AHALDUNTZE POLITIKOAZ HAUSNARTZEKO MATERIALA – ITAIA

0. SARRERA OROKORRA

Lan­gi­le kla­sea­ren des­po­li­ti­za­zioa:

Jaki­tun gara egun ez dau­ka­gu­la gure bizitzen gai­ne­ko kon­trol errea­lik; bur­ge­siak bere bote­rea­ren beti­kotze­ra­ko era­bil­tzen dituen meka­nis­mo ezber­di­nen artean kokatzen dugu lan­gi­le­ria­ren des­po­li­ti­za­zio gero eta age­ri­koa­goa. Bate­tik, orde­na bur­ge­sa man­ten­tzea­ren ber­me diren sub­jek­tuak hez­ten ditue­la­ko eta, bes­te­tik, lan­gi­le kla­sea­ren bai­tan zati­ke­tak era­gi­ten ditue­la­ko, honen berez­ko anto­la­kun­tza­ren poten­tzia ozto­pa­tuz. Poli­ti­ka par­la­men­tuan aurre­ra era­ma­ten den lana beza­la uler­tzen da, bur­ge­sia­ren poli­ti­ka legez, eta ez, kon­tra­ra, lan­gi­le kla­seak inde­pen­den­tzia osoz sis­te­mak inpo­sa­tu­ta­ko katee­ta­tik askatze­ko anto­la­tu beha­rre­ko jar­dun beza­la. Hor­taz, des­po­li­ti­za­zioak iraul­tza pro­ze­sua atze­ratzen eta ete­ten due­la ondo­rioz­tatzen dugu.

Gene­ro pro­ble­ma­ti­ka fun­tzio kapi­ta­lis­ta beza­la eta ema­ku­mea­ren des­po­li­ti­za­zioa:

Garran­tzitsua da ema­ku­me lan­gi­leon zapal­kun­tza fun­tzio bur­ges beza­la uler­tzea, hots, sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ri fun­tzio­na­la zaion zapal­kun­tza, ins­ti­tu­zio bur­ge­se­ta­tik eten­ga­be sus­tatzen dena eta lan­gi­le kla­se barruan ere erre­pro­du­zitzen dena. Lehe­nik, ema­ku­mea­ren lan inda­rra deba­lua­tuz ete­kin eko­no­mi­ko han­dia­goak ate­ratzen dira. Biga­rren, ideo­lo­gia matxis­ta­ren bitar­tez, lan­gi­le kla­se bar­nean zati­ke­tak ema­ten dira, sub­jek­tu deba­lua­tuen kon­tra­ko bio­len­tzia sis­te­ma­ti­ko­ki anto­la­tuz (kasu hone­tan gizon lan­gi­lea­ren eta ema­ku­me lan­gi­lea­ren arte­ko etsai­ta­su­na) eta, azke­nik, ema­ku­mea des­po­li­ti­za­tuz, lan­gi­le kla­sea­ren erdia sub­jek­tu poli­ti­ko ezgai beza­la hez­ten da. Gaur­ko hone­tan, ema­ku­me lan­gi­lea­ren des­po­li­ti­za­zioa­ri eta honen aurrean mili­tan­te­ok dugun ardu­ra­ri hel­tzen saia­tu­ko gara.

Hor­taz, ema­ku­mea poli­ti­ko­ki ezgai eta aitor­tza­rik gabe­ko sub­jek­tu beza­la hezia izan da gizar­te kapi­ta­lis­tan eta, esan beza­la, fun­tzio estra­te­gi­koa betetzen du: lan­gi­le­ria­ren erdia gai­ta­sun poli­ti­ko­rik gabe uzten du. Ema­ku­me mili­tan­te­oi dago­ki­gu­nez, gure buruak poli­ti­zatze­ko hau­tua egi­ten badu­gu ere, ezin ahantz deza­ke­gu gu ere gai­ta­sun poli­ti­ko murritzak dituen sub­jek­tu beza­la heziak izan gare­la eta honek ondo­rio poli­ti­ko nabar­me­nak ditue­la. Lotsak, gai­non­tze­koek pen­tsa­tu­ko dute­nak, gai­ta­su­nik ez dugu­la pen­tsatzeak, etab. lanak dele­gatze­ra gara­matza. Nahi eta ezin baten sor­gin gur­pil batean sar­tzen gara. Zer egin honen aurrean? Zer dago gure esku?

Bada­ki­gu ema­ku­meok sub­jek­tu poli­ti­ko inte­gral iza­te­ko auke­ra baka­rra, gure des­po­li­ti­za­zioak fun­tzio­rik bete­ko ez duen gizar­te anto­la­kun­tzak soi­lik ekar deza­kee­la. Hori horre­la, gure hel­bu­ru nagu­sia gizar­te ere­du horre­ta­ra bidean, ema­ku­me lan­gi­lea kla­se borro­kan txer­tatzea litza­te­ke, horre­ta­ra­ko beha­rrez­ko hezi­ke­ta poli­ti­ko estra­te­gi­koan berretxiz. Bide horre­tan, ema­ku­me mili­tan­teen ahal­dun­tze poli­ti­koa ber­matze­ko meka­nis­moak martxan jar­tzea ez dago sobe­ran. Horri eran­tzu­te­ra dator haus­nar­ke­ta­ra­ko hurren­go mate­ria­la, anto­la­kun­tza sozia­lis­tan osa­ga­rri gisa­ra.

1. EMAKUME LANGILEON HEZIKETA POLITIKOAZ

0. Sarre­ra

Kla­seen deu­sez­ta­pe­ne­ra bidean anto­latzen garen mili­tan­te sozia­lis­tok, gure bizitzen gai­ne­ko kon­trol errea­la esku­ratzea hel­bu­ru dugu­nok, poli­ti­ka egin beha­rrean gau­de. Haa­tik, lan­gi­le­ria­ren hezi­ke­ta poli­ti­koa ezin­bes­te­koa deritzo­gu. Ema­ku­mea­ren zapal­kun­tza gain­ditze­ko for­ma baka­rra, sis­te­ma bere oso­ta­su­nean gain­ditzean kokatzen da, kla­se­rik gabe­ko gizar­tea­ren erai­kun­tzan. Horre­ta­ra­ko, beha­rrez­koa da pro­le­tal­go osoa­ren bata­sun poli­ti­koa eta beraz, ema­ku­mea ere bide horre­tan hezi behar dugu. Mili­tan­te­on ardu­ra da pro­le­tal­goa­ren eta kasu hone­tan ema­ku­me pro­le­ta­rioen hezi­ke­ta poli­ti­koa ber­matzea lan­gi­le kla­sea sub­jek­tu poli­ti­ko modu­ra batu nahi badu­gu.

1. Hel­bu­rua:

Ema­ku­me lan­gi­lea­ren hezi­ke­ta poli­ti­koa­ren beha­rrez­ko­ta­su­naz ohar­tzea eta hau aurre­ra era­ma­te­ko pau­tak disei­natzea.

2. Meto­do­lo­gia

Tai­ler hone­ta­ko edu­kia lau zati­tan banatzen da:

-Ema­ku­me lan­gi­lea­ren des­po­li­ti­za­zioa
-Ema­ku­me lan­gi­leon jar­dun poli­ti­koa­ren gabe­ziak
-Hezi­ke­ta poli­ti­koaz
-Dizi­pli­na eta kon­pro­mi­so­az

Per­tso­na kopu­rua kon­tuan har­tu­ta, guz­tion par­te har­tzea sus­tatze­ko tal­de­ka banatzea hobes­ten da. Pro­po­satzen diren gal­de­rei bi zati­tan eran­tzun­go zaie: alde bate­tik, tal­de­ka bana­tu eta lehen bi pun­tue­ta­ko gal­de­rei eran­tzun­go zaie eta ple­na­rioan denak batu eta dina­mi­zatzai­leak kon­tzep­tuen azal­pe­na eman­go du. Ondo­ren, hurren­go bi pun­tue­kin ber­di­na erre­pi­ka­tu­ko da. Azke­nik, ondo­rio oro­kor batzuk ate­ra­ko dira.

3. Edu­kia eta ari­ke­ta

3.1. Ema­ku­me lan­gi­lea­ren des­po­li­ti­za­zioa

Gal­de­rak:
-Non ikus­ten duzu lan­gi­le­ria­ren eta, zehaz­ki, ema­ku­me lan­gi­lea­ren des­po­li­ti­za­zioa?
-Ze meka­nis­mo ditu bur­ge­siak hau aurre­ra era­ma­te­ko?
-Ze fun­tzio betetzen due­la uste duzu?

3.2. Ema­ku­me mili­tan­te­on jar­dun poli­ti­koa­ren gabe­ziak

Gal­de­rak:
-Zein dira, oro­ko­rrean, ema­ku­meok egi­ten ditu­gun lanak mili­tan­tzian?
-Zein alo­rre­tan jar­dun ohi dugu gutxia­go?
-Jakin­go zenu­ke­te bakoitza­ren gabe­zi mili­tan­te sub­jek­ti­boak oro­kor­ta­su­nean uler­tzen?

Ema­ku­me mili­tan­te­on egin­beha­rra da gabe­zi hauek iden­ti­fi­ka­tu eta aurre egi­te­ko meka­nis­moak sor­tzea. Hala ere, ezin dugu uler­tu modu indi­bi­dua­lean edo ema­ku­me mar­koe­tan honi buruz haus­nar­tzen solu­zioa eman­go dio­gu­nik. Gai­ne­ra, auto­la­gun­tza­ra­ko tal­deak sor­tze­ra des­bi­de­ra dai­te­ke lan­ke­ta hau, anto­la­kun­tza sozia­lis­ta­ren bai­tan kokatzen ez bada. Ema­ku­me tal­deak bakoitza­ren ezi­ne­gon indi­bi­dua­lei eran­tzu­te­ko jar­du­ten badu­te, eta ezi­ne­gon hauen amaie­ran kokatzen bada fun­t­sa, hauen gain­di­pe­na ez da pro­ze­su sozia­lis­ta baten bai­tan inte­gra­tu­ko, par­tzial­ta­su­na sus­ta­tuz.

3.3. Hezi­ke­ta poli­ti­koaz

Gal­de­rak:
-Zer da, oro­ko­rrean, hezi­ke­ta poli­ti­koa? Ze hel­bu­ru jar­tzen diz­kio­gu mili­tan­te sozia­lis­tok?
-Ema­ku­mea sub­jek­tu edo­ta mili­tan­te “inte­gral” bila­katzeaz hitz egi­ten dugu. Zer uler­tzen dugu mili­tan­te “inte­gral” beza­la?
-Zerk ahal­bi­de­tu­ko luke hezi­ke­ta poli­ti­koa, edo ze for­ma­tan jarri behar dugu martxan?

Fun­tsean, ema­ku­me mili­tan­teen ahal­dun­tze poli­ti­koa ber­matze­ko meka­nis­moak martxan jarri behar dira. Horre­ta­ra­ko, beha­rrez­koa dugu ema­ku­mea mili­tan­te inte­gral bila­katzea; ema­ku­meo­nak kon­tsi­de­ratzen diren lan mili­tan­te­ez gain, sozia­lis­moa­ren erai­kun­tza­ra­ko oso­ta­su­nean lan egi­tea. Ez onu­ra per­tso­nal baten­tza­ko, bai­zik eta mili­tan­te­ok gure burua­ren gara­pen poli­ti­koa ber­ma­tuz, sozia­lis­moa­ren erai­kun­tzan aha­lik eta ekar­pen han­die­na egin ahal iza­te­ko. Egun ema­ku­mee­kin lan espe­zi­fi­koa egi­tea balia­ga­rria izan dai­te­kee­la uste dugu, betie­re, hel­bu­rua hauek kla­se borro­ka­ra batzea izan­da. Bes­tal­de, gizon lan­gi­leek ema­ku­mea­ren aitor­tza­ra­ko pau­suak eman behar dituz­te. Horre­ta­ra­ko, beha­rrez­koa izan­go da ema­ku­meon zapal­kun­tza­ren fun­tzioen ana­li­sia mili­tan­tzia osoak uler­tzea eta bide batez, ema­ku­mee­ki­ko egon dai­tez­keen aurrei­ritziak deserai­kitzen joa­tea.

Ema­ku­meon ahal­dun­tze poli­ti­koa, hor­taz, soi­lik anto­la­kun­tza sozia­lis­ta­ren bitar­tez lor­tu­ko dugu. Anto­la­kun­tza eta mili­tan­tzia ere­du batek bere bai­tan bar­ne­bil­du behar ditu mili­tan­teen ahal­dun­tzea eta mili­tan­te kidee­ki­ko gai­ta­su­nen aitor­tza. Ahal­dun­tzeaz ari gare­nean, gai­ta­sun errea­lak esku­ratzeaz ari gara. Hau da, ezin dugu ahal­dun­tzea “segur­ta­su­na” beza­la­ko apa­rien­tziaz­ko ezau­ga­rrie­kin defi­ni­tu, horiek ahal­dun­tze errea­la­ren ondo­rio baka­rrik izan dai­tez­ke.

Beraz, sub­jek­tu poli­ti­ko­ki men­pe­ra­tua iza­tea­ri uzte­ko beha­rrez­koa zai­gu hezi­ke­ta poli­ti­koa jasotzea. Horre­la, for­ma­kun­tza ardatz iza­nik, egun­go errea­li­ta­tea­ren kon­ple­xu­ta­su­na uler­tu eta berau gain­ditze­ko, tres­na ana­li­ti­ko zein meto­do­lo­gi­ko era­gin­ko­rrak geu­re­ga­na­tu behar ditu­gu, ema­ku­me lan­gi­lea­ren aska­pen pro­ze­su­ra­ko era­gin­ko­rra izan­go den estra­te­gia iraul­tzai­lea martxan jarriz.

3.4. Dizi­pli­na eta kon­pro­mi­soa

Gal­de­rak:
-Ema­ku­meon ahal­dun­tze poli­ti­koa­ri dago­kio­nez, ze paper jokatzen dute dizi­pli­nak eta kon­pro­mi­so­ak gure ezin­ta­su­nei aurre egi­te­ra­ko orduan?
-Ze paper joka­tu behar du mili­tan­tziak oso­ta­su­nean eta, zehaz­ki, gizon mili­tan­te­ek ema­ku­mea­ren ahal­dun­tze poli­ti­koan?
-Gai­ta­sun poli­ti­koen espe­zia­li­za­zioa­ren eta ema­ku­meon gai­ta­su­nen zabal­tzea­ren arte­ko ore­ka­ren haus­nar­ke­ta egin eza­zue.

Dizi­pli­na eta kon­pro­mi­soa bar­ne­bil­tzen dituen mili­tan­tzia ere­du batean, nor­be­ra­ren inizia­ti­ba eta erres­pon­tsa­bi­li­ta­teak paper garran­tzitsu bat jokatzen dute. Ohi­koa da ezgai­ta­su­nen aurrean bik­ti­mis­moan eror­tzea, ondo­koa­ri erru guz­tia botatzea eta ezin­ta­su­nean mur­gil­tzea. Honen aurrean, ardu­ra poli­ti­kotzat har­tu behar dugu ema­ku­meon ahal­dun­tze poli­ti­koa ber­matzea, eta honek daka­rren erres­pon­tsa­bi­li­ta­te indi­bi­dual eta kolek­ti­boa. Nor­be­re burua­ren gai­ta­su­nak eta mugak iden­ti­fi­katzea eta hauek gain­ditze­ko jarre­ra akti­boa iza­tea eta, kolek­ti­bo­ki aitor­tza meka­nis­moak era­gin­kor­ta­sun poli­ti­koa­re­kin ore­kan jar­tzea.

Hor­taz, ahal­dun­tze poli­ti­koa ber­matze­ko hain­bat aspek­tu kon­tuan har­tu behar dira, ez bai­ta haus­nar­ke­ta bate­kin kon­pon­tzen den pro­ze­su sin­ple bat. Alde bate­tik, lehen aipa­tu beza­la, for­ma­kun­tza teo­ri­ko, poli­ti­ko eta prak­ti­koa­ren beha­rra azpi­ma­rra­tu beha­rra dago. Ahal­dun­tze poli­ti­ko bat mili­tan­tzia­ren ber­tan ikas­ten diren akatsen, era­ba­kien, pro­ze­suen jaki­tun iza­nik eta hauek bar­ne­ra­tuz ema­ten bai­ta. Anto­la­kun­tza pro­le­ta­rioak berak eman­go diz­ki­gu aurre egi­te­ko gai­ta­su­nak, bai­na gure inpli­ka­zio eta ardu­ra azpi­ma­rra­tu beha­rra dago, inizia­ti­ba per­tso­na­le­tik abia­tu behar dela­ko gara­pe­na. Bes­tal­de, intse­gu­ri­ta­teen jato­rria argi iza­tea ezin­bes­te­koa da, norantz jo jaki­te­ko; gizon lan­gi­leek zapal­tzen gai­tuz­te­ne­tik hara­ta­go, zapal­kun­tzak betetzen duen fun­tzioaz jaki­tun izan eta ahal­dun­tze poli­ti­koa ema­tea sozia­lis­moa­ren erai­kun­tzan aha­lik eta era­gin­ko­rre­nak iza­te­ko.

4. Ondo­rioak eta balo­ra­zioa

Gal­de­re­ta­tik eta azal­pe­ne­ta­tik ondo­rio oro­kor batzuk ate­ratzen saia­tu­ko gara eta, ondo­ren, tai­le­rra­ren balo­ra­zioa­ri ekin­go dio­gu.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *