek PSOE eta euro­par sozial­de­mo­kra­zia eta bere nazioar­te­ko proiek­tu kapi­ta­lis­ta indar­tzea eka­rri­ko luke­te.

Eza­rri­ta­ko errea­li­ta­te berri hone­ta­tik hobe­to uler­tu ahal izan­go ditu­gu, orain­go atal honen, eta bere­zi­ki hau­tes­kun­de ostean egin asmo dugun lau­ga­rren ata­la­ren, azter­ke­ta jarrai­tu ahal iza­te­ko fun­tsez­koak diren lau gau­za.

Lehe­na oina­rriz­koa eta era­ba­ki­ga­rria: Bali­te­ke urta­rri­la­ren 31ko gre­ba due­la urte batzuk kapi­ta­lis­moan ger­ta­tu­ta­ko alda­ke­tei eran­tzu­te­ko kla­se borro­ka­ren garai berri baten hasie­ra iza­tea. Bere era­gin sozial eta poli­ti­koa kua­li­ta­ti­boa izan da, nazio mai­la­ko kla­se zapal­kun­tza­ren oina­rri­ra jo bai­tu, eta ondo­rioz, pro­le­tal­goa­ren eta lan­gi­le­ria­ren interes eta kon­tzien­tzia­ren oina­rrie­ta­ra. Gre­bak zapal­kun­tza guz­tiak eta horie­ta­ko bakoitzak kol­pa­tu­ta­ko giza­tal­deak mobi­li­za­tu ditu, eta zapal­kun­tza bakoitzak kapi­ta­la­re­kin bate­ra­gaitza den oina­rri-oina­rriz­ko kri­ti­ka egin dio. Ondo­rioz, etor­ki­zu­ne­ra­ko poten­tzial han­dia dau­ka.

«Bali­te­ke» nazio eta kla­se aska­pe­ne­ra­ko borro­ka­ren fase berri bat iza­tea, dio­gu, ez bai­ta guz­tiz ziu­rra horre­la iza­tea. Ikus deza­gun. Nahiz eta kla­se borro­ka modu zehatzak haz­ten ari dire­la ukae­zi­na den, batzuk eta bes­teen artean ez dago lotu­ra­rik, bata­sun estra­te­gi­koa fal­ta da, eta are oke­rra­go, ez dau­ka herri lan­gi­leak sor­tu­ta­ko era­kun­de iraul­tzai­le eta lan­gi­le baten bar­ne biz­ka­rre­zur poli­ti­ko­rik. Gabe­zi honek eta bes­te batzuk kla­sea­ren mui­nean bur­ge­se­ria­ren domi­na­zioa erraz­ten dute, bost bide hauek era­bi­li­ta gutxie­nez:

Lehe­na: «Demokratizazio»-arekiko men egi­te fetitxis­tak dituen erro sen­do­ak, eta har­tzen dituen itsu­ra ezber­di­nak ‑esta­tu­tua­re­na Bas­kon­ga­de­tan, fora­la Nafa­rroan eta erre­pu­bli­ka­rra Ipa­rral­dean-lan­gi­le­ria­ren bai­tan dagoen aber­tza­le­ta­sun espai­niar eta fran­tse­sa­ren pre­sen­tzia erro­tua ahaz­tu gabe. Biga­rre­na: ELA­ren proiek­tu poli­ti­koa­ren ahul­ta­su­na eta LABek erre­for­mis­mo aber­tza­lea­re­ki­ko duen men­pe­ko­ta­su­na, borro­ka­ra­ko prest dau­den baseek ez dau­ka­te­la­rik egu­ne­ro­koan for­ma ezber­di­nak har­tzen dituen erre­for­mis­moa­ri aurre egi­te­ko estra­te­gia iraul­tzai­le­rik. Hiru­ga­rre­na: Herri mugi­men­duak bere oso­ta­su­nean duen ahul­ta­su­na, kla­se borro­ka bate­ra­tua­ren bi oina­rriz­ko osa­gaien ilu­sioa gel­dia­ra­ziz, gaur egun­go kapi­ta­lis­moa­ren tes­tuin­gu­ruan. Lau: EH bil­du­ren kla­sear­te­ko­ta­su­na­ren, demo­kra­ti­ko­ta­su­na­ren eta hiri­tar­ta­su­na­ren dema­go­giak, herri lan­gi­lea­ren sek­to­re ezber­di­nen­gan Kapi­ta­la­ren era­kun­dee­ki­ko eta Esta­tu zapal­tzai­lee­ki­ko men egi­te fetitxis­ta indar­tzea baino ez du era­gi­ten. Eta bost, era­gi­le anto­latzai­leen doku­men­tua bera. Bere Alda­rri­ka­pen tau­lak zirri­ki­tuak ditu, eta bur­ge­se­ria­re­kin ados­ta­su­ne­ta­ra hel­tze­ko prest dau­den sek­to­reak sar­tzea, edo barru­tik mugi­men­dua­ren nora­bi­dea alda­ra­zi, zati­ke­ta era­gin edo gel­dia­ra­zi deza­ke­ten indar sozio­po­li­ti­koak sar­tzea ahal­bi­de­ratzen du.

Bi, guz­ti honi EAJ eta PSOE­ren arte­ko alian­tzen ingu­ru­ko pro­pa­gan­da gehi­tu behar zaio. Esta­tu­tua­ren eta Foru gara­pe­na­ren ingu­ru­ko pro­me­sak, herri lan­gi­leak kapi­ta­la­ren ins­ti­tu­zioe­ta­tik kons­ti­tu­zio monar­ki­koa «demo­kra­ti­za­tu» dai­te­kee­la onar­tzen bal­din badu. Jota-ke ari dira inoiz iritsi ez eta atze­ra egi­ten duten hobe­kun­tza sozia­lak agin­duz, baino lan­gi­le sek­to­re uga­ri pazien­tziaz­ko itxa­ro­nal­dian man­ten­duz, ezker aber­tza­le iraul­tzai­leak zail­ta­su­nak ditue­la­ko inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­moa­ren alde­ko borro­ka teo­ri­ko eta eti­ko bat garatze­ko. Hegoal­dean indar erre­pre­si­boak legi­ti­matzea, Ertzain­tza eta Foru­zain­goa, sis­te­ma­re­ki­ko alie­na­zio­ren par­te da. Men­de­bal­de­ko eta Euro­pa­ko inpe­ria­lis­moa­ren apo­lo­giak lan­gi­le kla­sean inter­na­zio­na­lis­moa baz­ter­tzea du hel­bu­ru, ez dadin izan inde­pen­den­tzia­ren alde eta Euro­par Bata­su­na­ren kon­tra erai­ki dai­te­keen Euro­pa sozia­lis­ta kon­fe­de­ra­tu baten alde­ko estra­te­gia iraul­tzai­le baten oina­rri.

Hiru, guz­ti honen aurrean EH Bil­duk espai­no­lis­mo erre­for­mis­ta eta buro­kra­ti­koe­na­ren ordez­ka­ri eza­gu­nak bere bai­tan sar­tze­ko eman­da­ko pau­soak, herri lan­gi­le­ria­ren sek­to­re ezber­di­nak mobi­li­za­zio­rik eza eta gel­do­ta­sun ins­ti­tu­zio­na­le­ra lotze­ko pre­sioa area­gotzea baino ez dakar. Esta­tu mai­la­ko pren­tsan ezta­bai­da dago, EH Bil­du hegoal­de­ko «Ezke­rra­ren Etxe Komun» bila­katze­ko moduen ingu­ruan. «Etxe Komu­na» beti izan da erre­for­mis­mo ez horren bigu­nak, erre­for­mis­mo bigu­na­ren zuzen­da­ritza har­tze­ko amu pare­ga­bea. Eus­ka­di­ko Ezke­rrak bere ustel­tzea azkar­tu zue­nean Euro-komu­nis­moa­re­kin batu zen, modu horre­tan 1993an PSOE-ren «Etxe komu­nean» sar­tze­ko atea zabal­duz, bes­te batzuk EAJ­ren bes­te etxean sar­tzen ziren bitar­tean. Pix­ka bat lehe­na­go, 1990ean orain­dik San­tia­go Carri­llok zuzen­tzen zuen PCE­ren sek­to­re batzuk esku­ma­tik aurre­ra­tu zuten amo­re ema­teen mai­sua, PSOE­ren etxe komu­nean sar­tuz S. Carri­llo bera baino urte bete lehe­na­go. Apur­ka apur­ka ETA­ko bes­te zen­bait mili­tan­te ohi sar­tu­ko ziren.

EH Bil­du­ren manio­bra honen fun­t­sa ez dago ize­nean, bere filo­so­fia eta bide­ra­ga­rri­ta­su­nean bai­zik. Filo­so­fi hori beti egon da aber­tza­le­ta­sun sek­to­reen artean, kla­sear­te­ko demo­kra­ti­ko­ta­sun abs­trak­tua­ren itxu­ra har­tuz 2018ko aben­du­ko «Demo­kra­zia Bai» kar­tan, kas­ta poli­ti­ko­ko per­tso­na eza­gu­nek sina­tua, horie­ta­tik bi gutxie­nez EH Bil­du­ko ezta­bai­da pro­po­sa­me­na sina­tu duten ber­di­nak iza­nik Bide­ra­ga­rri­ta­su­na aldiz, erre­for­mis­mo aber­tza­lea demo­kra­zia kons­ti­tu­zio­nal espai­no­lean sar­tze­ko eza­rri­ko diren errit­mo eta sen­do­ta­su­na­ren ara­be­ra­koa izan­go da, eta gogotsu dagoe­la ezin uka­tu.

Azke­nik, lau­ga­rre­na, hemen iku­si­ta­koak Urta­rri­la­ren 30eko gre­ba bul­tza­tu duten indar sin­di­kal, herri­koi, kul­tu­ral eta poli­ti­koen gehien­goa pre­sio­na­tu deza­ke, dator­ki­gu­na, uda­be­rri gorri bat beha­rrean, urte tris­te eta gris soil bat izan dadin. Api­ri­la­ren 5eko hau­tes­kun­dee­ta­ko emaitzek zen­tzu nega­ti­boan era­gin deza­ke­te, gel­dia­raz­lea, edo 2010era arte man­ten­du­ta­ko bidea berrar­tu­ko duen indar iraul­tzai­lea erai­kitze­ko bul­tza­da izan dai­te­ke, une hone­tan zehaz­ta­pen gehia­go­rik ez dau­ka­na. Baino hone­taz eta etor­ki­zu­ne­ko ikus­pe­giez hau­tes­kun­de oste­ko azken ata­lean hitz egin­go dugu.

Azpi­ma­rra­tu nahi dugu hemen jokoan dagoe­na, sozia­lis­mo­ra bide­ra­tu­ta­ko lan­gi­le kla­sea­ren inde­pen­den­tzia poli­ti­koa garatzea, edo, mun­du mai­la­ko eta eus­kal herri­ko kapi­ta­lis­moa­ren egun­go tes­tuin­gu­ruan, erdi mai­la­ko bur­ge­se­ria­re­kin pak­tu egon­ko­rrak egi­te­ra zuzen­du­ri­ko kla­sear­te­ko depen­den­tzia poli­ti­koa man­ten­tzea dela. Gre­ba Oro­ko­rra­ren aurre­tik, eta iraun zuen bitar­tean egin­da­ko adie­raz­pe­nek, biz­tan­le­ria­ren % 80a osatzen duen lan­gi­le kla­sea­ren ofen­tsi­baz­ko estra­te­gia sozio­po­li­ti­ko bate­ra itzu­le­ra ira­gar­tzen zuten, bur­ge­sia­ri hona­ko oha­rra edo mehatxua luza­tuz: Herria­ri bio­len­tzia ezber­di­nen bidez lapur­tu­ta­ko esku­bi­de sozial eta demo­kra­ti­koak itzu­li ezean «uda­be­rri gorrian» sar­tu­ko gare­la.

Bere kabuz, eta ez badu erre­for­mis­mo poli­ti­ko zein sin­di­ka­lak edo erre­pre­sioak gel­dia­raz­ten, kla­se borro­ken dina­mi­kak hel­bu­ru demo­kra­ti­ko erra­di­ka­lak izan oi ditu, eta hel­bu­ru horiek aurre­ra­go etor dai­te­keen sozia­lis­moa­ren aurre­ra­bi­dea bul­tzatzen dute. Joe­ra objek­ti­bo hau ez bada mila modu­ta­ra sabo­teatzen, poli­ti­ko­ki bul­tzatzen bada, lite­kee­na da egun­go kon­trae­sa­nen aurrean herri lan­gi­le­ria­ren inde­pen­den­tzia poli­ti­koa indar­tzea. Due­la bi bos­tur­te­ko arte inde­pen­den­tzia poli­ti­koa­ren lan­ke­ta eten­ga­bea izan da ezker aber­tza­lean, oro­ko­rrean teo­ri­za­tua, eta for­mu­la­zio ezber­di­nen bidez adie­ra­zia. Inde­pen­den­tzia poli­ti­koa oina­rriz­koa da kla­se mai­la­ko inde­pen­den­tzia nazio­na­la erai­kitze­ko. Berres­ku­ratzea eta egun­go kapi­ta­lis­moa­ren pre­sio­pean prak­ti­katzea ezin­bes­te­koa dira. Iku­si­ko dugu, ea Gre­ba Oro­ko­rra­re­kin zabal­du­ta­ko bideak inda­rra har­tu edo ber­tan gel­ditzen den, edo oke­rre­nean jarri­ta, txa­pe­la duen «Etxe komu­ne­rantz» eman­go den atze­ra pau­so baten aurrean etsi­pe­nez­ko ames­ke­ri hut­sa den.

Aurre­rantz

Eus­kal Herria, 2020ko martxoa­ren 13an

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *