1978ko martxoa­ren 23an Ses­tao­ko Babcock&Wilcox-eko lan­gi­leek lan­te­gia oku­pa­tu zuten. Hor­ni­du­ra onda­su­ne­tan zen­tra­tu­tak…

1978ko martxoa­ren 23an Ses­tao­ko Babcock&Wilcox-eko lan­gi­leek lan­te­gia oku­pa­tu zuten.

Hor­ni­du­ra onda­su­ne­tan zen­tra­tu­ta­ko lan­te­gia zen, eta 1918. urtean zabal­du zene­tik, Ezke­rral­de­ko indus­tria ehu­na­ren par­te garran­tzitsua izan zen mul­ti­na­zio­nal esta­tu­ba­tua­rra.

1972tik aurre­ra enpre­sa­ren egoe­ra oker­tzen hasi zen. Hona­ko fak­to­reek erraz­tu zuten pro­ze­sua: finan­tza ara­zo partxea­tuek, pla­ni­fi­ka­zio fal­tak eta jar­due­ra­ren espe­zia­li­za­zio era­ba­te­koa. Gai­ne­ra, lan­gi­leak kudea­ke­ta­tik baz­ter­tu­ta zeu­den. Geren­tzia­ren utzi­ke­ria horren ondo­rioz, egoe­ra jasa­ne­zi­na bihur­tu zen eta ordain­ke­tak ber­tan behe­ra gera­tu ziren. Orduan lan­gi­leek mobi­li­za­zioak hasi zituz­ten. Beraien hel­bu­ruak ordain­du gabe­ko sol­da­tak jasotzea eta enpre­sa ez ixtea ziren. Izan ere, 5.000 lan­pos­tu zuzen zeu­den jokoan eta zehar­ka 20.000 lan­pos­tu zeu­den jokoan.

Horre­ga­tik, 1978ko martxoa­ren 19an 15.000 per­tso­na bil­du ziren Ses­tao­ko Foru pla­zan herri asan­bla­da egi­te­ko. Amaitzean, lan­te­gi­ra joan eta lan­gi­leek ins­ta­la­zioak oku­pa­tu zituz­ten. Aste­le­he­nean lanuz­tea hasi zuten.

Hori 2011an amai­tu­ko zen odi­sea baten lehen pau­soa izan zen. 1983an lan­te­gia PSOE­ren gober­nua­ren eskue­tan eta Esta­tua­ren intere­se­ta­ra lotu­rik gera­tu zen. 1996an PPren gober­nuak pri­ba­ti­za­zio pro­ze­su zaba­la abia­tu zuen eta 2001ean enpre­sa berriz pri­ba­ti­za­tu zuen. Ordu­tik aurre­ra kudea­ke­ta neo­li­be­ra­lak enpre­sa guz­tiz hon­do­ra­tu zuten. Azke­nean, eta urtee­ta­ko borro­ka­ren ondo­ren, 2011an itxi egin zuten.

https://addi.ehu.es/…/han…/10810/38373/18055 – 76710-1-PB.pdf…

https://landaburumiguel.blogspot.com/…/babcock-la-deriva-19…

http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/…/babcock‑w…/ar-23921/

https://elpais.com/…/1…/03/21/economia/259282814_850215.html

Itu­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *