Arra­ka­lak haus­po­tu, etor­ki­zu­na piz­tu /​Avi­ve­mos el pre­sen­te para ganar el futu­ro

Des­kar­gak /​Des­car­gas (574 aldiz/​veces)

Archi­voAcción
[PDF] [A4] Arra­ka­lak haus­po­tu, etor­ki­zu­na piz­tu /​Avi­ve­mos el pre­sen­te para ganar el futu­roDes­car­gar 
[PDF] [A5] Arra­ka­lak haus­po­tu, etor­ki­zu­na piz­tu /​Avi­ve­mos el pre­sen­te para ganar el futu­roDes­car­gar 
[PDF] [Let­ter] Arra­ka­lak haus­po­tu, etor­ki­zu­na piz­tu /​Avi­ve­mos el pre­sen­te para ganar el futu­roDes­car­gar 
[EPUB] Arra­ka­lak haus­po­tu, etor­ki­zu­na piz­tu /​Avi­ve­mos el pre­sen­te para ganar el futu­roDes­car­gar 
[mobi] Arra­ka­lak haus­po­tu, etor­ki­zu­na piz­tu /​Avi­ve­mos el pre­sen­te para ganar el futu­roDes­car­gar 

Garai naha­siak dato­ze­la ema­ten du gure Eus­kal Herri txi­ki honen bai­tan are txi­kia­goa den ezker mugi­men­dua­ren­tzat. Naha­siak iza­tea­ga­tik inter­es­ga­rriak ere izan dai­tez­kee­la pen­tsa­tu behar­ko dugu. Hein han­di batean uler­ga­rria da ziklo poli­ti­ko berria­ren tau­pa­dek, hasie­ra­koek behin­tzat, bar­ne gataz­ka­ren zala­par­ta sor­tzea; epe luze­ra jo deza­keen ziklo berri baten ire­kie­ran gau­de eta orain ezar­tzen ditu­gun oina­rriek hurren­go hamar­ka­de­ta­ko jar­dun poli­ti­koa bal­din­tza­tu deza­ke­te. Asko dago jokoan, beraz, Eus­kal Herria­ren aska­ta­sun osoa­ren alde borro­kan jarrai­tu­ko dugu­non­tzat. Zer gal­du ere badu­gu; azken 50 urtee­tan meta­tu­ta­ko indar poli­ti­koa, herri borro­ka­la­ri beza­la bizi­rau­tea ber­ma­tu due­na, bar­ne guden ondo­rioz behin beti­ko gal­tze­ko arris­kua. Ale­gia, Euro­pan zehar ohi­koe­giak diren ezker mugi­men­du era­bat ato­mi­za­tu eta sozial­ki hutsal horie­ta­ko bat beza­la amaitze­ko arris­kua.

Arris­kuak arris­ku, ukatze­rik ez dago aba­gu­ne his­to­ri­ko batean mur­gil­du­ta gau­de­la. Hala­koe­tan, «zer egin?» gal­de­ra­ri eran­tzun ego­kie­na ema­tea ezin­bes­te­koa da; estra­te­gia marraz­te­ra­ko orduan hurren­go urtee­ta­ko gakoak modu zorrotze­nean asmatzea. Zen­tzu horre­tan, pano­ra­ma argitze alde­ra, guz­ti honen abia­pun­tua iden­ti­fi­katzea kome­ni­ga­rria litza­te­ke. Zer esa­nik ez dago, 50 urte opa­ro iraun zituen aurre­ko zikloa­ri dena zor dio­gu­la; guk, orain eta hemen, herri honen alde borro­katzen jarraitze­ko auke­ra, bidean dena eman izan duzue­noi eta dihar­du­zue­noi esker baino ez da posi­ble izan. Zuek utzi­ta­ko arras­to iraul­tzai­lea bilatzen gau­den hone­tan, zuen oroi­me­nak argi­tu­ko digu bidea.

Non gal­du dugu, bai­na, iraul­tza­ren arras­to hori? Argi dago, momen­tu zehatz batean, Eus­kal Nazio Aska­pe­ne­ra­ko Mugi­men­dua estra­te­gi­ko­ki agor­tu egin zela eta bere burua berras­matze­ko gai­ta­su­nik gabe norae­za nagu­si­tu zela bere bai­tan. Hurren­go batean sakon­du­ko dugu porro­ta­ren non­dik nora­koen azter­ke­tan (noiz has­ten den, nola ema­ten den, zer­ga­tik ema­ten den…), bai­na zalan­tza­rik gabe esan deza­ke­gu 2000. urte­ko lehen hamar­ka­dan jada ENAM-ek bere azken momen­tuak bizi izan zitue­la. Porro­ta­ren ondo­tik, des­ar­ti­ku­latzea eto­rri zen eta hemen egon lite­ke egun­go egoe­ra uler­tze­ko gakoe­ta­ko bat: ez zen baka­rrik borro­ka arma­tua­ren des­man­te­la­zioa eman; pro­ze­su iraul­tzai­lea­ren ondo­ren­gotza ber­ma­tu zeza­keen egi­tu­ra orga­ni­za­ti­bo eta teo­ri­koa ere des­man­te­la­tu zen era­bat. Horre­la, sozial­de­mo­kra­ziak kon­trol poli­ti­koa har­tu eta Ezker Aber­tza­lea­ren egi­tu­ra guz­tiak erre­for­ma­ren koor­de­na­de­tan koka­tu zituen. Honek ondo­rio argi bat eka­rri zuen; estra­te­gia iraul­tzai­lea­ren albo­ratzea.

Bai­na eus­kal jen­dar­tean bada­go orain­dik iraul­tzan sines­ten due­nik. Hori ukatze­rik ez dago. Nos­tal­gi­koak ote? Uto­pi­koak agian? Ames­la­riak? Gure ustez, iraul­tzai­leak, bes­te­rik gabe. Hitz horrek duen pisu eta ardu­ra his­to­ri­ko guz­tia­re­kin. Eta iraul­tza­le orok, ezer baino lehen, bere burua­re­kin topo egin behar­ko du. Esa­te­ra­ko, ENAM-en porro­ta­ri dago­kio­nez, erre­for­mis­moa­ren jokal­dia ana­li­za­tu baino, sozia­lis­mo aber­tza­le iraul­tzai­lea­ren huts egi­tea uler­tu behar­ko genu­ke, hor bai­ta­go porrot his­to­ri­koa­ren gakoa. Hein han­di batean, proiek­tu iraul­tzai­leak bere hel­bu­ruak betetze­ko gai­ta­sun ezak era­gin zuen ENAM-en desegi­tea; erre­for­mis­moak aba­gu­nea behar beza­la pro­bes­ten baino ez zuen jakin izan, bes­te­rik ez. Zein­tzuk dira, beraz, sozia­lis­mo aber­tza­le iraul­tzai­lea­ren huts egi­teak? Zein­tzuk kolap­so estra­te­gi­koa­ren arra­zoiak?

Gehie­gi­tan, ordea, kon­tra­ko bidea har­tzen dugu eta bes­teen gabe­ziak zerren­datzen has­ten gara. Nor­be­ra­ren ahu­le­zien tamai­na­koa da bes­teen akatse­tan ikus­mi­ra jar­tze­ko joe­ra. Horre­ga­tik, egun «ofi­zial» beza­la izen­datzen den Ezker Aber­tza­lea­ri gure azken erre­fe­ren­tzia: gure bideak, momen­tuz behin­tzat, bana­tu­ta doaz, egun­go tes­tuin­gu­ruan ezi­nez­koa dela­ko ildo estra­te­gi­ko bate­ra­tua garatzea. Ikus­pe­gi ezber­di­ne­ta­tik egin­go dio­gu aurre Eus­kal Herria­ren alde­ko borro­ka­ri eta asko­tan tal­kak sor­tu litez­ke gure artean, bai­na horrek ez du esan nahi etsai beza­la iden­ti­fi­katzen ditu­gu­nik, inon­dik inora. Etsai nahi­koa ditu dagoe­ne­ko Eus­kal Herriak. Horre­ga­tik, erres­pe­tuz­ko harre­ma­na da elka­rri zor dio­gu­na; bakoitzak bere bidea­ri ekin, joko ziki­nak alde bate­ra utzi eta ahal den neu­rrian gure arte­ko zubiak hautsi gabe man­ten­du behar­ko geni­tuz­ke. Zen­tzu horre­tan, uler­tu behar­ko genu­ke iraul­tzai­lea ez den anto­la­kun­de edo mugi­men­du bati ezin dio­gu­la iraul­tzai­lea iza­tea exiji­tu; iraul­tzai­leon pro­gra­ma poli­ti­koa bete­ko dute­la edo bete «behar­ko» luke­tee­la pen­tsatzea frus­tra­zio itu­rri baino ez da izan­go.

Eta hemen has­ten da iraul­tzai­le orok bete behar­ko lukeen bene­ta­ko lehe­nen­go ari­ke­ta; ohi­koa dau­ka­gun begi­ra­da­ren noranz­koa alda­tu eta bes­teek egi­ten dute­na epaitze­tik, gure barru­ra begi­ra jar­tzea. Proiek­tu iraul­tzai­lea mai­la sozia­lean gau­za­ga­rria dela era­kutsi behar­ko dugu, eta hori, ozto­po­ak ozto­po, gure ardu­ra baino ez da izan­go. Ez hori baka­rrik; gau­za­tu ere, gau­za­tu behar­ko dugu. Edo, gutxie­nez, horre­ta­ra­ko asmo irmoa era­kutsi. Bide iraul­tzai­lean sines­tu eta horri bizitza eskai­ni behar­ko dio­gu, iraul­tzai­lea­re­na ere bai­ta fedez­ko hau­tua; arra­zio­na­li­ta­te posi­ti­bis­ta­tik hara­ta­go, ezin gare­la­ko bal­din­tza obje­ti­boak noiz eto­rri­ko zain egon. Bizi hau­tua da, hor­taz, iraul­tzai­leak egi­ten due­na; ez da hone­tan edo bes­tean mili­tatze­ko era­ba­ki par­tzia­la, eta, horre­ga­tik, bere bai­tan dara­ma uka­zioa­ren onar­pe­na. Boron­da­tez­ko uka­zioa da, bai­na; sis­te­ma ustel batean hutsik sen­titzen dugun bizitza eza­ren uka­zioa, ale­gia. Eta honek ate bat ire­kitzen du; hutsik dagoe­na esa­nahi askatzai­lez betetze­ko auke­ra. Guz­ti honen­ga­tik, bar­ne­ra jarri beha­rre­ko begi­ra­da hori ez da baka­rrik kolek­ti­bo­ki egi­te­koa, nor­ba­na­koak ere egin beha­rre­ko ari­ke­ta da. Nor­ba­na­koa kolek­ti­boan txer­ta­tuz gau­zatzen dela­ko iraul­tza sozia­la, nor­ba­na­koa­ren egoa disol­ba­tuz eta gu guz­tion gogoa kolek­ti­boa­ren mese­de­ta­ra jarriz. Hone­kin, iraul­tzak izan behar duen zen­tzu sozial oro­ko­rra ere marraz­ten da; sis­te­ma kapi­ta­lis­ta eta patriar­ka­la­ren erroan dagoen jabetza pri­ba­tua­ren abo­li­zioa, hain zuzen ere. Guk komu­nis­moa deitzen dio­gu horri.

Sis­te­ma kapi­ta­lis­ta, domi­na­zio sis­te­ma his­to­ri­ko beza­la, jabetza pri­ba­tua­ren gai­nean erai­ki­ta­ko sin­te­si sozial beza­la uler­tzen dugu. Bere bai­tan, jabetza for­ma horren ara­be­ra erai­ki­ta­ko sis­te­ma juri­di­ko, poli­ti­ko, eko­no­mi­ko eta ideo­lo­gi­koak fun­tzio nagu­si eta zehatz bat betetzen du: bur­ge­siak, kapi­ta­la­ren jabetza due­nak (sozial­ki esan­gu­ratsua den jabetza), gai­non­tze­koen lana bere­ga­na­tu eta bote­re sozia­la ete­nik gabe meta­tu ahal iza­tea. «Gai­non­tze­ko» horiek lan­gi­leak gara, des­ja­be­tuon kla­sea, mer­kan­tzien zir­ku­la­zio­ra gure lan indar bilu­zia aur­kez­tu baino ezin dugu­nak egin. Inpo­sa­tua zai­gun posi­zio sozial horre­tan harra­pa­tu­rik, burutzen dugun lana­ren zati bat baino ez zai­gu ordain­tzen, sol­da­ta beza­la aur­kez­ten zai­gu­na. Ekoiz­ten dugun abe­ras­ta­sun sozia­la­ren gai­non­tze­koa bur­ge­siak bere­ga­natzen du gain­ba­lioa­ren apro­pia­zioa­ren bitar­tez. Asko­tan begi­bis­ta­koa ez den arren, lapu­rre­ta modu nor­ma­li­za­tu eta «lega­lean» ema­ten bai­ta, bur­ge­sak sis­te­ma­ti­ko­ki apro­piatzen du lan­gi­leok ekoiz­tu­ta­ko abe­ras­ta­sun sozia­la. Finean, kapi­ta­la­ren jen­dar­tean, lan­gi­leok kolek­ti­bo­ki sor­tu­ta­koa, lega­li­ta­te bur­ge­sak jabetza pri­ba­tu kapi­ta­lis­ta bila­katzen du. Hori da kapi­ta­lis­moak bere bai­tan gor­detzen duen kon­trae­san nagu­sia, gain­di­tu ezin­go duen esplo­ta­zioz­ko harre­ma­na, egi­tu­raz­ko bio­len­tzia. Jaio zene­tik gaur egu­ne­ra arte horre­la izan da, eta sis­te­ma sozial beza­la era­bat deu­sez­tatzen ez den arte, horre­la iza­ten jarrai­tu­ko du.

Bai­na egun­go kapi­ta­lis­moan bes­te­la­ko zapal­kun­tzak ere ema­ten dira, eta horien artean patriar­ka­tuak ema­ku­meo­ki­ko era­gi­ten due­na azpi­ma­rra­tu nahi dugu. Esplo­ta­zio sis­te­ma honek jato­rri aurre­ka­pi­ta­lis­ta badu ere, ondo baino hobe­to jakin du moder­ni­ta­te kapi­ta­lis­ta­ra ego­kitzen eta mugi­men­du femi­nis­ten hamar­ka­de­ta­ko borro­kei esker, inoiz baino argia­go geratzen da egun­go jen­dar­tea goi­tik behe­ra zehar­katzen jarraitzen due­la patriar­ka­tuak. Fun­tsean, jabetza pri­ba­tua­re­kin ere badu zeri­ku­sia; oina­rrian, ema­ku­mea gizo­na­ren jabetza­ren mugen bai­tan uler­tzen bai­tu. Apro­pia­zio patriar­kal hori ema­ku­meen lana­ren gai­nean eman dai­te­ke, bai­ta haien gor­putze­tan ere, eta hamai­ka adi­bi­de­ren bitar­tez adie­raz­ten da: enpre­sa­ri batek ema­ku­mea­ri lan bera egi­tea­ga­tik gutxia­go ordain­tzen dio­nean edo ema­ku­meak lan inda­rra lan­pos­tu femi­ni­za­tu eta pre­ka­rioa­goe­tan sal­tze­ra behar­tu­ta dau­de­nean. Bai­ta gizon lan­gi­leak bere emaz­teak etxean egin­da­ko lan erre­pro­duk­ti­boa­ren ordain­ke­ta (sol­da­ta), indi­bi­dual­ki jasotzen due­nean ere. Eta nola ez, ema­ku­me guz­tiak, jen­dar­te patriar­kal batean ema­ku­me beza­la sozia­li­za­tuak iza­tea­ga­tik, eten­ga­be pai­ratzen duten bio­len­tzia fisi­ko eta psi­ko­lo­gi­koa; bortxa­ke­tak, erail­ke­tak, mes­pretxuak, gutxies­pe­na…

Pun­tu hone­ta­ra hel­du­ta, nola eutsi jen­dar­te kapi­ta­lis­ta eta patriar­ka­la­ren abo­li­zioa­ri? Zein da gure pro­gra­ma iraul­tzai­lea? Hasie­ran esan badu­gu iraul­tzai­le oro­ren lana barru­ra begi­ratzea dela, kan­po­ra begi­ratzeaz ere ezin gara ahaz­tu. Horre­ta­ra­ko, begi­ra­da ortzi­mu­gan kokatze­ko gai izan behar­ko gina­ke, iraul­tza ez dela­ko egun bate­tik bes­te­ra eman­go den eztan­da sozia­la. Eztan­da sozial beza­la uler­tzea ere, zei­na­ren ondo­ren sin­te­si sozial berria «logi­ko­ki» argitzen den, iraul­tza­ren ikus­pe­gi erre­duk­zio­nis­ta eta deter­mi­nis­ta onar­tzea litza­te­ke. Iraul­tza pro­ze­su beza­la uler­tzen dugu, momen­tu­ren batean mai­la sozia­lean gau­za­tu dai­te­kee­na, bai­na gaur­da­nik egi­ka­ritzen hasi behar dugu­na. Hots, bide iraul­tzai­leak bere bai­tan hel­bu­rua bar­ne­bil­du behar­ko du; iru­di­katzen dugun etor­ki­zu­nez­ko bizitza aske horren edu­kiak gaur­da­nik gor­puz­ten hasi behar­ko gara. Horre­ga­tik, bere­bi­zi­ko garran­tzia dute egu­ne­ro eman­go ditu­gun pau­su txi­kiek, horiek ere pro­ze­su iraul­tzai­lea­ren osa­gai esen­tzia­lak dire­la­ko. Honen­bes­tez, iraul­tza ibil­ke­ra bat da, eta, nola ez, nora­bi­de bat, ikus­pe­gi estra­te­gi­ko bat; egun ema­ten ditu­gun pau­su txi­kiak nora­bi­de ego­kian ema­ten ditu­gu­la ziur­ta­tu­ko digun estra­te­gia hain zuzen ere. Hau da jar­dun iraul­tzai­lea uler­tze­ko dau­ka­gun begi­ra­da.

Hor­taz, jomu­ga iden­ti­fi­ka­tua dugu: inola­ko zapal­kun­tza eta kla­se sozia­lik gabe­ko sis­te­ma sozia­la; jen­dar­tea osatzen dugun kideon bizitza aska­ta­sun errea­lean gara­tu­ko dela ber­ma­tu­ko duen sin­te­si sozial berria. Gurean, ortzi­mu­ga­ko hel­bu­ru estra­te­gi­ko hori Eus­kal Komu­na Sozia­lis­ten Erre­pu­bli­ka­ren erai­kun­tzan kokatzen dugu.

Bide horre­tan, epe labu­rrean gau­za­tu dai­tez­keen bi hel­bu­ru aurrei­kus dai­tez­ke; borro­ka­ren jarrai­kor­ta­su­na eta mugi­men­dua­ren des­pa­triar­ka­li­za­zioa. Lehe­nen­goa­ri dago­kio­nez, age­ri­koa da borro­ka tra­di­zioa gal­tze­ko arris­ku nabar­me­na daka­rre­la egun­go tes­tuin­gu­ruak. His­to­ria­ren tau­pa­dak eta hari gorria gal­tzeak norae­za eka­rri deza­ke eta horre­ga­tik ezin­bes­te­ko abia­pun­tu beza­la ikus­ten dugu belau­nal­dien arte­ko haus­tu­ra gain­ditzea. Borro­ka komu­ni­ta­tea berre­rai­ki, belau­nal­dien arte­ko lotu­rak man­ten­du, izan gare­na ira­katsi eta egin­da­ko akatsak onar­tze­ko pres­tu­ta­su­na era­kus­tea da gure egi­te­koa. Ira­ga­nik gabe­ko orai­nak etor­ki­zu­nik ez due­la­ko. Biga­rren hel­bu­rua­ri dago­kio­nez, patriar­ka­tua mai­la sozia­lean exis­titzen den zapal­kun­tza for­ma iza­nik, uler­tze­koa da guta­ri­ko bakoitzak patriar­ka­tua­ren isla iza­tea gure bai­tan. Beraz, ara­zo sozia­la den hei­nean, mugi­men­du iraul­tzai­leak berak duen ara­zoa ere bada. Esa­te­ra­ko, asmo iraul­tzai­le­rik zin­tzoe­na duen gizo­nak ere, bere izae­ra­ren par­te ditu jarre­ra patriar­kal eta matxis­tak; errea­li­ta­te hori inola­ko kon­ple­xu­rik gabe onar­tze­ko gai izan behar­ko gara. Ziu­rre­nik, gure per­tso­na­li­ta­tea­ren zuta­beak kolo­kan jarri­ko ditu des­pa­triar­ka­li­za­zio lane­tan has­teak, bai­na ez dugu zer­tan bel­du­rrik izan. Pro­ze­su iraul­tzai­lea­ren bai­tan egi­ni­ko lan­ke­ta, nora­bi­de ego­kian egi­ten bada (nor­ba­na­ko­tik kolek­ti­bo­ra doan nora­bi­dean), ezin­bes­tean emaitza eman­ko­rrak izan­go ditu.

Honen­bes­tez, ezer gutxi dau­ka­gu gehitze­ko gaur­koan. Hurren­go hila­be­tee­tan aipa­tu gai ezber­di­ne­tan sakon­tze­ko auke­ra izan­go badu­gu ere, abia­pun­tu beza­la argi dugu egi­tu­raz­ko bio­len­tzia, zapal­kun­tza eta domi­na­zioan oina­rri­tu­ta­ko sis­te­ma batean bizi gare­la; 2019. urtean, orain­dik ere, sis­te­ma kapi­ta­lis­ta eta patriar­ka­la­ren bio­len­tzia­pean bizi gara. Gure kasuan, gai­ne­ra, bio­len­tzia hori ez da edo­zein leku­tan ema­ten: espai­niar eta fran­tziar esta­tuek zapal­du­ta­ko Eus­kal Herrian ema­ten da. Hamar­ka­da luzez borro­ka­tu izan den Eus­kal Herrian; odol eta malkoz bus­ti­ta­ko lurrean. Bada, bere seme-ala­ben odol eta malkoak isur­tzen iku­si dituen herri honek ezin dio aska­ta­su­na­ren bidea­ri uko egin, ezin die his­to­ria­ren tau­pa­da hotsei muzin egin. Guz­ti honen­ga­tik, guk, hemen eta orain, iraul­tza­ra­ko kon­pro­mi­soa berres­ten dugu. Sozia­lis­mo aber­tza­le iraul­tzai­lea­ren leku­koa har­tu eta inde­pen­den­tzia sozia­lis­ta­rantz eki­te­ko deter­mi­na­zio osoa­ren beha­rra dugu.

Aska­ta­su­na hel­bu­ru, iraul­tza haus­po­tu.

Haus­poa

2019ko irai­la­ren 24an

Itu­rria: https://​www​.argia​.eus/​p​l​a​z​a​/​h​a​u​s​p​o​a​/​a​r​r​a​k​a​l​a​k​-​h​a​u​s​p​o​t​u​-​e​t​o​r​k​i​z​u​n​a​-​p​i​ztu

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *